Monthly Archives: uztaila 2011

Frontoiko auzolana.

Dakizuenez, urte batzuk negoziatzen egon ondoren, Pilarko frontoia alokairuan hartu dugu. Kontratuan bete beharreko puntu garranzitsu bat edo nagusiena, lur eremua ixtea zen, baina ikastolako haurrak erabiltzen hasi baino lehen baziren bertze lanak beharrezkoak zirenak frontoia eta zelaia txukuntzeko. Horretarako, pasa den larunbatan guraso batzuk, 10bat inguru  auzolanean bildu ziren.

23.JPG

Goiz goizetik, guraso igeltsero, iturgin, soldadore, zurgin, hargin… bere tramankuluak hartu eta frontoira hurbildu ziren hasmentan egin beharrezkoak diren lan gehienak egitera, hesia jarri, ateka bat egin “baloiak” beste aldera joaten badira berreskuratu ahal izateko eta teilatua garbitu (goroldioa kendu). Bakarrik, sarrera berria paratzea gelditzen da. Gero, denborarekin frontoian eta aurreko zelaian, bankoak, iturria, txirrista…, eta bertze erabilgarriak patuko dira, horretarako ere gurasoen laguntza beharrezkoa izanen da eta zuen ideiak eta proposamenak azaltzea eskatuko dizkizuegu.

31.JPG
4.JPG

Auzolanean, giro paregabea izan zen eta gure “langileak” hormigoia bota, hesi metalikoak moztu eta teilatua konpontzen zuten biztartean, bertze guraso batzuk bazkari “indargarri” bat prestatzen aritu ziren.

Eskermile guztiei!!.

6.JPG

Como ya sabréis, al final se ha completado el acuerdo para el alquiler del frontón del Pilar, y la idea es que para el próximo curso esté listo para utilizarlo a diario. Pero para el domingo también tenemos la cita de la fiesta de la Ikastola, y lo más básico era hacer el cierre y varios arreglos en la cubierta. Así que un grupo de padres y madres se juntaron el pasado sábado y en auzolan llevaron a cabo los trabajos, culminados como es costumbre, con una “bizkerbesta”. 

Aún quedan diversos trabajos por hacer, como acondicionar los accesos o el mismo acondicionamiento de lo que será el espacio de juegos y esparcimiento. Así que serán bienvenidas (y necesarias) tanto cualquier idea al respecto, como la colaboración de todos y todas.

dsc01413.JPG

Bai euskarari. Ziurtagiria.

Joan den ortziralean, Arizkunenean, egin zen Baztango diplomen banaketa. Eta urtero bezala han izan zen Baztan Ikastolako Guraso Elkartea. Azken urte honetarako paratu genituen helburuak bete diren seinale. Hasieratik parte hartu dugu Ziurtagiriaren Elkartean. Gehiago jakin nahi baduzue Elkarte horretaz, zer den, zer helburuak dituen, nola funtzionatzen duen… hor duzue esteka.

bai-euskarari-2011.JPG

Argazkia Ondikolena da, eta Diario de Noticias egunkariaren web-gunetik hartu dugu.

CERTIFICADO DE BAI EUSKARARI

El pasado viernes se repartieron, en un acto celebrado en Arizkunenea, los diplomas correspondientes a Baztan. Y allí estuvo Baztan Ikastolako Guraso Elkartea. Venimostomando parte en la Ziurtagiriaren Elkartea desde que se creó la asociación. Si queréis saber qué es Ziurtagiriaren Elkartea, qué objetivos tiene, cómo funciona y demás, ahí tenéis el enlace.

Bizikleta besta.

bizikleta-martxa-2011.jpg

Eguraldi ederra lagun, bizikleta besta jendetsu eta koloretsua izan genuen atzo, asteazken arratsaldean. Aurreko bi egunetan botatako euriak atertu eta Elizondoko karrika eta Baztango bideetaz gozatu ahal izan genuen. Gainera, nabaritu zen lurrak azken hilabeteetako egarria lasaitu duela pixka bat, eta bazterrak berde-berdeak zeuden, argazkietan ikusiko duzuenez. Astean barna igoko ditugu.

bizikleta-martxa-2011-2.jpg

Halere, pena da autoak oraindik ere nagusi direla nonahi, eta zaila dela gure haurrekin urteko edozein egunetan bizikletaz gustura aritzea, dela aisialdian, edo eguneroko desplazamentuetan.

bizikleta-martxa-2011-4.jpg

bizikleta-martxa-2011-3.jpg

Mutriku-Zumaia

22.JPG

Igande xarmanta pastu genuen Gipuzkoako mendebal-kostaldean barna. Goizeko 9etan elkartu, autobusera igo eta 10’30etarako Zumaian ginen, gosaltzen. Gero ibilaldi errez eta polit bat egin genuen flisch labarrak ikusten, eta ikasten liburu ireki bat dela, non irakurtzen ahal den Lur planetaren ehunka milako urteko historia luzea. Mundu osoko geologo eta zientzialariak etortzen omen dira horka kapa ezberdinak aztertzera.

Jarraian portura jaitsi eta itsasuntzi batean hiru ordu kuartoko bueltaxka bat eman genuen, Zumaia-Debako labarrak ikusten itsaso aldetik.

12.JPG

Bazkaltzera Mutrikura mugitu ginen, ia Bizkaiako mugan. Herri arrantzale peto-petoa, mendi malda batean zintzilikatua. Gure airera bisitatu genuen. Bazkaldu ondoren kaia aldera jaitsi ginen, karrika estu eta maldatsuetan beheiti. Kaia ondoan badago prestatua igerileku berezi bat, itsasoko urarekin. Ura fresko dago oraindik, baina bertan murgildu ziren balienteenak. Batzuk bazterretik bi bat metroko salto eginez.

Astean barna argazki album txiki bat prestatuko dugu, txangoko momentu bereziak gogoratzeko. Eta Gipuzkoako zonalde hori ezagutzen ez dutenei bisita gomendatzeko, Baztandik arras hurbil baitago, eta merezi baitu. Aski da Zumaiako turismo zerbitzuekin kontaktutan jartzea. Eskaintza zabala eta primerakoa dute, eta arras jatorrak dira.

Ikastolako festa, ekainak 12.

ikastola-besta092.jpg

Aurten Ikastolako besta ekainaren 12an ospatuko dugu. Oraindik denbora gelditzen bada ere txartelak fite aterako ditugu saltzera parkeko ikastolan:

 

Ekainak 1, asteazkena, 18:30etatik-19:30etara

 

Ekainak 3, ortzirala, 18:30etatik-19:30etara.

 

Helduen menua 25€ : Kogolloak piper eta gulekin, paella,bakailua bizkaitarrera, oilasko izter beteak eta postretako goxua. Ardoa, kafea eta kopa.(Cogollos con pimientos y gulas, paella,bacalao a la vizcaina, muslos de pollo rellenos y goxua)

 

Haurren menua, 12€ :Makarroiak, oilaskoa patatekin eta izozkia. Freskagarriak. (Macarrones, pollo con patatas y helado. Refrescos).

 

Bazkariaz gain, Marijoxek erakutsiko digu urte guzie haurrei erakutsi diena, kamisetak saltzera jarriko ditugu, eta nola ez, tonbolarekin errepikatuko dugu.  Gero beti bezala, musika Joxe Angelen eskutik.  Egun xarmanta da kurtsoari adio erteko, beraz, anima zaitezte!

 


El próximo 12 de junio se celebrará como todos los años, la fiesta de la Ikastola.  Se venderán las entradas en los días señalados en negrita, a 25€  (menú adulto)y 12€  (menú infantil).

 

Además de la comida, Marijoxe nos mostrará el trabajo que ha hecho con los dantzaris durante todo el año,  se pondrán a la venta camisetas y también repetiremos con la tombola.  Luego como siempre, música con Joxe Angel. Es un bonito día para despedir el curso, por eso ¡os esperamos a todos! 

Zuhaitz txokoan bisita

Ataka hautsiaZuhaitz txokoa nola zegoen ikustera joan eta bisita batekin topatu ginen, majo gosaltzen. Ez bat ez bida, berrogei bat. Beraiek gu bezain harrituta ematen zuten: “Nor dire hauek? Nondik agertu dire? Nor gonbidatu ote ditu festa honetara? Gu lehenago ailegatu ginen!”… Iduri du ateari deitu eta inork kontestatzen ez zuenez, inguruetan “atezaina” bilatu, aurkitu eta eskatu ziotela atea irekitzeko. Atezain jatorra gero: sartu lasai, etxean bezala, eta barra libre!Bisitariak

Gu egon garen bitartean atezaina ez da agertu, eta aukeran nahiago genuke berriz ez agertzea. Baina portsiakaso atea itxi egin dugu berriz, giltzari bertze buelta bat emanez. Ea konturatzen den, irekita nahi bagenu, hala utziko genukeela. Ez dela deskuido bat izan.

Alabaren landarea, erdi jana

Nolanahi dela, niri pena handiagoa eman dit alabak paratutako landarea erdi janda topatzea. Aterako ote da aitzina, eta gibeleko hori bezain handi e

Zuhaitz eguna.

Martxoaren 15era artio gibelatu behar izan genuen, eguzki izpi batzuen esperoan. Zorionez, hondarrean agertu egin ziren, tarteka, eta igande goiza giro ederrean pasa ahal izan genuen, Peioren zingerra lagun. Klik bat egin irudian, handitzeko.

dsc_0154-copia-copia.jpg