Eskermile ta txokolate ta marrubizko mile muxu!!!

Ondarreko urtiak bezala, ikasturtearen hasmentan Baztan Ikastolako guraso elkartearen eskutik, berriz izan dira Elizondon gure pailazo maitiak. Ikuskizunean, Baztandar haurrei Pupu eta Lore jaioberriak aurkeztu zizkieten.

Ia ia, mila lagun bildu ginen Lur aretoan, haurrak ta gurasoak, arras gustora pastu genun igande arratsaldea Pirritx, Porrotx,Marimotots… ta pailazo talde guztirekin, irri, salto eta dantzan ibili baikiñen (baita ere guraso elkarteko batzuk ere) .

Guraso Elkarteko txoko hontatik eskermile haundiak eta txokolatezko mile muxu eman nahi genizkizuen hurbildu zineten guztioi. Baita ere Franziseri eta doike!!! Eta ikastolako lagunak diren pailazoei ere!

Astean zehar, elkarteko pikasawebean ikuskizunaren (ta gurasoak dantzetan) argazkiak igoko ditugu, eta norbaitek baldin baditu argazki “kuriosoak”  (ondarreko dantzakoak) ba e-mailez bidali, mesedez, guk, gutaz irri batzuk iteko!!.

Aurten ez zen iñor falta (Pirritx hiru urte Baztanera etorri gabe egon baita). Oholtza gañean Pailazoak aparte egon ziren, Pupu eta Lore, Largabista, Marikalanbre, Martinber…

Argazkian kusten den bezala Lur diskoteka leporaino bete zen.

Guraso Elkarteko juntakoak Porrotxekin! Eskermilak eman nahi dizkiogu Marijoxeri, azken bi argazki eder hauek atratzeagatik.

.

Posted on Iraila 18, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: