Monthly Archives: abendua 2011

Pelikula emanaldiak.

Ikusita euskarazko pelikulen emanaldia izandako harrera eta arrakasta, hurrengo astean segituko dugu ematen.
Astelena 2: Horton.
Asteartea 3: Izotz aroa III
Asteazkena 4: 51.planeta
Pelikula emanaldiak Goitiko ikastolako ikus-entzun aretoan izanen dira atsaldeko 5:00 inguru.

Bertzealdetik aipatu, (berandu baño seguru) pikasaweb albunetara igo ditugula Eguberritako krosaren argazkiak eta baita ere “Olentzerokoak”, eskuineko zutabean daude.
Norbaitek argazkiak baldin baditu eta igo nahi baditu gurekin kontaktuan patu)

Advertisements

Olentzero ta Maridomingi.

Olentzero ta Mari Domingi etorri ondoren eta (espero) eskatutako guztia ekarri ondoren, gure partetik, bikote xarmangarri honen harreran edo ongi etorrian parte hartu duten guztiei, eskerrak ematea da.

Nahiz eta Baztan Ikastolak eta Ikastolako Guraso Elkarteak parte hatzen duten “Olentzeroren” antolakuntzan, hau ezen posible izanen herriko hainbertze talde edo personen laguntza gabe!.

Eskermilak Ikastolako andereñoei, hor egotegatik (denetarako prest bai daude), Ikasleak bertsoak botatzeko, zarretxeean kantatzeko,gabon kantako CD-a… Ikastolako ikaslei ere eskermilak (hauek ere prest daude denetarako), lehio batetik hainbertze jende aurrean bertsotan aritzeko, zozketako zenbakiak saltzeko, dantzatzeko… Marijoxe Iparraguirre eta bere dantzari taldeari (Ikastolako Dantaza taldea).

Milesker gurasoei, Miren Izetari protagonistak makillatzeagatik, asto-zain bikoteari eta Olentzeroaren laguntzaileaz egiteagatik; Pello, Joxean, Mikel… Fernando (txispa)  argiarengatik, Garbiñeri zarretxearekin bitartekari izateagatik, zarretxe berberari tokie uzteagatik… Eskerrak baitere Fernando Anbustegiri gure hitza izateagatik, Txuma Euguiri balkoia uzteagatik…

 

Esker haundiak gaztetxekoei txalapartagatik, txokolate beroarengatik. Milesker fanafarreari, esperoa alaitzeagatik, trikitixa taldeari,  Elizondoko Falfarak kuadrillari pintxo goxoengatik, zozketako saskiak osatzeko produktuak eman zigutenei; Martiko, BM… Herriko etxeari bere kargu baitaude gaztainak, Aurtizko joaldunak, antortxak… Baztango Udalari hesiengatik… Eskermile guztioi parte hartzeagatik, eta barkatu norbaitez ahazten baldin bagera, eta doike Olentzerori eta Maridomingiri!

Guraso Elkarteko juntatik eskermile parte hartu,  agertu eta urbildu zineten guztioi!!!

Gabonak eta festa egunak.

Abenduaren 22an negua dator eta Gabonetan peto peto sarturik gaudela ta, aipa behar eguberri hauek, Ikastolaren inguruan ekitaldi mordoz datoztela. Hasteko Ortzegune bertan, ikasleak ondo gosaldu ondoren 11:00 aldera, OLENTZERO txikirekin eguberrietako kantuak kantatuz Jaime Urrutia kaletik Udaletxera joanen dira eta launbetan!!! Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsiko dire! eta merezi duten arrera emanen diogu 5:OO aldera Zarretxean.

Gure ikastolako dantzariak ohiko aurreskua bere omenez dantzatu ta gero, Olentzero ta bere laguntzailea Baztango aitetxi ta amatxikin solasten duten bitartean, guk kanpoan giro ederran ta txokolate bero batekin itxarongo dugu. Handik atra eta Aurtizko joaldunen joaren otsa gibeltik Jaime Urrutia kalea zeharkatuko dugu Ikastolaraino. Bidean , txalaparta, bertsoak, gabon kantak eta hainbat sorpresa izanen dira.

Oporretan ia sartute, urrengo hastean eta pelikulak euskaraz ikusteko aukera haundia ez dagoenez,  euskarazko “pelikula emanaldiak” egin behar ditugu. Eguberriko atsaldeak, giro ederrean eta goxo goxo pelikulak  eskuaraz ikusten  pasatzeko aukera izanen dugu.

Asteartea 27an Olentzero eta oparien ordua  edo Ponyo ikusteko aukera izanen da (segun jende kopurua, adiña..) erran behar Olentzeroren pelikula ez dela oraintxe bertan zinemetan dagoena baizik 2009koa (goitiko bideoa).

Ortzeguna 29an berriz, Franklin eta aintzirako altxorra edo Planet 51 ikusten ahalko dire.

Pelikula emanaldiak Goitiko ikastolako ikus-entzun aretoan izanen dira atsaldeko bortzak  inguru (5:00).

Anima zaitezte eta gabon zoriontsuak izan deazue!!

Zorionak ta eguberri on!

 

 

Olentzerorako ensaioak (kantak).

Dakizuenez olentzero fite gure artean edukiko dugu eta merezi duen bezala ongi etorria emateko eta herriko karriketatik laguntzeko, kanten ensaioak antolatu ditugu.

Noiz: Abenduak 19(astelehena) eta 20(asteartea), atsaldeko 5etan.
Non: Parkeko Ikastolan.

ANIMATU ZAITEZTE!!

 

Como ya sabeis pronto tendremos a olentzero entre nosotros; y para darle la bienvenida como es debido y acompañarlo por las calles del pueblo, hemos organizado un par de ensayos de villancicos.

Fecha: 19(lunes) y 20(martes) de diciembre, a las 5 de la tarde.
Lugar: Ikastola del parque.

ANIMATU ZAITEZTE!!

 

Eguberrietako krosa.

Igande huntan  (abenduak 18), urtero bezala,  Baztan Ikastolak (Udalaren laguntzarekin) antolatutako Eguberrietako krosa, izanen da.

Lasterketa egiteko aukera ederra izanen dute  gure meska mutikoek, beraz. Denborak “uzten” baldin badigu, behinpein, goizeko 11:00etan korrikalariak Ikastolako parketik (Kuartelekozelaitik) abiatuko dira, bortz mailetan banatuta, adinaren araberaz. Eta korrikalari bakoitzak bere sarie hartu ondoren, guraso batzuek prestatutako gosari ederra! (zinger, txistor, ohiko salda beroa eta doike! ardoa) dastatzeko aukera izanen da.

Animo guztioi!  Ager zaitezte eta Igande artio.

Eguberri prestaketak Ikastolan.

Eguberriak ailegatzen zaizkigule eta ikastola girotzen hasi da.
OLENTZERO bere pelikularekin batera agertu da. Parkeko ikastolan, balkoira atra dire gure Mari Dominguirekin batera eta Pilarreko ikastolan xoko batian dago eta laguntzailea ere badu. Maite Etxebek beztitu zuen “Etxekoandrea”.


Haurrek egunero,bere ondora kantatzera joango dirara . Horrela kontent egoteko!!

eguberrion denei!!!

 

Jostailu bilketa.

 

Joan den urtean bezalaxe, Gurutz Gorriarekin kontaktuan jarri eta erabiltzen ez ditugun jostailu bilketa kanpainari hasiera eman behar diogu. Famili egitarauetan, Gurutze Gorriko Ludotekan eta Bideko Ama Birjinaren Ospitalean erabiliko dituzte.

BILKETA EGUNA

          Astelehena 12, 16:30etatik – 17:15ak arte

          Asteratea 13,  16:30etatik – 17:15ak arte

TOKIA: Ikastolako parkean.

Oharra: Erabilgarriak diren jostailuak ekartzea eskatzen dizuegu, Pelutxeak ez faborez.

————————————————————————————————————————————————————-

Tal como hicimos el año pasado, nos hemos puesto en contacto con la Cruz Roja y estamos realizando una recogida de juguetes que no utilizamos. Serán destinados a porgramas de inserción de familias, a la Ludoteca de la Cruz Roja y al Hospital Virgen del Camino.

DIA DE RECOGIDA: 

          Lunes 12, de 16:30 – 17:15

          Martes 13, de 16:30 – 17:15

LUGAR: Parkeko Ikastola.

Os pedimos que los juguetes estén en buen estado. Peluches no, por favor.

Pilota topaketa.

Azaroaren 30 an  Berako Labiaga eta Lesakako Tantirumairuko 5. eta 6. mailetako ikasleak Elizondon egon ziren.
Urtero bezala hiru Ikastolen arteko PILOTA TOPAKETA ospatu zen.Aurten, gure ikastolari egokitu zaio antolatzea.
Patriziak eta 5. eta 6. mailetako ikasleak ongietorria eman eta txokoetan banatuz pilota-joko desberdinak egiten hasi ziren.
11:30 etan gosaldu eta ….

Lekarozen dauden ikasle-ohi batzuek bi partidu jokatu zituzten.Giro polita sortu zen!
Azkenik, lehen hezkuntzako ikasle guziek dantza  eskeini zieten bisitariei.
Sariak banatu eta bakoitza bere ikastolara!
Egun polita denendako.

Klikatu argazki txikien gañan haundiagoak ikusteko.

Eskola Kontseiluko hauteskundeak.

Eskola Kontseilurako hauteskunderako bi guraso aurkeztu dire eta bi guraso behar zirenez, hauteskunde batordeak zuzenean Eskola Kontseiluko kideak izendatu ditu.

Eskola Kontseiluko gurasoen ordezkari berriak:

Maria Elena Zabaleta Andresena

Ainhoa Zubieta Legarda.

Bertzaldetik, Guraso Elkarteak hautatuko gurasoa (elkartearen juntakidea) Josune Ballarena Urroz izan da.