Txangoen argazkiak (eta 4)

2011-lizarrako-txangoa.jpg

Zerbait kontatu dute zuen etxean? Gurean JA! Pizza afaldu zutela, eta ez dakit goitiko, beheitiko edo erdiko literan tokatu zitzaiela. Horrekin gelditu gara. Beraz, saiatu beharko argazki batzuk biltzen, ideia pixka bat egiteko, non eta nola ibili ziren, zer ikusi zuten…

2011-zugarramurdi.jpg

Ez da kuxkuxeroak edo sudur luzeak garela. Ez da hori. Ilusioz prestatu genituen poltsak, eta lagundu genien autobuseraino, agur erratera. Eta ilusioz atera ginen autobusera, bueltan, harrera egitera (ilusio gutxixeagoz hustu gehituen poltsak). Baina bitartean, zer? Txangoetan bizitakoa nolabait haiekin konpartitzeko ilusioa dugu. Hori da dena.

2011-lizarrako-txangoa-1.jpg

Beraz, hemen duzue Lizarrako txangoaren laburpen bat, iruditan. Ea irudien laguntzaz solasaldi goxo bat egiten dugun, gure  seme-alabekin, Lizarra aldean bizitako guztiaz.

2011-azken-txangoak.jpg

Azkenean, Bertizko argazki gehienak galdu egin zaizkigu errebelatzeko gelan. Beraz, parkekoen azken txangoekin eta bertze ekintza batzuekin akitzen dugu bildumatxo hau. Hori bai, Zugarramurdikoa poliki osatuz.

Posted on uztaila 4, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: