Iganderako prestatzen?

Gurasoak orga iten lan ta lan

Argazkia. Pello San Millan

Ikusten duzuen bezala, orga ere ari da forma poliki hartzen.  Zer forma izanen duen? Hori, uste dugu “inginieroek” ere ez dutela sobera garbi, oraindik. Hor ari dira bueltaka, goiti eta beheiti, kinki eta kanka. Baina zerbait aterako dela, hori seguru.

Bertzalde, gogoratu bihar asteazkena dela bazkarirako txartela erosteko eguna. Eta mugitu beharra dagoela, segituan agortzen dira eta.

Dena den, ez baduzue lortzen, edo ez baduzue igandean bazkarira joateko  plan onik,  gogoratu bazkalondoan behinpein ez dagoela huts egiterik.  Beti izaten da primerako giroa, eta aurtengoa modu arras berezian biziko dugu Ikastolakook.

Hori bai, igandeko besta goizetik hasiko da, prestaketekin. Eta goizeko 8:00etan Merkatuko zelaian elkartuko gara mahaiak paratzeko laguntzera.

Gero Ikastolako dantzariak 11:00etan, Zahar-etxe inguruan bildu behar dira, desfilerako prest egoteko.

Desfilea, berriz, 11:30etan hasiko da.  Eta hor elkartuko gara denak, Baztandarren Biltzarrean.

Bidalitako oharran aipatzen zen bezala, guraso batzuk behar dira bazkariko mahiak patzeko. Lagundu nahi duna 8:00 aldera merkatuko plazara ager dezala. Bertzealdetik ere gurasoak behar dira arrats-gauerako (2o:00-tik 23:00-ra) Txoznan, bokadilloak iteko.

Argazkia, Pello San Millan

Posted on uztaila 13, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: