Zuhaitz landaketa, Santa Ageda bezpera eta eskermilak.

Badakizuenez, igande hunten zuhaitz eguna  ospatu behar genuen Elizondoko Herriak antolatutako auzolanean parte hartuz…baina asteburu hontako izugarrizko hotza iragarrita denez zuhaitz eguna hurrengo igandera  (Otsailaren 12ra) gibelatzea erabaki du Elizondoko Herriak. Hortaz hitzordua aste bat gibelatzen dugu.

Bertzealdetik Larubatan (Otsailak 4) Santa Ageda bezpera denez, 16:00 aldera Parkeko ikastolan bilduko gara eta makila eskuan eta baserritarrez beztituta (beno, boneta eta zapiekin nahikoa da) Santa Agedai kloplak kantatzen ibiliko gera  kalez kalez.

Haurrek egun hauetan makila gora makila behera kantak ensaiatzen aritu dira eta pres daude lurrean jota erritmoa markatzeko, eta guk? Badaezpada hemen duzue “Zorion, etxe hontako denoi!” kanta ezagunaren zatitxo bat, etxean ensaiatzeko.

Zorion etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Asteburua denez gurasoei parte hartzeko gonbitea iten zaie, hartu makile eta animatu!!!…….IEEEEEEEEUUP!.

Joanden urteko argazkiak ikusi nahi baldin baduzue zapatu “hemen“.

Eta amaitzeko, Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi genun Asteazkenean bilera informatibora urbildutako guraso “berri” guztioi eta gure Ikastola gustatzia esperantzarekin, Ongi etorriak!!!

Posted on otsaila 1, 2012, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: