Gabonak eta festa egunak.

Abenduaren 22an negua dator eta Gabonetan peto peto sarturik gaudela ta, aipa behar eguberri hauek, Ikastolaren inguruan ekitaldi mordoz datoztela. Hasteko Ortzegune bertan, ikasleak ondo gosaldu ondoren 11:00 aldera, OLENTZERO txikirekin eguberrietako kantuak kantatuz Jaime Urrutia kaletik Udaletxera joanen dira eta launbetan!!! Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsiko dire! eta merezi duten arrera emanen diogu 5:OO aldera Zarretxean.

Gure ikastolako dantzariak ohiko aurreskua bere omenez dantzatu ta gero, Olentzero ta bere laguntzailea Baztango aitetxi ta amatxikin solasten duten bitartean, guk kanpoan giro ederran ta txokolate bero batekin itxarongo dugu. Handik atra eta Aurtizko joaldunen joaren otsa gibeltik Jaime Urrutia kalea zeharkatuko dugu Ikastolaraino. Bidean , txalaparta, bertsoak, gabon kantak eta hainbat sorpresa izanen dira.

Oporretan ia sartute, urrengo hastean eta pelikulak euskaraz ikusteko aukera haundia ez dagoenez,  euskarazko “pelikula emanaldiak” egin behar ditugu. Eguberriko atsaldeak, giro ederrean eta goxo goxo pelikulak  eskuaraz ikusten  pasatzeko aukera izanen dugu.

Asteartea 27an Olentzero eta oparien ordua  edo Ponyo ikusteko aukera izanen da (segun jende kopurua, adiña..) erran behar Olentzeroren pelikula ez dela oraintxe bertan zinemetan dagoena baizik 2009koa (goitiko bideoa).

Ortzeguna 29an berriz, Franklin eta aintzirako altxorra edo Planet 51 ikusten ahalko dire.

Pelikula emanaldiak Goitiko ikastolako ikus-entzun aretoan izanen dira atsaldeko bortzak  inguru (5:00).

Anima zaitezte eta gabon zoriontsuak izan deazue!!

Zorionak ta eguberri on!

 

 

Posted on abendua 21, 2011, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: