Monthly Archives: uztaila 2011

Baztandarren Biltzarrako argazkiak.

Egun ederra pastu genuna igandekoa eta denbora lagundu ez izan arren, hainbat lagun bildu giñen gure orgaren gibelian. Guraso elkartetik eskermilei denei, irakaslei, guraso guztiei, gaurkoak ta atzokoak, ikaslei, ikasle ohiei eta antolatzailei.

Blog berri hontan argazkia igotzeko errezago denez, momentuz festako hamaika argazki igo dugu baña  argazki sorta guzie, pikasaweb argazki albunetan ikus daiteke. Baita ere zuen argazkiak bidaltzea edo igotzea  eskertuko genun.

 


Advertisements

Orga pres.

Aste osoa lan ta lan egon ondoren, Ikastolako gurasoek orga akitut dute eta Iganderako dena pres dago, orga, Errekamari jantzi berriarekin, dantzariak eta bandera eramaileak ,ere… soilik, eguraldiak laguntzea espero dugu…zenbat arraultz dozena eraman diezue Arizkungo klarisei?…

Iganderako prestatzen?

Gurasoak orga iten lan ta lan

Argazkia. Pello San Millan

Ikusten duzuen bezala, orga ere ari da forma poliki hartzen.  Zer forma izanen duen? Hori, uste dugu “inginieroek” ere ez dutela sobera garbi, oraindik. Hor ari dira bueltaka, goiti eta beheiti, kinki eta kanka. Baina zerbait aterako dela, hori seguru.

Bertzalde, gogoratu bihar asteazkena dela bazkarirako txartela erosteko eguna. Eta mugitu beharra dagoela, segituan agortzen dira eta.

Dena den, ez baduzue lortzen, edo ez baduzue igandean bazkarira joateko  plan onik,  gogoratu bazkalondoan behinpein ez dagoela huts egiterik.  Beti izaten da primerako giroa, eta aurtengoa modu arras berezian biziko dugu Ikastolakook.

Hori bai, igandeko besta goizetik hasiko da, prestaketekin. Eta goizeko 8:00etan Merkatuko zelaian elkartuko gara mahaiak paratzeko laguntzera.

Gero Ikastolako dantzariak 11:00etan, Zahar-etxe inguruan bildu behar dira, desfilerako prest egoteko.

Desfilea, berriz, 11:30etan hasiko da.  Eta hor elkartuko gara denak, Baztandarren Biltzarrean.

Bidalitako oharran aipatzen zen bezala, guraso batzuk behar dira bazkariko mahiak patzeko. Lagundu nahi duna 8:00 aldera merkatuko plazara ager dezala. Bertzealdetik ere gurasoak behar dira arrats-gauerako (2o:00-tik 23:00-ra) Txoznan, bokadilloak iteko.

Argazkia, Pello San Millan

Baztandarren Biltzarra.

Hila hontako 17an, Batandarren biltzarra ospatuko da eta aurten antolatzaileak gure Baztan Ikastola omenduko dute. Hortaz,  orgen desfilearen buru diren banderak, ikastolako jendea eramanen du; ikasleak, gurasoak eta irakasleak.

Horri guzti eta ikastolak, bukatu den ikasturte honetan bere 40. urteurrena ospatu duela ta, orga bat itea eta desfilean parte hartzea, erabaki da. Baztan osoko ikastola denez arduradunei erran zaie ea posible izaten ahal zen lehendabiziko orga izatea, ez bai du herri zehatz bati ordezkatzen baizik, bailara osoari.

Orga iteko, guraso batzuk patu dira lanean, baina norbaitek lagundu nahi badu, idei bat azaldu edo bertze edozein gautzarako,…(adibidez;  traktorea eramateko pertsona bat behar da) bai blogen honen bidez,  bai guraso elkarteko emaile bidez (baztangurasoelkartea@live.com) edo edozein elkarteko juntakidei erranez bere buru eskaintzen ahal du, harremanetan patzen ahal da edo informazio zehatzago, jasatzen ahal du.

Bai eskatzen da eta nahia da, gurasoak eta ikasleen parte hartzea orgaren inguruan. Gurdiaren gañan, haur txikiak joaten ahal dira (2-3-4 urtekoak) eta gibelian fanfarrearen soñuz lagunduta, kalegira moduan (nahi duena) guraso, ikasle eta irakasle kopuru haundiena egotea, asmoa da.

Baita ere erran behar, Baztango Ikastolako dantzariak, herrietako bertze dantzariekin batera desfilea irekiko dutela. Mari Joxe Iparragirrek  aipatu digu komeini izanen zela 11:00 inguru zarretxean (miserikordian)  dantzariak egotea. Dantzarien gibeletik Ikastolako orga joanen da eta  desfilea akitzerakoan,ez da  arazorik izango haurrak biltzerakoan (Dantza irakaslea haiekin geldituko da gurasoak etorri arte).

Bertzealdetik, oharra moduan etxetara iritsiko zaizue, bazkalondoan ,ikasleak urtean zehar (40. urteurrena zela) ikasi eta dantzatu duten baztandarren biltzarrako 40.urteurrenako abestia antzeztuko dutela (nahi duena). Hortarako, akaso atzendu ba zai, egun hauetan zehar bilduko dira errepatsatzeko, baño hori ikastolatik zehaztuko dute oharra edo telefonoz bidez.

…ta deus gehiagorik gabe… egun ederra pasa! Ikastola merezi bai du!! eta parte hartu (orgaren gibelian behinpin)

“Audiobarran” klikatuz, Baztandarren Biltzarrako 40. urteurrenaren Hemen Ezten kanta entzuten ahal da

Beti arte!

 

2011-6mailakoak.jpg

 

Heldu den urtean etapa berri bat hasiko duzue Lekarotzen. Baina segi Ikastolako urteak bete dituzuen humore, gogo, martxa eta sormenarekin.

Blogaren aldaketa.

Guraso Elkartearen Blogak tokiz eta itxuraz aldatu behar du, hemendik gutxira. NIREBLOG domeinuan sortu genuen, duela 2 urte pasa. Orain domeinu hori desagertu behar da (2 milioi Blog sortu omen dira bertan, pentsa! Eta domeinu txikia zen!). Beraz, dena mugitu beharra dugu domeinu berri batera. Ea nola doaien aldaketa, eta nola geratzen den.

CAMBIO EN EL BLOG DE GURASO ELKARTEA

Uno de estos días veréis que nuestro Blog ha cambiado. Cambiará tanto de nombre como de aspecto. La razón es que el dominio donde lo creamos, hace ya más de 2 años, va a desaparecer (¡y por lo visto son 2 millones de blogs los que se han creado en ese dominio! ¡Y es un dominio pequeño!). Así que tenemos que mover todo el material a otro dominio. A ver cómo va la mudanza, y a ver cómo queda.

Txangoen argazkiak (eta 4)

2011-lizarrako-txangoa.jpg

Zerbait kontatu dute zuen etxean? Gurean JA! Pizza afaldu zutela, eta ez dakit goitiko, beheitiko edo erdiko literan tokatu zitzaiela. Horrekin gelditu gara. Beraz, saiatu beharko argazki batzuk biltzen, ideia pixka bat egiteko, non eta nola ibili ziren, zer ikusi zuten…

2011-zugarramurdi.jpg

Ez da kuxkuxeroak edo sudur luzeak garela. Ez da hori. Ilusioz prestatu genituen poltsak, eta lagundu genien autobuseraino, agur erratera. Eta ilusioz atera ginen autobusera, bueltan, harrera egitera (ilusio gutxixeagoz hustu gehituen poltsak). Baina bitartean, zer? Txangoetan bizitakoa nolabait haiekin konpartitzeko ilusioa dugu. Hori da dena.

2011-lizarrako-txangoa-1.jpg

Beraz, hemen duzue Lizarrako txangoaren laburpen bat, iruditan. Ea irudien laguntzaz solasaldi goxo bat egiten dugun, gure  seme-alabekin, Lizarra aldean bizitako guztiaz.

2011-azken-txangoak.jpg

Azkenean, Bertizko argazki gehienak galdu egin zaizkigu errebelatzeko gelan. Beraz, parkekoen azken txangoekin eta bertze ekintza batzuekin akitzen dugu bildumatxo hau. Hori bai, Zugarramurdikoa poliki osatuz.

Ikasturte bukaera animatua.

2011-azken-besta-1.JPG

Ari zarete txangoetarako poltsak prestatzen? Eta oporretarako planak ere egiten, doike. Bitartean, haurrik gabeko egun horietarako ere plan bereziren bat antolatu. Kontutan hartu gero bi hilabete oso-osoak ditugula, aintzinetik. Atzo Sanfermin aurreratuetako pankarta probokatzaile batzuek gogoratu ziguten bezala (zentsuratu egin behar izan ditugu hemen; eta argazki albumean haietako bat kolatzen bazaigu, barkatu).

Bi hilabete seme-alabekin etxean, parkean, bestetan, piszinan, hondartzan, mendian… Tira, ongi begiratuta, ez da hain panorama txarra. Primerako neska-mutilak ditugu eta. Gure altxorra dira. Lana egin dute, lana egin dugu, eta aparteko sari bat emateko eta jasotzeko ordua da.

2011-azken-besta-2.JPG

Blog honetan ere 201-2011 ikasturtea ixten hasteko tenorea dugu. Baina aurretik bildu nahiko genituzke azken aste hauetan Ikastolan egindako ekintza berezien irudi batzuk. Udan barna noiznahi gogoratzeko.

Eta hasteko, atzo ortziralekoaren aurrerapena. Antzerki taldearen emanaldia, parkeko haurren Sanferminak, goitikoen dantzak..

2011-azken-besta-3.JPG
2011-azken-besta-4.JPG

Entzierroan (eta megafoniarekin) tentsio handiko momentuak bizi izandu ziren. Baina aparteko ezbeharrik gabe kantatu ahal izan zen “Gaixoa ni”.

2011-azken-besta-5.JPG

¡POBRE DE MÍ!

¿Habéis preparado ya los bolsos, para la semana que viene? ¿Y algún plan especial, en pareja? Y luego las vacaciones, en familia y demás. Hemos llegado ya a final de curso, y allí queda septiembre. Que llegará casi sin darnos cuenta, seguro. Así que hay que aprovechar estos dos meses de varano, en casa, en la calle, en fiestas, la piscina, la playa, el monte… 

Y allí queda el septiembre del año pasado, cuando se inició el curso. Para valorar lo andado desde entonces, basta repasar los libros, cuadernos y trabajos realizados por nuestros/as hijos/as. Y si de vez en cuando os apetece recordar algo más, aquí tenéis el Blog, a mano, para ayudaros.

2011-azken-besta-6.JPG

Por de pronto, queremos reunir imágenes de las actividades especiales de fin de curso, en los distintos grupos y excursiones. Y, como siempre, si queréis compartir imágenes que hayáis recogidocon vuestra cámara, sólo tenéis que poneros en contacto.

Besta: Sokorrori omenaldia.

b08.jpg

Andereño Sokorro izan zen, dudarik gabe, gure bestako protagonista.  Emozioz betetako omenaldia izan zen atzokoa. Aunitzei berriz ere,  koropiloa jarri zitzaigun zintzurrean.  Ikastolako egindako lan guzie ez dugu aise atzenduko, eskermile!!

Ondoren, besta giroan murgildu ginen guraso, ikasle eta irakasle.   Astean zehar joanen gara argazkiak ateratzen. Momentuz argazki polit hauek eskeintzen dizkizuegu. Eta omenaldiko argazki gehiago ikusten ahal dituzue Baztan Ikastolako Ikasle Ohien Facebook tokian.

b04.jpg

HOMENAJE A LA ANDEREÑO SOKORRO

Sin duda andereño Sokorro fue la protagonista de nuestra fiesta, ayer. Fué un homenaje cargado de emoción, y también de reconocimiento por nuestra parte, todo el trabajo que Sokorro ha hecho por la Ikastola, todos estos años.

Pero toda la jornada estuvo repleta de momentos especiales, y trataremos de recogerlos a lo largo de la semana, en un álbum de fotos. Si tenéis alguna instantánea bonita en vuestra cámara, por favor, avisadnos.

b07.jpg

Ikastola besta.

ikastola-besta2010-4.jpg2010-2011ko ikasturtearen amaierara ailegatzen ari gara, eta akabaila emateko, heldu den igandean bilduko gara, besta giroan. Hau da eguneko programa:

12:00etan, Ikastolako dantzariak

14:00etan, Bazkaria

Bazkalondoan: ikasleen saioa, puzgarriak, dantzaldia…

ikastola-besta2010-1.jpgAzken urte hoketan bezala, besta Pilarreko frontoian izanen da. Baina aurten modu berezi batean sartuko gara espazio horretan, hemendik goiti gure haurren ohiko jolas tokia, eta gure biltokia ere, bihurtuko baita.

Heldu den ikasturterako prestatuta utzi nahi dugu. Arras leku zabala da, bai estalpea, bai  ingurukoa. Ongi pentsatu behar dugu nola antolatu, urteko edozein egunetan ahalik eta gehien disfrutatzeko. Udan eta neguan, eskola egunetan eta barkazionetan…

Beraz, begiak ere ongi zabaldu eta ideiak atera. Denon artean bildu eta gauzatu eginen ditugu.

FIESTA DE LA IKASTOLA

Ya vamos llegando al final del curso 2010-2011, y para ponerle un broche final nos reuniremos el domingo en un ambiente festivo. Este es el programa del día:

12:00: Dantzaris de la Ikastola

14:00 Comida

Y tras la comida, actuaciones de alumnos y alumnas, hinchables, dantzaldi…

ikastola-besta2010-2.jpgComo estos últimos años, la fiesta se hará en el frontón del Pilar. Pero este año sentiremos ese espacio de un modo especial, pues de aquí en adelante va a convertirse en un lugar habitual de juegos de nuestos/as hijos/as, y también uno de nuestros lugares de encuentro.

Para el curso que viene queremos que esté preparado. Es un espacio muy amblio, tanto la parte cubierta como alrededor. Tenemos que pensar muy bien cómo organizarlo, para disfrutarlo lo más posible en cualquier momento del año. Tanto en invierno como en verano, en días de clase o en vacaciones.

Así que abrid bien los ojos y sacad ideas. Entre todos/as haremos acopio y las iremos llevando a cabo.

ikastola-besta2010-3.jpg