Monthly Archives: urtarrila 2012

“Dinosaurio” erakusketa.

Hilabete bat egon dire DINOSAURIO gelakoak DINOSAURIO GARAIAN.
Orain dela aste bat itzuli direla eta beraien pasiloan, ikasitako guziekin, erakusketa antolatu dute
Asteartea-24an zabaldu zuten eta ez zen” izkilin” bat ere kabitzen.
Gurasoek,amatxi-aitetxiek,izebak… dena bete zuten haurren pozarako.
Eskermile etorri zineten guziei.
Hemen garai hori ezagutzeko egin zuten lanaren argazki batzuk

 

Indusketaren prozesua, informazio bilakaera, “fosilen” ikerketa ta azteketa, sumendiaren maketaren

burutzea eta azkenik erakusketaren argazki guztiek gure  pikasawebewan, ikusi daiteke.

 

 

Advertisements

Erdi aroan.

VELOCIRAPTOR gelakoak ERDI AROAN murgilduta egon ondotik EUSKAL MARINEL,PIRATA ETA BALEAREN ARRANTZALEEN GARAIRA JOAN DIRE.
ERDI AROAN egindako eskulanen  eta haurrek ekarritako jantzien argazkiak ikusiko dituzue hemen..baitere Amaiurren egon ziren eta Ixabel Aleman aipatu eta erakutsi zien Baztanen erdi aroko gaztelu garranzitsu bat bazela eta orain Aranzadikoek pixkanaka pixkanaka gazteluaren aztarnak atratzen ari direla.

Zaldun talde honen argazki sorta guztia ikusteko zapatu hemen.

Iñautetako mozorroak (1).

Badkizuenez aurtengo iñauteen gaia “Euskal Herriko iñauteria” da eta Ikastolak (zikloen arabera) lau mozorro ezberdin izanen du, txatxoak, mairuak, puskebiltze eta sagardantzariak. Ondarreko ortziral hauetan mozorroak nolakoak diren erakutsi digute andereñoak. Post hontan, Haur Ezkuntzako “TXATXOAK” eta Lehenengo Ezkuntzako 3. eta 4. mailako  “PUSKEBILTZEKOAK”  ekartzen ditugu.

TXATXOAK (Haur Hezkuntza, Behitiko ikastolakoak).

Atorra bizie, galtza urdiñe, albarkak ta zapiñak zapi koloretsue, ttutturrua, eskuetan isatsa eta aurpegie zurie.

PUSKE BILTZE. (Lehen Hezkuntzako 3. ata 4. maila)

Atorra bizie, galtza urdiñe (mahon edo bakero azul ilune), albarkak ta zapiñak, zapi koloretsue, gerrikoa (igualda koloria), lastozko txano zintadune eta gibelekoaldian joare paria Gariak ez baldin badira edozein gauz zarata sortzen duena balio du: piper latak arriakin, errefresku latak…

Ortziral hontan Sagardantzarien mozorroa (5. eta 6. mailakoena) “aurkeztuko” dute eta argazkiak pres izatean, Mairuen mozorroko (1. eta 2. mailakoena) argazkiekin batera, blogera igoko ditugu.

Bertzealdetik aipatu gurasoak behar direla joaldunak eta damaz bezala beztitzeko. Joaldunentzat larruak eta gariak badira eta damentzat bonboak ere!  Norbait animatzen bada eta apuntatu nahi badu, Guraso Elkarteko Iranzuri aipatzea aski du.

Guraso, animatu eta mozorratu!!!

Irrati saioak.

Xorroxin irrati ibiltaria gure ikastolan egon da. Maila guztietako ikasleek irratisaioak prestatu zituzten eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak izanen ziren irratsaioa egin eta airera atera zutenak.

Prestatutako saioetan, kantak, bertsoak, ipuinak, erreportaiak, asmakizunak, lehiaketak … izan ziren, eta uhineko bertze aldetik, jendea parte hartu zuen telfonoaren bidez!!

Horrez gain, gañera garrantzitsuena lortu zen, ongi pasatzia eta irrati saio bat nola grabatu eta prestatzen den  ikastea.

Hementxe uzten ditugu bertan hartutako irudi eta bideo batzuk eta saila guztie ikusteko, hemen zapatuz aukera bada.

“2011 in review”: gure Bloga 2011an, txostentxo koloretsua

Hau da WordPress.com gunekoek prestatu duten txostena gure Blogerako (gune horretako milaka Blogekin egin duten bezala, ez pentsa…). Urte Berri On 2012 opa egitearekin batera. Guk opa dizuegun bezala, noski!

Ikusi nahi baduzue, ingelesez dago, baina 2011ko errepaso bat egin dute, Bloga nola ibili den urte erdi horretan, uztailean ireki genuenetik.

Here’s an excerpt:

A New York City subway train holds 1,200 people. This blog was viewed about 5,400 times in 2011. If it were a NYC subway train, it would take about 5 trips to carry that many people.

Nolabait euskaratuta:  “Horra iruzkin bat. New York hiriko metro batek 1.200 lagun daramatza. Blog hau 5.400 aldiz ikusia izan zenez 2011an, 5 bidai beharko ziren jende hori guztia garraiatzeko”

Klikatu hor txosten guztia ikusi nahi baduzu:

Click here to see the complete report.

Xorroxin irrati ibiltaria Baztan Ikastolan.

Xorroxin irrati ibiltaria gure ikastola etorriko da datorren astean. Maila guztietako ikasleek irratisaioak prestatu dituzte eta Xorroxin Irratiko langileek azalpen tekniko labur bat eman ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak izanen dira irratsaioa egin eta aireratzen dutenak.

Prestatutako saio horrietan, kantak, bertsoak, ipuinak, erreportaiak. asmakizunak, lehiaketak etab izango dira, arras entretenigarriak eta interesgarriak gañera!!!

Jakiteko noiz diren eta irrati saioak entzuteko, hemen daukazue emisioen egutegia.

Astelehena 16- 4. MAILA.

Asteartea 17- 5. MAILA.

Asteazkena 18-  1. eta 2. MAILA.

Ortzeguna 19- 3 MAILA.

Ortzirala 20- 6. MAILA.

ENTZUN EZAZUE ikasleen programak eta PARTE HARTU  saioen lehiaketetan, animo!!!

(Ez da Xorroxingo betiko frekuentzia,  mugitu diala!!)

Oinez 12ko denda.

Nafarroa Oinez 2012ko arropa denda joan zen abenduaren 1ean zabaldu zen Iruñeko Sarasate pasealekuan, Euskadiko Kutxaren egoitza zaharrean.

Denda guztiz eraberriturik dago. Izan ere, azaroan zehar buru belarri aritu ziren Oinezeko Batzordeetako hainbat aita eta ama. Haien lanari esker, sarras denda dotore eta txukuna izanen dute haiek eta baitere Oinez antolatuko duten gainerako ikastolek ere.

Laister nafarroaoinez.net denda birtuala izango da martxan. Nafarroa Oinezen arropa eta bestelako produktuen eskaintza zabala ikusi, hautatu eta erosteko aukera eskainiko da.