Frontoiko auzolana.

Dakizuenez, urte batzuk negoziatzen egon ondoren, Pilarko frontoia alokairuan hartu dugu. Kontratuan bete beharreko puntu garranzitsu bat edo nagusiena, lur eremua ixtea zen, baina ikastolako haurrak erabiltzen hasi baino lehen baziren bertze lanak beharrezkoak zirenak frontoia eta zelaia txukuntzeko. Horretarako, pasa den larunbatan guraso batzuk, 10bat inguru  auzolanean bildu ziren.

23.JPG

Goiz goizetik, guraso igeltsero, iturgin, soldadore, zurgin, hargin… bere tramankuluak hartu eta frontoira hurbildu ziren hasmentan egin beharrezkoak diren lan gehienak egitera, hesia jarri, ateka bat egin “baloiak” beste aldera joaten badira berreskuratu ahal izateko eta teilatua garbitu (goroldioa kendu). Bakarrik, sarrera berria paratzea gelditzen da. Gero, denborarekin frontoian eta aurreko zelaian, bankoak, iturria, txirrista…, eta bertze erabilgarriak patuko dira, horretarako ere gurasoen laguntza beharrezkoa izanen da eta zuen ideiak eta proposamenak azaltzea eskatuko dizkizuegu.

31.JPG
4.JPG

Auzolanean, giro paregabea izan zen eta gure “langileak” hormigoia bota, hesi metalikoak moztu eta teilatua konpontzen zuten biztartean, bertze guraso batzuk bazkari “indargarri” bat prestatzen aritu ziren.

Eskermile guztiei!!.

6.JPG

Como ya sabréis, al final se ha completado el acuerdo para el alquiler del frontón del Pilar, y la idea es que para el próximo curso esté listo para utilizarlo a diario. Pero para el domingo también tenemos la cita de la fiesta de la Ikastola, y lo más básico era hacer el cierre y varios arreglos en la cubierta. Así que un grupo de padres y madres se juntaron el pasado sábado y en auzolan llevaron a cabo los trabajos, culminados como es costumbre, con una “bizkerbesta”. 

Aún quedan diversos trabajos por hacer, como acondicionar los accesos o el mismo acondicionamiento de lo que será el espacio de juegos y esparcimiento. Así que serán bienvenidas (y necesarias) tanto cualquier idea al respecto, como la colaboración de todos y todas.

dsc01413.JPG

Posted on uztaila 4, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: