Monthly Archives: abuztua 2011

Auzolana, Irailak 3.

Ikasturtea hasi baño lehen frontoi inguruko beharrezko lanak akitu nahi da, horretarako helduen launbetan, Irailak 3, frontoiaren ateka gibelatzeko auzolana antolatu da. Hontarako goizeko 8etan gurasoen artean gremio horretakoak  (igeltseroak, zurginak,arotzak…) arituko dira, hoiekin solastuta dago eta agertuko dira

Baña, auzolan hori probextuz eta ondarreko bileran gelditu ginenez goitiko ikastolako garajeko biltegiari harroaldi bat eman behar diogu txukun uzteko, gauzak pilatuz joan gara eta ia ia ezta iñauteriko “gurdiak” ez dira kabitzen. Auzolan hontarako ez dira “profesionalik” behar, aski da borondateko jendea. Beraz, egun berean, goizeko 09:00etan hitzordua jartzen dugu eta ahal duena agertu daiela.

Eskermile denoi!

Advertisements