Monthly Archives: maiatza 2012

Mendi Ibilaldia (Artesiaga-Larrakarte-Zagua-Artesiaga)

Ekainak 3, igandea, Erdiz inguruko parajeak bisitatzeko mendi ibilaldia antolatu dugu. Ibilbidearen zailtasuna errexa izanen da. Hemendik animatzen zaituztegu gure bazterrak ezagutzeko aukera ematen duten ekitaldi hauetan parte hartzera.

EGUNA: EKAINAK 3, IGANDEA

ORDUA: 09:30

TOKIA: PARKEKO IKASTOLA

IBILBIDEA: ARTESIAGA-LARRAKARTE-ZAGUA-ARTESIAGA

LUZERA: 5,8 KM

DESNIBELA: 200 metro

MAILA: Errexa

Ikasturteko azken mendi ibilaldia. Animatu!!

eta azkenekoa denez, ZINGER  JATEA izanen dugu Artesiagan!!!


Ekintzak, mobilizazioak eta greba

Krisia aitzakiatzat hartuta, Nafarroako Gobernuak hezkuntzan aplikatu behar dituen murrizketen desadostasuna adierazteko hainbat ekintza prestatu dire eta Ikastolako irakasleria eta langileak gurasoaen parte hartzea ta inplikazioa eskertuko zuten.

Maiatzaren 28 eta 30ean Elizondoko plazan murrizketen kontrako elkarteratzeak (Asteazkenean 19:00etan).

Maiatzaren 29an atsaldeko 17:00 goitiko ikastolan ikus entzun gelan gai honen inguruko bilera informatiboa guraso guztiendako.

Maiatzaren 30etik aintzin goizero parkean bilduko gera 9:15etan 10 minutuko konzentrazioa egiteko.

Maiatzaren 31an Baztan Ikastolako irakasleek deitutako GREBAN  parte hartuko dute.

Ikastolaren besta

Lagun agurgarriok, urtero bezala ikasturteari amaiera emateko  besta antolatu dugu.  Besta ekainaren 10an izanen da, igandez, Pilarreko frontoian.

Iaz andereño Sokorrori egindako omenaldiaren irudi bat.

Egitaraua hauxe izanen da:

12:00etan, Dantza Saioa     

14:00etan, Bazkaria

 

  • Helduendako menua:   Patea,   Txanpinoiak magrakin,  Otarrainxkak baratxuri eran,  Piperrak ganba eta zapoz beteak,  Oilasko izter beteak, Goxua edo sorbetea,Ardoa, kafia eta kopa
  •  Haurrendako menua: Makarroiak, Oilaskoa patatekin, Freskagarria, Izozkia.

Bazkalondoan: Ikasleen saioa, Puzgarriak, Dantzaldia.

Bazkariko Txartelek 25 € (helduena) eta 12 € (haurrena) balio dute.

 Txartelak erosteko,  Ikastolako parkean:

Maiatzak 28,29 eta 30an (astelehena,asteartea eta asteazkena) 

 16:30 – 18:00  

 

 Anima zaitezte.

Murrizketen kontra

Gure seme-alaben etorkizuna hipotekatu nahi dute.  Kalitatezko hezkuntza baten defentsan,  denak -ikasleak, irakasleak, gurasoak, familiak, gizartea…- bat eginik murrizketen kontra.

Erlezaina ikastolan.

Udaberria dela ta urtaro hau Ikastolan lantzen ari direnez, Haur Hezkuntzeko Xangoren gelakoak erlezain baten bisita izan zuten. Pitxer Mitxelena erlezaina (apikultorea), erlezain janzita eta laneko tresneri guztiakin, erlei buruzko den dena erakutsi zien; erlauntzak, erlauntzeko argizariak, panalak, eztia…

Erlezaintza nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko jarduera bat da, erle hazkuntzan eta ezti bilketan datzana. Erleak erlauntzetan hazi ohi dira. Erlezaintzan diharduenari erlezain deritzo (Harluxet hiztegi enziklopedikoa).

Aste kulturala Iruditan.

Hainbat ekintzak izan ziren Apirila bukaeran Ikastolan izan zen aste kulturalan eta liburuaren astean; antzerkiak, ipun kontalariak, txontxongiloak, hitzaldiak… hoietako batzutan ikasleak eskeini zuten irakasleen laguntzakin, bertze batzutean gurasoak parte hartu zuten eta bertzetan, Ikastolako lagunak ere!

Post honetan, ekitaldi guzti hoien argazkiak ekartzen dugu eta baitere aprobetxatu nahi dugu aste kulturalan parte hartu eta zerbaitean lagundu duten guztioi, eskerrak emateko.

Asiakleta” eleberriaren buruz Amaia ElosegiI idazlearekin solasean aritu ziren. Amaia Elosegiren Asiako bidaiaren esperientzia kontatu eta bere Asiakleta liburua aurkeztu zun.

Liburuaren eguna zela ta 6. mailakoek Txanagorritxo ipuin musikatua eskeini zuten haur hezkuntzekoei.

“Joe…beti borrokan!!!” ipuinaren lamina bat.

Urte hontako aste kulturala Nafarroako konkista gogoan izan dutela ta, gaia lantzeko hainbat liburu irakurri eta ipuiñak kontatu zaie. Landutako ipuin horietarako guraso batek lamina batzuk marraztu zitun.

3.mailakoek Amaiurko gazteluaren abestia, “Amaiur zintzo eta leiala” Amaiurko abeslarien partaidea den Fernandorekin ikasi zuten.

6. mailako artista paregabeak “Nafarroako konkista gogoan” antzezlana eskeini zuten. Antzerkia Xaloa telebistan (klikatu) ikus daiteke. Anima zaitezte Xaloa telebistako webgunea sartzea zeren antzezlan hau aparte  2 mailako aktoreak  eskeini zuten “Orioko baleak” antzelana ere dago.

Eñaut Gorbea ipuin kontalaria ikastolan egon zen, bai Parkeko ikastolan (Kuartelzelaikoa) ta bai Goitiko ikastolan (Pilarrekoan).

Amaiurko Gazteluaren ondareak bisitatu zuten eta gaztelu eta herriaren bisita gidatua ondoren Felipe Oiarzabalekin talo tailerra izan zuten Amaiurko errotan.

Haur hezkuntzakoek ere, Nafarroako konkista eta Amaiurren gertatutakoaz gogoratu zuten!

…eta aste kulturalako azken egunian guraso batzuk, txontxongilokin antzerkia eskeini zuten.

 

 

 

 

Marrazki lehiaketako sari banaketa.

Hamaikagarren urtez jarraian, Osasuna Fundazioko ohikoa den haurrentzako marrazketa lehiaketa antolatu zun. Gorritxoen fundazioko marrazk lehiaketako gaia “zure gogoko Osasunako futbolaria” marraztea zen eta ikastolako hainbat ikasle parte hartu zuten Sergio, Ibrahim, Nino  eta halakoak marrazten.

Apirila bukaeran lehiaketaren sari banaketa izan zen La Morea zentro komerzialan eta gure ikasle sarituak, merezi zituzten sariak, jasotzera  joan ziren. Erran behar merkatal zentroan ikusgai zeuden 50 lanatik, 6 Baztan Ikastolakoak zirela!!

Mendi ibilaldia (Izpegi-Olate-Izpegi).

Gan den igandean 24 lagun elkartu ginen mendi ibilaldian. Hasiera batetan guardasolak ireki behar izan genituen, bainan segiden atertu eta gustora ibili ginen Auza inguruko parajeetan.

Ondotik, Izpegiko benta batetan egarria asetu, han duten basurdea ikusi eta etxera……batzuk. Beste batzu, “amaren” eguna zela eta jatetxe batetan bazkaltzea erabaki zuten eta egin, noski!

Arras ongi pasatu genuen! Hurrengo ibilaldia, ikasturteko azkena izanen da, animatu ongi pasako duzu eta!!

Paisaia paregabea Olate inguru hontan!

Txangoko argazki sorta guztie pikasan daude, ikusteko hemen klikatu.