Baztandarren Biltzarra.

Hila hontako 17an, Batandarren biltzarra ospatuko da eta aurten antolatzaileak gure Baztan Ikastola omenduko dute. Hortaz,  orgen desfilearen buru diren banderak, ikastolako jendea eramanen du; ikasleak, gurasoak eta irakasleak.

Horri guzti eta ikastolak, bukatu den ikasturte honetan bere 40. urteurrena ospatu duela ta, orga bat itea eta desfilean parte hartzea, erabaki da. Baztan osoko ikastola denez arduradunei erran zaie ea posible izaten ahal zen lehendabiziko orga izatea, ez bai du herri zehatz bati ordezkatzen baizik, bailara osoari.

Orga iteko, guraso batzuk patu dira lanean, baina norbaitek lagundu nahi badu, idei bat azaldu edo bertze edozein gautzarako,…(adibidez;  traktorea eramateko pertsona bat behar da) bai blogen honen bidez,  bai guraso elkarteko emaile bidez (baztangurasoelkartea@live.com) edo edozein elkarteko juntakidei erranez bere buru eskaintzen ahal du, harremanetan patzen ahal da edo informazio zehatzago, jasatzen ahal du.

Bai eskatzen da eta nahia da, gurasoak eta ikasleen parte hartzea orgaren inguruan. Gurdiaren gañan, haur txikiak joaten ahal dira (2-3-4 urtekoak) eta gibelian fanfarrearen soñuz lagunduta, kalegira moduan (nahi duena) guraso, ikasle eta irakasle kopuru haundiena egotea, asmoa da.

Baita ere erran behar, Baztango Ikastolako dantzariak, herrietako bertze dantzariekin batera desfilea irekiko dutela. Mari Joxe Iparragirrek  aipatu digu komeini izanen zela 11:00 inguru zarretxean (miserikordian)  dantzariak egotea. Dantzarien gibeletik Ikastolako orga joanen da eta  desfilea akitzerakoan,ez da  arazorik izango haurrak biltzerakoan (Dantza irakaslea haiekin geldituko da gurasoak etorri arte).

Bertzealdetik, oharra moduan etxetara iritsiko zaizue, bazkalondoan ,ikasleak urtean zehar (40. urteurrena zela) ikasi eta dantzatu duten baztandarren biltzarrako 40.urteurrenako abestia antzeztuko dutela (nahi duena). Hortarako, akaso atzendu ba zai, egun hauetan zehar bilduko dira errepatsatzeko, baño hori ikastolatik zehaztuko dute oharra edo telefonoz bidez.

…ta deus gehiagorik gabe… egun ederra pasa! Ikastola merezi bai du!! eta parte hartu (orgaren gibelian behinpin)

“Audiobarran” klikatuz, Baztandarren Biltzarrako 40. urteurrenaren Hemen Ezten kanta entzuten ahal da

Posted on uztaila 5, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: