Monthly Archives: apirila 2012

Kultur Astea (liburuaren astea).

ORTZEGUNA. APIRILAK 19

  • Goizean: JULL kanpainaren hauteskundeak ikastolan.
  • Goizeko 11:30etan: “Asiakleta” eleberriaren aurkezpena 5.mailako ikasleen eskutik.

ORTZIRALA, APIRILAK 20

  • Goizeko 11:00etan: “Asiakleta” eleberriaren AMAIA ELOSEGI idazlearekin solasean.

ASTELEHENA, APIRILAK 22

  • Goizean:Nafarroaren konkistaren gaiaren aurkezpena gela guztietan irakasleen eskutik.
  • 12:00etan: 3.mailakoek “Amaiurko gazteluaren” abestia ikasiko dute. Amaiurko abeslarien partaidea den Fernandorekin.
  • Arratsaldean: 3:00etan haur hezkuntzan Ipuin musikatua 6.mailako ikasleen eskutik.

ASTEARTEA, APIRILAK 24

Lehen Hezkuntzan:

  • 10:00etan: Ipuin kontalariaren saioak Eñautekin.

Haur Hezkuntza:

  • 10:00etan: “Amatxi Ixabel” ipuinaren irakurketa.
  • 12:00etan: Ipuin kontalarien saioa Eñautekin.

ASTEAZKENA, APIRILAK 25

Haur hezkuntza:

  • Amaiurko gaztelua eta herriaren bisita.

Lehen hezkuntzan:

  • 9:30etan: Nafarroako konkistaren garaia lantzen jarraitu.
  • 12:00etan: ipuin dramatizatuen kontaketa 3. eta 4. mailakoen eskutik.

ORTZEGUNA, APIRILAK 26

Haur hezkuntza:

  • Goizean: Nafarroako konkistari buruzko liburuxka osatu.

Lehen hezkuntza:

  • Atsaldean:

– “Nafarroako konkista” antzerkia 6. mailako ikasleen eskutik.

– “Orioko balea” antzerkia 2.mailako ikasleek eskainita.

ORTZIRALA, APIRILAK 27

Lehen Hezkuntza:

  • Amaiurko Gaztelu eta Herriaren bisita gidatua eta talo tailerra errotan.

Haur Hezkuntza:

  • Goizean:

Idazketa tailerra: Nafarroako konkista.

Atsaldean: “Gurasoek eskainitako antzerkia”.

IRAKURTZEAK GURE MUNDUA ZABALTZEN ETA ABERASTEN DU.

Gure laguntza eskatzen digute!!

Dakizuenez aurten San Fermin ikastola Nafarroa Oinez antolatuko du. Aurtengo Oinezaren bitartez baliabideak lortu nahi dituzte batxilergo eta DBHko 4. Lerroa jartzeko beharrezkoa duten eraikina zaharberritzeko eta handitzeko.

Erronka garrantzitsua da eta horregatik gure laguntza eskatu digute.

Urtero egiten den bezala,  Sanferminetako txoznan aritzeko laguntza eskatzen digute .

Gure ikastolako 5 bolondres behar dituzte aritzeko Uztailak 6an, ostirala, arratseko 6tatik gaueko 12ak artio.

Norbait prest baldinbadago guraso elkarteko juntakideren batekin kontaktuan ezarri  Maiatzak 15a baino lehen

Nafarroako Kultur Ibiltari sariak.

2012ko Nafarroako Kultur Ibilbiden sariak (premios intinerarios culturales por Navarra)  eman ziren. Sariak, José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilariak buru, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan banatuak izan ziren.

31. edizio huntan, erredazio eta marrazketan ataletan 20 lan onenik sarituak izan ziren eta horien artean, marrazketa sailan Baztan Ikastolako Ion Mayordomo Sobrino ikaslea saritua izan zen. Sarituak diploma eta opari bat jaso zuten.

“Nafarroako Kultur Ibilbideak” 1981 urtetik  Iñigo Arista kultur kolektiboa eta Hezkuntza Sailaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren babespean antolatutako programa bat da.

Informazio gehiago www.navarra.es (artikuloa erdaraz dago).

Auzolana (argazkiak).

Eguna grixa ta euritsua izan arren, guraso kopuru polita agertu zen frontoiko auzolanara. Huntakoan, frontoira joteko ormigoizko bidexka egin da, euria igiterakoan, zelaia lokatzez eta putzuz betetzen bai da.

Enkofratu ondoren, kamioi ormigonerari esker, goiz batean egitea posiblea izan zen. Baita ere eguna eta jendea aprobetxatuz, bidexka bukaeran (estoldak hor bai daude) iturri bat jarri zen, frontoia eta zelaia erabiltzerakoan haurrek ura edateako eta udan frexkatzea aukera izateko.

Erran behar lan gogor baten ondoren normalki bazkari eder bat bada (baitere gosarie) eta ala izan zen. Dena bukatu eta bildu ondoren guraso batzuen elkartean, bertze guraso batzuk prestatutako bazkaria , itxarotzen zien auzolanan aritutakoei. Eguna giro ederran pastu zuten eta urrengo auzolanarako (oraindik frontoia nahi den bezala patzeko lan haunitz falta bai da) hau bezalakoa eta lehenago izan diren bi auzolanen jarrera ona izatea, esperatzen dugu. Guraso Elkarteko Juntatik eskermilak eman nahi da urbildu ziren guztiei, langilei, makinaria utzi zutenei, gosaria ekarri zutenei, harria landu zuenari, Iturria funzionamendua patuko dunari (astean zehar), bazkaria in zutenei…

Eguneko argazki ikusteko, bai hemen  (batuk) eta gure pikasweb-eko albunetan (guztiak) ikus daiteke.

Larunbatan, auzolana (3).

Apirilak 14an,  frontoiko hirugarren auzolana egin behar da. Lana, hormigoizko bidexka bat itea (eurie iten badu lokatzetan ez sartzeko eta silletak erosoago ibiltzeko) eta iturri bat patzea izanen da.

Hasiera batean gremioan aritzen diren gurasoei deitu zai, baina norbait agertu nahi badu bere laguntza eskertuko da.

Hitzordua, Larunbata 14an, 9:30 aldera.

Nafarroan bizi, zubi bat nafartarren artean.

Nafarroan bizi, zubi bat nafartarren artean.

Nafarroaren eguna barne, luzarako harremanak sortu nahian  Nafarroako ikastolak eta hainbat  elkarteek bultzaturik, Etxarri Aranazen asteburua  pasatzia antolatu dute Apirilaren 21-22an.

Larunbata:
19:00 : Sar Hitza, Nafarroari buruzko hitzaldia
21:00 : Afaria
22:30 : Kontzertuak gaztetxean : Zea Mais…

Igandea:

10:00 : Kabalkada : Txistulari, dantzari, musikari…
11:30 : Herri Kirolak + Xiba + «Kamudo zaleak
12:30 : Ikastolako bisita
13:00 : Kantaldia
(Erramun Martikorena eta bertsulariak)
14:30 : Kantu Bazkari alaitua
15:00 : Haurrentzat ekitaldiak : Pailaso, puzgarri,
esku lan tailerra, historio kondalari…

Asteburu hortako zereginik ez baduzue, plan polite  izaten ahal da Etxarri Aranazkoa!!

Konkongiloak II (Iruñean).

Apirilaren 1ean Haur Kantari Jaialdiko azken saioa Iruñeko Gurutze plazako institutoan egin zen. Goizeko 12etan aretoa beteta zegoalarik  hasi zen, zazpigarrenak izanez oholtza gainera igotzen.
1-SAN FERMIN IKASTOLA: “Zazpiak ohial batetik”
2-TUTERAKO ARGIA IKASTOLA: “Popurria”
3- ALTSASUKO ZELAIN  IKASTETXEA: “Mari Kalanbre”
4-TUTERAKO IKASTOLA: “Gogoak”
5-TAFALLAKO IKASTOLA: “Futbola”
6-ALTSASUKO MIKEL DONEA INSTITUTOA: “Kukutza”
7-BAZTAN IKASTOLA: “Gogoak”
8-TAFALLAKO IKASTOLA: “Zarena zarelako”
9-ALTSASUKO ZELAIN IKASTETXEA: “Ondoan”
10-Lakuntzako ikastetxe publikoa: “Begietara begira”
11- Lakuntzako SAN  SAASTIN MUSIKA ESKOLA: ” Kapitan Pilotu”
12- Lakuntzako SAN SAASTIN MUSIKA ESKOLA: “Behar zaitut”
13- LEITZAKO ESKOLA: “Panderotxoa” Erbiti aizpak
14- GONBIDATU BEREZIAK: “Negua joan da ta”
Baztan ikastolako 9 abeslariak arront lasai eta gogotsu igen ziren eszenatokire. Musikariak jotzen hasi bezain laister beraiek dantzan eta abesten. Jarraitzaile aunitz dituztela nabaritu zen eta txalo parrasta hartu zuten.
Ekitaldiaren akabailan oroitgarria hartzera igen ziren berriz ere, kanpokoaldean talde osoa  (abeslarial, musikariak eta irakasleak) argazkia atra eta experientzia harront politekin ta pozik bueltatu ziren etxera.
Eskermile XABIER IRURETAGOIENAri, IRAITZ ERNETAri,  SERGIO HUGALDEri eta nola ez MARIA, PATRI eta ROBERRi.
Informazio eta argazki gehiago 6. mailakoen Blogean.