Monthly Archives: azaroa 2011

Lip Dub-a.

Orain dela gutti bloga hontan, Ikastolako haurrek grabatutako lip dub-az aritu giñen. Ondarrian bideo ezi genun lortu blogan patu eta esteka baten bidez bideratzen genun kokatua zegun tokira. Ze sorpresa eraman dugu gaur youtuben aurkitu dugunean egun hortako bertze bideo batzuk, hain justu, ensaioak diruditenak!

Advertisements

Atsedenaldiak frontoian.

Urteak frontoiaren atzetik egonez eta gurasoak auzolanean moldatu ondoren, Ikastolako ikasleak eta irakasleak frontoiari erabilpena ematen hasi dira.

Eguraldi ona egiten duela aprobetxtuz, gosariak hartu,baloiak, pilota,sokak…eta frontiora joaten dira. Han 30 minutu pastu eta irakaslekin ikastolara bueltatzen dira. Erraten dutenez, leku haundia daukate jostatzeko eta nahi duten bezala banatzen dira. Hala ere batzuk pin-pon ean jostatzen gelditzen dira.

 

 

 

Baztan Ikastolako Lip Dub-a.

Gaztea Irratiako “dida!” saioak Euskal Herriko 2. LipDub lehiaketa antolatu zuen, gure Ikastolak parte hartu zuen lehiaketan eta lipdub ederra grabatu eta aurkeztu zuten. Haurrak eta irakasleak I don’t wanna go home kantaren erritmoan ikastolako larrañean aritu ziren, bueltaka, txiribueltaz… eta dantzarako daukaten trebezia, erakusten digute grabatutako bideoan.

bideoa ikusteku zapatu estekan http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/767429/elizondoko-baztan-ikastola-i-dont-wanna-go-home/

Baina zer da Lip Dub bat? wikipediaren arabera ,Lip dub (ingelesez, lip, “ezpain”; dub, “itzuli”, “nahastu”) musikazko ikus-entzunezko mota bat da. Interneteko sare sozialen zabalkundearekin batera arrakasta nabarmena izan duena,  gazte talde handien parte hartzea eta harremana eskatzen baitu. Ikus-entzunezkoaren audio gisa abesti ezagun bat harturik, eta bideokamera mugikor bat harturik, filmatzaileak ibilbide bat egiten du eraikin batean barrena (unibertsitate batean askotan), ibilbidean zehar topatzen diren gazteek abestiaren hitzak ezpainez (lip) jarraitu eta dantzaz antzeztu egiten duten bitartean. Filmatutako bideoa Youtube edo antzeko webguneen bitartez zabaltzen da. Lip dub ikus-entzunezko zenbaitek mundu mailako arrakasta lortu dute. Arrakastatsu izateko baldintzak naturaltasuna, benetakotasuna, parte hartzea eta dibertsioa aipatu dira. (wikipedia)

Zorionak gure ikasle eta irakaslei, harront artistak baitira! Eta bideo txukun txukuna gelditu arren, lehiaketako irabazleak Hondarribiko Amaguadalupeko ikastetxekoak izan ziren. LinDup garailea, esteka hontan ikus daiteke.

Denboraren makina.

1. mailako neska-mutikuak bidaiatzeko prest gaude!!
Aste hoketan DENBORAREN MAKINA egiten lan ta lan aritu gara:zerekin egin,materiala biltzen,margotzen,nola egin pentsatzen,erruak konpontzen,montatu ta gero ideiak ematen,osatzen…..
Arras ongi pastu dugu eta “abiada-botoia” sakatzera gazi!!
KLIK!!
ZIIIOOOooo……
Bidaiatu nahi duzu?
ETORRI GURE GELARA!

Denboraren makinaren burutzea eta gauzatzea, pausoz pausoz argazkitan, ondorengo esteka zapatuz ikus daiteke edo eskuineko zutabeko argazkia zapatuz, baita ere.

https://picasaweb.google.com/113756738977750145797/DinosaurienGelakoDenboraMakina

 

 

Bideoa.

Ortziraleko batzarre orokorran, batzarrea ariña eta “freskoagoa” izateko asmoarekin bideo bat bota (proiektatu) zen. Bideoan,  ikasturte osoan, Ikastolako gurasoak, parte,antolatu, lagundu.. duten ekintza guztiak azaltzea, asmoa zen.

Bideoa, gustokoa izan zenez  blog honetan igotzea aipatu zen, guraso guztiek ikusteko aukera izateko. Guraso Elkarteko juntakideak, eskerrak eman nahi dute bideoa zuzen zunean ikusi zutenenei, hauxe da, Batzarre orokorrera agertu ziren gurasoei (familiei) !!!…ta bideoan agertzen den bezala, urtean zehar antolatutako ekitaldietan parte hartu dutenei!!

Musika: ZEA MAYS “negua joan da”

 

 

Hauteskundeen emaitzak: Junta berria

Atzo, ortziral arratsaldean burutu ziren Guraso Elkarteko hauteskundeak. Parte hartze handiarekin, denetara 128 boto emaile izan baikinen, guraso guztien %58. Beraz, urtez urte kopurua goraka doa. Datu ilusiogarria. Eta botu gehien jaso zutenak hauek izan ziren (gogoratu boto emaile bakoitzak 5 izen aukera ditzakeela):

Elena Zabaleta 53

Miren Iribarren 50

Ugutz Obregozo 44

Andres Barberena 42

David Alegre 25

Ongi etorri bortzak Juntara.

Eta esker mile Juntatik ateratzen direnei, hiru urte hauetan egindako lanagatik:  Lurdes Andueza, Joxean Iparragirre, Garbiñe Elizalde, Uxoa Eraso eta Philippe Santamaria.  Baina gogoratu oraindik ere kontatzen dugula zuekin. Baita Ikastolako guraso guziekin ere, denok baikara Guraso Elkartea.

Eta, erran beharrik ez dago, Baztan ikastolako komunitate guziarekin ere kontatzen dugu: guraso eta ikasle ohiak, irakasleak, langileak, Patronatoko gainerako kideak… Gau egungo garaiak ez dira xamurrak, baina aintzina goazi, eta gogoz beterik.

Azkenik, gogoratu Juntan segitzen dugunok, 5 kide berriez gain: Manolo Lizardi, Miriam Lazaro, Marta Aristu, Luis Jabier “Garra” Laurnagarai, Pello San Millan, Irantzu Irisarri, Asier Maritorena, Mattari Plaza, Iñaki Larraiotz eta Josune Ballarena. Edozer galdera, kexa, ideia, proposamen… baldin baduzue,  saiatuko gara erantzuna ematen.

Hauteskundeen ondoren Batzarre Orokorra zotorren, eta azken ikasturteko jarduerei eta kontuei errepaso egin ondoren, ikasturte honetako planaz solas egin genuen: kuota berria erabaki, Frontoia martxan dela,  egindako lanak, egin beharreko egokitzapenak…  Erran bezala,  hemen gaude, nahi duzuenerako.

A, bai! Blog honetaz ere solas egin genuen. Oraindik ez duzue harpidetza egin? Sakatu E-mail HARPIDETZA botoia (eskuin aldean, beheitiko partean) eta sartu zure POSTA ELEKTRONIKOA. Mezu bat jasoko duzu, HARPIDETZA KONFIRMATZEKO. Hori eginda, Blogean zerbait berri sartu aldiro, mezu bat ailegatuko zaizu, automatikoki.

Ortzilarian, hauteskundeak eta batzarre Orokorra.

Ortziralean, azaroak 18, Ikastolako gurasoek egun garranzitsua edo ardurazko egune daukagu. Lehenik hautskundeak izanen dira (elkarteko zuzendaritza berritzeko) eta ondoren, 20:00etan goiko ikastolan  Batzarre Orokorra izanen da.

HAUTESKUNDEAK.

Behitiko Ikastolan

16:00etatik 18:00etara

BATZARRE OROKORRA

Goitiko Ikastolan (Ikus-entzun gelan)

20:00etan

Arituko diren gaiak:

-Guraso Elkarteko hauteskundeetako emaitzak

-Urteko jarduerak

-Kontuek

-Frontoia

-Kuotak

-Bertzeak

Gaiak arras garranzitsuak direnez, eta guraso guztiei eragiten digutenez, zuen presentzia beharrezkoa dela uste dugu, eta horretaz BATZARRERA hurbiltzera animatzen zaituztegu!

ANIMATU eta AGERTU!!!

Frontoirako ideiak: ortziralean, arratsaldeko 4’30etan, frontoian

Dakizuenez, badira aste batzuk frontoia irekita dagoela. Hondar egun hoketako eguraldi txarrarekin aukera ona izan da, etxetik atra, airea hartu eta kirolean eta jolasean aritzeko. Momentuz, gure ideia da hola uztea, jendeak eskura izateko, noiznahi. Ea zer gisa portatzen garen, eta ahalik eta txukunen mantentzen dugun. Batez ere, autoarekin joaten bazarete, faborez, bazter batean utzi. Bertze gisa lur guzia lohitu eta hondatuko da.

Dena den, frontoiko eremua eta instalazioak poliki-poliki hobetzen eta  egokitzen saiatuko gara. Bilerak izan ditugu Elizondoko Herriko Etxekoekin eta Baztango Udalekoekin, denen artean partekatzeko ekipamendu eta mantenimendu kontuak. Badaude premiazko gauza batzuk, bereziki: bidexka bat egokitu frontoi estaliraino, bankuak, argia (neguan segituan iluntzen du), porteria eta marra batzuk…beno, aipa behar lehenengu bankua patuta dagola (argazkian kusten den bezala) “pobisionala” baina lehenegua!! eta bere funtzioa betetzen duna. Haurrak ta amak han ziren eta guraso batek (Unai Meokik) banku ederra inprobisatu zien gustora jarrita egoteko… frontoiko lehen bankua!!

Momentuz, bihar ortziralean horietako batzuk erabaki behar ditugu: bankuak non paratu, bidexka nondik eta nola,  kirol eta jolasean aritzeko gauza batzuk nola inprobisatu… Horretarako, zuen ideiak eta sugenrentziak primeran etorriko dira.

Eta noiznahi ere, zerbait bururatzen bazaizue, Juntako norbaiti erran bertzerik ez duzue.

Diosaurio gelako beharrak.

Aurten 1º maila lekuz aldatu da eta armarioak neurrian egokitu behar direnez Dinosauriko gelako bi DINO AITATXO laguntzera etorri zaizkigu.

Goizean bere trastoak hartu eta puntual armarioak aztertzen eta lana antolatzen hasi dire.

Belaxe ikusi dute zer egin eta nola.

Astelehenean “DINOSAURITXOAK” etortzen direnean bere berokiak errex zintziliketuko dituzte, Beraien neurrian egokitutako “gantxoak” jarri bait dute.

Radiadoreak ere finkatu eta etxera abiatu dire.

Eskermile MATIAS eta TXEMA!!! baitere Udaletxeari materialengantik.

Ikastolako DINOSAURIO gela.

Behitko argazkiak haundiagoak ikusteko, zapatu argazkian.