Hauteskundeen emaitzak: Junta berria

Atzo, ortziral arratsaldean burutu ziren Guraso Elkarteko hauteskundeak. Parte hartze handiarekin, denetara 128 boto emaile izan baikinen, guraso guztien %58. Beraz, urtez urte kopurua goraka doa. Datu ilusiogarria. Eta botu gehien jaso zutenak hauek izan ziren (gogoratu boto emaile bakoitzak 5 izen aukera ditzakeela):

Elena Zabaleta 53

Miren Iribarren 50

Ugutz Obregozo 44

Andres Barberena 42

David Alegre 25

Ongi etorri bortzak Juntara.

Eta esker mile Juntatik ateratzen direnei, hiru urte hauetan egindako lanagatik:  Lurdes Andueza, Joxean Iparragirre, Garbiñe Elizalde, Uxoa Eraso eta Philippe Santamaria.  Baina gogoratu oraindik ere kontatzen dugula zuekin. Baita Ikastolako guraso guziekin ere, denok baikara Guraso Elkartea.

Eta, erran beharrik ez dago, Baztan ikastolako komunitate guziarekin ere kontatzen dugu: guraso eta ikasle ohiak, irakasleak, langileak, Patronatoko gainerako kideak… Gau egungo garaiak ez dira xamurrak, baina aintzina goazi, eta gogoz beterik.

Azkenik, gogoratu Juntan segitzen dugunok, 5 kide berriez gain: Manolo Lizardi, Miriam Lazaro, Marta Aristu, Luis Jabier “Garra” Laurnagarai, Pello San Millan, Irantzu Irisarri, Asier Maritorena, Mattari Plaza, Iñaki Larraiotz eta Josune Ballarena. Edozer galdera, kexa, ideia, proposamen… baldin baduzue,  saiatuko gara erantzuna ematen.

Hauteskundeen ondoren Batzarre Orokorra zotorren, eta azken ikasturteko jarduerei eta kontuei errepaso egin ondoren, ikasturte honetako planaz solas egin genuen: kuota berria erabaki, Frontoia martxan dela,  egindako lanak, egin beharreko egokitzapenak…  Erran bezala,  hemen gaude, nahi duzuenerako.

A, bai! Blog honetaz ere solas egin genuen. Oraindik ez duzue harpidetza egin? Sakatu E-mail HARPIDETZA botoia (eskuin aldean, beheitiko partean) eta sartu zure POSTA ELEKTRONIKOA. Mezu bat jasoko duzu, HARPIDETZA KONFIRMATZEKO. Hori eginda, Blogean zerbait berri sartu aldiro, mezu bat ailegatuko zaizu, automatikoki.

Posted on azaroa 19, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: