Frontoirako ideiak: ortziralean, arratsaldeko 4’30etan, frontoian

Dakizuenez, badira aste batzuk frontoia irekita dagoela. Hondar egun hoketako eguraldi txarrarekin aukera ona izan da, etxetik atra, airea hartu eta kirolean eta jolasean aritzeko. Momentuz, gure ideia da hola uztea, jendeak eskura izateko, noiznahi. Ea zer gisa portatzen garen, eta ahalik eta txukunen mantentzen dugun. Batez ere, autoarekin joaten bazarete, faborez, bazter batean utzi. Bertze gisa lur guzia lohitu eta hondatuko da.

Dena den, frontoiko eremua eta instalazioak poliki-poliki hobetzen eta  egokitzen saiatuko gara. Bilerak izan ditugu Elizondoko Herriko Etxekoekin eta Baztango Udalekoekin, denen artean partekatzeko ekipamendu eta mantenimendu kontuak. Badaude premiazko gauza batzuk, bereziki: bidexka bat egokitu frontoi estaliraino, bankuak, argia (neguan segituan iluntzen du), porteria eta marra batzuk…beno, aipa behar lehenengu bankua patuta dagola (argazkian kusten den bezala) “pobisionala” baina lehenegua!! eta bere funtzioa betetzen duna. Haurrak ta amak han ziren eta guraso batek (Unai Meokik) banku ederra inprobisatu zien gustora jarrita egoteko… frontoiko lehen bankua!!

Momentuz, bihar ortziralean horietako batzuk erabaki behar ditugu: bankuak non paratu, bidexka nondik eta nola,  kirol eta jolasean aritzeko gauza batzuk nola inprobisatu… Horretarako, zuen ideiak eta sugenrentziak primeran etorriko dira.

Eta noiznahi ere, zerbait bururatzen bazaizue, Juntako norbaiti erran bertzerik ez duzue.

Posted on azaroa 10, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: