Baztan Ikastolak, zuendako aitatxoak!!!
Gaurko egunez nere zorion
onen-onena zuretako,
munduko aitetxorik hoberena
zarelako neretako.
Holako eguna bai delalako
Arront pozgarria guretako,
Muxu bat.
Eta orain…
nik eskaritxo bat egingo dizut,
baina ez dena neretako:
bihotz-bihotzez eskatzen datzut
txalo bero bat beretako (amatxorendako)
Maite zaituztet
AUZOLANA
Aurten Koronabirusaren eraginez, egon daitezkeen eskenatokietarako prestatze aldera, Goitiko ikastolako eraikinan auzolana egin dugu. Gela bat gehiago erabilgarri edukitzeko helburuarekin, ikus-entzun gela ikasgela bilakatzeko lehenengo pausuak eman ditugu.
Horrez gain, jangela zena gela bilakatu dugu.
Bukatzeko, 1. maila dagoen ikasgelara jangela lekualdatzeko lanetan hasiak gara.
Hemen dituzue argazkiak.





















AMAREN EGUNA
Amatxo guziei eta familian amatxon papera betetzen duzuen guziei behar zaituztegunean gurekin zaudetelako …… ESKER MILE
Goxo-goxo, epelean
holaxe egon nintzen
amaren sabelean.
Negar egin nuen
jaio nintzenean,
maxka-maxka hasi
amaren bularra
aurkitu nuenean.
Baina utzi oraindik
nerii bakean
epel-epel, goxo-goxo
amaren altxotan (magalean).
Amatxo,zure xamurtasuna
beti nere bihotzean.
Maite zaitut Amatxo. youtube.com/watch
APIRILAK 13, MUXUAREN EGUNA
Adiorako, ongi-etorrirako, maite zaitudala esateko, minak eta tristurak sendatzeko, poz pozik gaudelako!!
Ezpainekin edo sudurrarekin, nahi duzuen gise eta nahi duzuenean,
Aurten ere ,airera botaz, muxuez eta patxoez goza dezagun IKASTOLAKOAK elkarrekin poz -pozik gaudelako !!!
EGUN GOXO ETA XAMURRA PASATU!!
ETXEKO KONFINAMENDUARI AURRE EGITEKO BALIABIDE DESBERDINAK
Eskola jarduera-presentzialaren eteteari aurre egiteko, etxean erabili daitekeen on line materialaren proposamena:
TXIKIENENTZAT
- Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideak ataria.eus–en
- Koronabirusa zer den modu ludikoan azaltzen duen ipuin hezitzailea
- Gorputz–mugimendua egiteko adibide bideoa
- Jolasak Urtxintxa
- Matematiketan.eus
- Yoga para niños Cápsula “El cuento de las mariposas
Eskulanak umeekin
- Pinterest–en egon daitezkeen ideia ezberdinak gaika antolatuta
- Esperimentuak
- Umeekin egiteko errezetak
- #NikEtxeanEsperimentuak (Elhuyar)
- Ikastolen Elkarteko multimedia aplikazioak
Xorroxin irratian:
12:30etan Haurrendako Xokoa: ipuin bat entzuteko aukera eta parte hartzea bultzatzen dute, zuzenean dei dezakezue egoera nola bizi duzuen azaltzeko, audioak eta bideoak ere bidali daitezke.
Zuzeneko deia: 948 581 226
Whatsapp bidez mezuak bidaltzeko 607 84 97 51
Euskalerria irratian, 10:00ak aldera, txikientzako edukiak ematen hasi dira. “Etxen egoteko ipuinak” tartea egingo dute, ipuin kontalari ezberdinek. Piztu irratia 98.3 fm eta sartu www.euskalerriairratia.eus webgunean.
Atal honetan Txapasek eta Marijek eskainitako kantuak:
EPOI TAI TAYE | GAUR AMETS BAT EGIN DUT! | YUPI YA YA YUPI |
OSTIRALA | AGUR BAT LAGUN MAITE! | NIRE GORPUTZA |
PIANO PIANO | XALALA RIKIRIKI!!! | HANKA HONEK ZERBAIT BADU |
RANROBERRA | IRITSI ZAIGU UDABERRIA |
(KATXIPORRETA TB-ren eskutik)
HERRI KIROLAK ETXEAN
![]() |
Herri kirolak atsegin dituzula eta ezin duzula egin? Lasai! Hemen dituzu hiru bideo, etxean praktikatzeko erakusten dutenak. |
SOKATIRA | LOKOTX BILTZEA | GIZA PROBA |
MIRIAM-EN IPUINAK
Hemen, Miriam Mendoza, ipuin kontalaria eta Zarauzko ikastolako irakasleak eskaintzen dituen ipuinak aurkituko dituzue, gure txikienentzat -eta ez hain txikientzat- zuzendua.
LEHOIA ETA XAGUA | BASAJAUNAREN DESIOA | |
ETXEAN JOSTATZEN: https://youtu.be/zyF8IBVe7uA
60 JOKO HAURREKIN EGITEKO: https://www.pequeocio.com/
GAZTE ETA HELDUENTZAT
- Argia aldizkariaren multimedia kanalean hauek aurki ditzakezue
○ 222 film labur
○ 946 erreportaje ○ 311 elkarrizketa
○ 159 etxeko bideo
○ ARGIAren dokumentalen kanalean 385 lan dauzkazu online ikusteko
- #NikEtxeanEsperimentuak (Elhuyar)
- Ikastolen Elkarteko multimedia aplikazioak
- Euskal encondings-en dauden telesailak, filmak, etab.
- Liburuak Booktegi–n
- Susa argitaletxearen ebook-ak online
- ZuZeu–ren podcast-ak
- EHUren sare-argitalpenak
- Gamerauntsiko bideo–jokoak
- “Sofatik mundura“ euskal sortzaileen 10 minutuko emanaldiak Berria.eus-en
Konfinamenduak irauten duen bitartean, kanal honetan aurkituko dituzue etxean egiteko ariketa fisikoen hainbat proposamen.
ZUHAITZAREN EGUNA
Joan den martxoaren 1an, igandean, Elizondoko Bailei eremuan, Zuhaitz Eguna ospatu genuen. Aurten ere joan den urteko landaketaren helburuari jarraituz, zuhaitz guttiago eta koxkorragoak landatu genituen. Aipatzekoa da, Guraso Elkartearen esku geldituko dela herri lurra eta zuhaitzak zainketa, baita gaztainondoen jabetza ere.
Bukatzeko, Guraso Elkarteko kideak, ekintzan parte hartutako guztioi hamaiketako goxoa eskaini zien.
Eskerrak eman parte hartu zuten guraso guztiei eta laguntzaile izan genituen Tinka energiak, Lizardi garraioak, Betiko leihoak eta itxiturak, Albaitaritza, La Baztanesa, Malkorra eta Baztango Udala.
Hemen dituzue ere, Zuhaitz landaketaren prestaketako, lur eremua garbitzen ibili ziren eguneko argazkiak:
INAUTEAK: GURE EZBERDINTASUNEAN, DENAK ESKUARA!
Aurtengo iñauteko gai nagusia, eskuararen aldarrikapena izan dugu. Gu eskuararen errotak izan gara, eskuara Baztan guztian zabaldu dugun errotak eta eskuarak Nafarroan azken boladan izandako eraso eta muga guztiak gure energia guztiekin uxatzeko nahiarekin, bete ditugu Elizondoko karrikak mozorroz, musikaz eta dantzaz.
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS BIZI DANTZA
Joan den igandean, otsailak 9, Elizondoko frontoian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots gurekin izan genituen “Bizi dantza” izeneko emanaldia eskaintzen.
Jende ugari hurbildu zen emanaldia ikustera, giro bikaina sortuaz. Aurten, ikastolako haurrak protagonismo berezia izan zuten, ikuskizunaren parte aktiboa izan ziren, bertako koreografiak dantzatuz.
Guraso elkartetik eskerrak eman Baztango Udalari eszenatokia eta frontoia uzteagatik, Patrizia Leizari haurrekin koreografiak prestatzeagatik, Esarte harategiari eskainitako frito goxoengatik, Mikel Uhalderi egindako argazki zoragarriengatik eta bertara hurbildu zineten guztiei, esker mile denei eta datorren urtera arte!!
OLENTZERO ETA MARINDOMINGI
Urtero bezala, abenduaren 24ean, Olentzero eta bere laguntzaile Mari Domingi ilusioa banatzera etorri ziren.
Haur, gazte eta ez hain gazteek egin zieten harrera Zahar Etxeko atean eta haur dantzariek aurreskua eskaini eta gero, herrian barnako kalejira ikusgarria egin zen. Aurtizko joaldunen joare hotsak aitzinean, ikazkina eta Mari Domingi, txistulariak, haur dantzariak, bertsolariak, koplakariak, txalapartariak eta Elizondoko bandak jende andana izan zuten lagun karriketan barna.
Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Pellori, egindako kartel pollitagatik, Elizondoko Gaztetxeari, prestatu ziguten txokolate goxoarengatik, Elizondoko Herri Eskolari, gaztainak eta sagardoa banatu baitzituzten desfilean eta Beti zurrutak elkarteko kideei, ikastolako parkean eskainitako pintxoengatik. Eskerrak ere Gabon kantak abestera animatu ziren abeslariei!!!!!
Bukatzeko, hemen dituzue saskien zozketako saridunetako batzuk.