Mendi ibilaldia ta bazkaria.


Joan zen urtean Bera aldean egon ginen Bera eta Lesakako ikastolekoekin. Aurten guri tokatzen zaigu inguruko ikastolen “topaketa” hau antolatzia, eguna Martxoaren 25 izanen da eta goizean Elizondoko Beartzun auzoan barna ibili ondoren, goiko ikastolan bazkaria izanen dugu.

Ibilbidea Beartzungo kuartelan hasiko da.

Noiz: Martxoak 25 Igandea
Ordua: 09:30
Tokia: Parkeko Ikastola
Ibilbidea: Beartzungo Kuartela-Basabar-Lamizilo-Munautz-Kuartela
Luzera: 7,2 Km
Desnibela: 300 metro
Maila: Errexa
Ibilaldia Beartzungo kuartelatik hasiko dugu eta horretarako kuartel zaharrara kotxez hurbilduko gara (8 km). Ibilbidean, mendi-auzo hontan dauden megalitoak; zutarriak, “harri bakarra” (hala deitzen bai zaie etzanda dauden “menhirrak“), harrespilak eta trikuharriak (Lamizulo, Erroldan..) ikusiko ditugu.
Aipa behar eguraldi kaxkarra egiten badu ibilaldia herriaren inguruan eginen dugula.
Mendi ibilaldiaren ondoren elkarrekin bazkalduko dugu. Bazkariarako apuntatu nahi duena  Irantzuri, Mikel Saroberi  edo Manolori  ortzeguna 22 baino lehenago erratea aski du.

Bazkariko menua, banabarrak, oilaskoa saltsan, futa eta Urruxkako  gasna izanen da (denentzat berdin bai haur bai guraso), prezioa 8 € helduendako eta 5€ haurrentzat izanez.
Anima zaitezte egun polita pastuko bai dugu!
Animatzeko, erranen dugu ibilbidea arras interesgarria dela. Beartzun mugaldea da eta kontrabandu edo “gau lanaren” garain garrantzi haundia izan zun eta hainbat istorio eta bitxikeriak gertatu eta kontatu dira, baita ere  gure aintzinako historia ikusteko aukera izanen dugu.  Baztanen 600 megalito katalogatuak daude, guztiak neolito garaikoak dira k.a.-tik. 2.000 -3.000 urte ingurukoak, batzuk brontzeko arokoak ta bertziak burdin arokoak. Seireun hoietako batzuk Beartzun aldean daude; Larremetsen, Basabarren, Burgan…
 Ibilbidean Ikusiko dugun trikuharriak:

LAMIZILO. Larrames kaskoan,Baztanen baden trikuharri ikusgarrienetako bat, bere hilgela argi nabari da. Bere inguran haibat tumuluak aurkitzen dira lamizilo tumulo talla izenarekin ezagutzen direnak.
1946an Eulogio Zudairek aurkitu zun, baita ere idusketak egin baina emaitzak ez dira ezagutzen,

ERROLANEN trikuharria. Larremesko bidea pagadian sartzerakoan, aurkitzen da, toki honi Errolan harriak izenarekin ezagutzen da baita ere daudelako Errolanen morubaratza (harrespila-comlech) eta Errolan tumulua.
1946an R.P. Zudauirek aurkitu zun, Zudaire berak indusketak egin zun eta hiru suharrizko laska (silex) bereziak aurkitu zitun.

Posted on martxoa 16, 2012, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: