Monthly Archives: martxoa 2012
KONKONGILOAK,
Joan den igandean(Martxoak 25) gure”KONKONGILOAK” (6.mailako 5 neska eta 4 mutil,) goizeko 9etarako prest zeuden ikastolako parkean. Autotan igen eta Alsasura abiatu ziren,
Iñaki gidari zutela ez zutenaparkatzeko arazorik izan.
Xabier,Iraitz eta Sergio ere ailegatu eta belaxe abestu behar zuten aretoa ikustera eta soinu-frogak egitera joan ziren. 8.ak abestea egokitu zitzaien Konkogiloei.
Oholtzara Arront alai eta gogotsu atera ziren GOGOAK Esne beltzaren kanta abestera eta dena primeran atra zitzaien, txalo parrasta lortuz eta baitere IRUÑERA pasatzia!!!
Igandean Iruñeko Gurutze- enparantzako institutuan kantatuko dute.
Musikariak IRATZ ERNETA, XABIER IRURETAGOIENA, SERGIO ALMANDOZ eta ROBER maixua izan ziren.
Animo eta ongi pasa Iruñean!!
Bideoa aparte hainbant argazki ekarri digute Alsasutik!!
Egune ederra!!!
Egune ederra igandekoa, ze gustora egon giñen!! Eguraldie lagunduta Baztan, Bera eta Lesakako ikastolako 127 guraso eta haur ibili giñen Beartzun barna eta gure bazterrak ezagutu ondoren Elizondora jautsi ginen ikastola berberan bazkaltzeko.
Bazkarie… ederra baitere! banabarrak, oilaskoa salsan, gazta, gaztanbera, frutak…eta doike! dena giro majo ta politan, ibilaldia, bazkaria eta bazkalondokoa ere.
Inguruko Ikastolen elkartze egune hau pixkanaka pixkanaka finkatzen ari da eta pasaden urtian Bera aldean egon ondoren, hurrengoan Lesaka inguruan ibiliko gara!
Eskermilak Lesakatik, Beratik eta gur ikastolatik urbildu ziñeten guztioi, denen artean egun polita eta ederra pasatzea ta izatea lortu bai egenuen.
Pikaswebean egunn hontako atraiatako argazkiekin albun bat sortu dugu eta albuna osoa izateko zuen argazkiak beharrezkoak dira!!
Haur kantu jaialdia.
Datorren Martxoaren 25ean Ikastolako talde batek Altsasun gure ikastola ordezkatuko du Euskal Kantuzaleen elkarteak antolatutako Haur kantari jaialdian.
Emanaldia goizeko 12ak aldera izango da.
Gure gaztetxoek, 6.mailako 5 neska eta 4 mutil, GOGOAK Esne beltzaren kanta abestuko dute. Iñautia pasa eta hor dabiltza, Mariaren laguntzarekin, jo ta ke entsaiatzen.
Musikariak IRATZ ERNETA, XABIER IRURETAGOIENA, SERGIO ALMANDOZ eta ROBER izanen dira.
Arras ongi pasatzea eta horrelako partehartzaileak izaten jarraitzea espero dugu.
Animo eta ondo pasa artistak!!!
Kantatu behar duten abestiaren bideoa uzten dizuegu eta honen azpian, 2010ko Ikastolako IZARRA taldearen bideotxoa berreskuratzen dugu.
————————————————————————————————————————————————————————————
Mendi ibilaldia ta bazkaria.

Ibilbidea Beartzungo kuartelan hasiko da.
Ordua: 09:30
Tokia: Parkeko Ikastola
Ibilbidea: Beartzungo Kuartela-Basabar-Lamizilo-Munautz-Kuartela
Luzera: 7,2 Km
Desnibela: 300 metro
Maila: Errexa

ERROLANEN trikuharria. Larremesko bidea pagadian sartzerakoan, aurkitzen da, toki honi Errolan harriak izenarekin ezagutzen da baita ere daudelako Errolanen morubaratza (harrespila-comlech) eta Errolan tumulua.
1946an R.P. Zudauirek aurkitu zun, Zudaire berak indusketak egin zun eta hiru suharrizko laska (silex) bereziak aurkitu zitun.
Jan, edan ta dantzan, Astigarragan!!
Joan den larunbatan Astigarragako “Lizeaga” Sagardotegian egon ginen. Urtetik urtera jende kopurua handitzen ari da umorea eta ateratzeko gogoak bezala. Xarmanki pasatu ginuen!! Ongi jan eta edan ondoren, Astigarragan ibili giñen dantzan… Lady Gaga ta antzekoak eta zihurhaunitz “ai se eu te pego, ai asi se eu te pego” burutik ezin atra gabiltza oraindik!!!
Bueltatzerakoan ia Elizondon, “gehienok” txintxo- txintxo etxera joan ginen…
Heldu den urte artio!!!
Ah! Sagardotegi eguneko hainbat argazki daukagu, batzuk bitxiak dira, bertze batzuk… “publikaeziñezkoak” !!!… Zer argitaratzen ditugu? Iritzia utzi zazue bozkatzen behitiko inkestan!!
Margolari ttikiak, artista haundiak!!!
Martxoa, artez bete zaigu Parkeko ikastola, zeren bortz urteko ikasleek, Eli Muñoz gurasoaren eskutik, artistak bihurtu zaikigu!!! Txangoren gelako matxinsalto-margolari ttikiak kaballetea, mihisea (lienzoa), pinzelak eta margoak (akrilikoak) eskura izanda , arte lan ederrak egin dituzte!!!
Lehenagotik, Eli Muñozek, material eta teknika ezberdiñak azaldu eta erakutsi zien; karbonzilloa, pintzeleen tamaina ezberdiña, pintzela trementinan bustitzea, pinzela uran garbitzea, paleta erabiltzea eta kolorez betezea… eta ondoren, mandarra denek patuta zeukatenean, Elik berberak karbonzilloz egindako marrazkietan…koloreak agertzen hasi ziren.
Irudimena erabiliz, Eliren azalpenak segituz (itzalak non margotu, koloriak nahastu…) eta pintzela trebezi haundiarekin erabiliz, ikaragarrizko margo politak eta ederrak “pintatu” zuten gure Van Dyk, Sorolla, Sobrino, Goya edo Ana Mari Marin ttikiak.
Sortutako artelanak gurasok ikusteko aukera izateko, Ortzegun arratsaldean erakusketa ttiki bat egin zuten, (ez da beharrezkoa erretea, ikustera agertu zirenak, arras txundituta gelditu zirela), gehinek ikusi zituzten baña badaezpada, norbaitek ez bazun ikusi, gure pikasaweb albunetan aukera du, eta gañera ez soilik artelanak bukatuta ikustea! baizik baitere “pintura” hoien prozesu guztia ikusteko aukera izanen du !!
Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi zaio Eli Muñoz gurasoari arratsalde goxo, interesgarri eta artistikoa eskeintzeagatik.
Pirritx eta porrotx Iruñan:Oinezen alde
Oinez egitarauaren barne Pirritx eta Porrotx heldu dire Iruñera zazpikoloro
ikuskizun berriarekin. Ezin baldin baduzue Iraila artio itxaron nahi (Ikastolak urtero bezala ekarriko bi du) Iruñaraino hurbiltzen ahal zarete.
informazio gehigo pailazoen webgunean, katxiporreta!!!.