Monthly Archives: urria 2011

2.176 zenbakia, saritua (pottokaren zozketa).

Boleto guziek saldu ondotik, eguerdiko ordu batetan, Ikastolako pottokaren zozketa merkatuzelaian egin zen.
6.mailako ikasleek zenbaki saritua atera zuten Josean eta Manolo aitatxoen laguntzarekin eta zenbaki sariduna…
2.176  izan zen (hamabost egun ditu agertzeko), bada-ezpada, agertzen ez baliz, bertze bi zenbaki atera zuten.
Ordezko zenbakiak:
1- 1.679
2- 2.025.
Eskermile erosle guziei eta andereñoei ere atratako argazkiengatik (klikatu haundian ikustekoa).


Advertisements

Pottoka zozketa.

Elizondoko ferietan, urriak 28an (ortzirala) urtero bezala  eguerdiko 13:00tan Baztan Ikastolako pottokaren zozketa izanen da.

Egun hauetan ikastolako ikasleak txartelak saltzen aritu dira eta ortziral berberan ere aukera izanen da zozketarako boletuak erosteko.Pottoka, goiz goizetik Merkatukozelaiko plazan egonen da feriako bertze aberekin batera eta argazkitan ikusten den bezalaxe, aurten  pottoka polit, eder eta beltz beltxa dugu.

Pottoka,  Urruxka inguruko larretan eta belardietan goxo-goxo egon arren, pozik utziko ditu, ortziraleko zozketaren saridunarekin joateko…zuk izango ahal zara?

Zorte on denei eta ferie egun eder pasa ezazue!!!

Argazkiak Marijoxe Iparragirre

Huntekoan baietz!

Huntekoan baietz, eguzki ederra, botak patu eta mendire!!!

Urriak 23an (igandean) Zozaia inguruan ibiliko gara, Lizunaga eta Iraperri parajiak zautuko ditugu. Beti bezala, 9:30tan, Ikastolako parkean bilduko gara. Azpimarratzen dugu ibilbidearen maila, errexa dela, eta desnibela 200 metrokoa, hauxe da Kilkir eta Txangoren gelakoek iten ahal dutela!!

Erran behar, igandetako mendi martxa hauek  bai gurasoak, bai haurrek ta bai irakasleak, gure inguruko zoko ederrak zautzeko eta denen artean goiz eder bat pasteko intentzioarekin antolatzen direla, eta martxa errexak eta gehienen bat haurrentzat pentsatuta daudela. Hortaz, Guraso Elkartetik animatzen zaituztegu parte hartzera.

ZOZAIA-LIZUNAGA-IRAPERRI-ZOZAIA

EGUNA: URRIAK 23, IGANDEA

ORDUA: 09:30

TOKIA: PARKEKO IKASTOLA

IBILBIDEA: ZOZAIA-LIZUNAGA-IRAPERRI-ZOZAIA

LUZERA: 6,8 KM

DESNIBELA: 200 metro

MAILA: Errexa

Egun ederra Tafallan

Egun argitsua bizi izan dugu Tafalla aldean. Etorkizun argitsu baten seinale. Hemen duzue Oinezen argazki galeria, 11 iruditan.  Zorionak egindako lan bikainarengatik, eta zori on etorkizunerako ere. Merezi duzue eta.

Eskolaz kanpoko ekintzak.

                                     ASTELEHENA                          ASTEARTEA

16:30-17:00          EUSKAL DANTZAK H.H3         EUSKAL DANTZAK L.H. 1,-L.H.2

16:30-17:00         IDAZMAKINA L.H.4                   INFORMATIKA  L.H.5

17:15-17:45           EUSKAL DANTZAK  L.H. 3-L.H.4-L.H.5-L.H.6

17:00-18:00                                                                       ANTZERKI TAILERRA

17:15-18:00                                                                         INFORMATIKA L.H.6

17:30-18:30                                                                         POLIKIROLA         

OHARRAK:
–    EUSKAL DANTZAK AZAROAN HASIKO DIRA.
–    IDAZMAKINA 4 ETA POLIKIROLA ASTELEHENEAN 10, HASIKO DIRA.
–    INFORMATIKA 5, 6 ETA ANTZERKI TAILERRA, ASTEARTEAN 11, HASIKO DIRA

Nafarroa Oinez 2011: denok Tafallara!

Urriak 16 (igandea) da aurtengo Nafarroa Oinez, Tafallan.

Bertara erosoago joateko autobusa antolatu dugu. Apuntatzeko, izenak, telefono zenbakia eta 5 euro/pertsonako (3 urte azpitik haurrek ez dute ordaintzen) ikastolan, gelan.

Irteera: Goizeko 09:00etan Parkeko Ikastolan

Itzulera: 18:30etan, Tafallatik

Apuntatzeko azken egune: Ortzileria 14.

ESKU BAT BOTA NAHI BADUZUE

Aparte, Nafarroa Oinezeko Antolakuntzatik laguntza pixka bat eskatu digute. Igandean bertan, 16:00etatik 17:30etara, 5. cunean, garbitze lanetako 10 lagun behar dute. Animatu!

Paratu kontaktutan gurekin, aitzinetik, lan taldea antolatzeko.

*     *     *

Klikatu, Oinezen web gunera joateko

El domingo 16 de Octubre se celebra el Nafarroa Oinez de este año, en Tafalla. Para poder acudir con mayor comodidad hemos organizado el desplazamiento en autobús.

Para apuntarse, basta con dejar los nombres y un número de teléfono de contacto, junto con 5 euros por persona (niños/as hasta 3 años gratis) en la gela de la Ikastola.

Salida: 09:00 en la Ikastola del Parque.

Regreso: 18:30 desde Tafalla

Ultimo día para apuntarse: Viernes 14.

SI QUERÉIS ECHAR UNA MANO

Desde la organización del Nafarroa Oinez nos han solicitado la colaboración de 10 personas para realizar labores de limpieza el mismo día del Oinez de 16:00 a 17:30, en el Area 5. ¡Animaros!

 Basta con que nos lo deis un toque, y cuanto antes mejor, para que organicemos el grupo.