Baztan Ikastolako Lip Dub-a.

Gaztea Irratiako “dida!” saioak Euskal Herriko 2. LipDub lehiaketa antolatu zuen, gure Ikastolak parte hartu zuen lehiaketan eta lipdub ederra grabatu eta aurkeztu zuten. Haurrak eta irakasleak I don’t wanna go home kantaren erritmoan ikastolako larrañean aritu ziren, bueltaka, txiribueltaz… eta dantzarako daukaten trebezia, erakusten digute grabatutako bideoan.

bideoa ikusteku zapatu estekan http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/767429/elizondoko-baztan-ikastola-i-dont-wanna-go-home/

Baina zer da Lip Dub bat? wikipediaren arabera ,Lip dub (ingelesez, lip, “ezpain”; dub, “itzuli”, “nahastu”) musikazko ikus-entzunezko mota bat da. Interneteko sare sozialen zabalkundearekin batera arrakasta nabarmena izan duena,  gazte talde handien parte hartzea eta harremana eskatzen baitu. Ikus-entzunezkoaren audio gisa abesti ezagun bat harturik, eta bideokamera mugikor bat harturik, filmatzaileak ibilbide bat egiten du eraikin batean barrena (unibertsitate batean askotan), ibilbidean zehar topatzen diren gazteek abestiaren hitzak ezpainez (lip) jarraitu eta dantzaz antzeztu egiten duten bitartean. Filmatutako bideoa Youtube edo antzeko webguneen bitartez zabaltzen da. Lip dub ikus-entzunezko zenbaitek mundu mailako arrakasta lortu dute. Arrakastatsu izateko baldintzak naturaltasuna, benetakotasuna, parte hartzea eta dibertsioa aipatu dira. (wikipedia)

Zorionak gure ikasle eta irakaslei, harront artistak baitira! Eta bideo txukun txukuna gelditu arren, lehiaketako irabazleak Hondarribiko Amaguadalupeko ikastetxekoak izan ziren. LinDup garailea, esteka hontan ikus daiteke.

Posted on azaroa 27, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: