Monthly Archives: ekaina 2012

Ekainak 23. Manifestazioa.

Murrizketarik ez!

Murrizketa basatiak ematen ari dira hezkuntzan eta jendearen haserrea nabaria denez, larunbaterako Baztan-Bidasoako Hezkuntza Komunitateko eragileek kalitatezko zerbitzu publikoen alde manifestaziora deitu dute

Eguerdiko 12etan  Elizondoko plazan.

Baztan-Bidasoako hezkuntza komunitateko eragileak deituta.

 

Advertisements

Ikasturte bukaerako txango/egonaldiak.

Bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo…, kurtsoa akitu da….. liburuak, koadernoak, arkatzak, margoak, mantalak, etab alde batera utzi eta gure txikiak badoaz “deskonektatzera”.

  •  EKAINAK 18, astelehena:

H.H. 1. Maila  (3 urtekoak): Bertizera, egun pasa.

Irteera: Goizeko 9:30etan, parketik.

Itzulera: Atsaldeko 4:30etan, parkera.

http://www.parquedebertiz.es/

  • EKAINAK 19, 20, asteartea eta asteazkena:

H.H. 2. eta 3. Mailak (4 eta 5 urtekoak): Beintza-Labaingo aterpera.

Irteera: Goizeko 9:30etan, parketik.

Itzulera: Atsaldeko 4:00ak aldera, parkera.

Aterpetxearen informazio gehiago hemen: ORBELA

  • EKAINAK 18, 19, 20, astelehena, asteartea, asteazkena:

L.H. 1,2,3,4,5,6 (Goitiko ikastolako guztiak): Barriako aterpera.

Irteera: Goizeko 9:30etan, goitiko ikastolatik.

Itzulera: Atsaldeko 5:30etan, goitiko ikastolara.

Aterpetxearen informazio gehiago, hemen: BARRIA

Ongi pasa   !!

Ikasturte bukaerako besta

Ikasturteari amaiera emateko, gan den igendean besta polita ospatu genuen. Denetara 250 lagun inguru elkartu ginen.

Lehenik gure dantzari txikien saio bikaina ikusi ahal izan genuen, gero murrizketen kontrako kalejira frontoian bertan egin zen, momentu horretan euria ari zuelako, bazkaria eta bazkalondoan goitiko ikastolakoek eskeinitako dantza eta kantak, buruahandiak, dantzaldia eta jokuak txiki eta helduentzat.

Ikastolako dantzariak.

Eurie iten zuenez kalejira frontoin barna izan zen.

Gaur egungo gurasoak eta guraso ohiak bildu giñen.

Ttikientzat puzgarriak eta buruhaundiak.

Koxkorrentzat segway-ak eta laser paintball-a

Argazki sorta guzia (95 argazki) gure pikasaweb-ean ikus dezakezue.

Bizikletazaleak.

Nabarmentzekoa da parte hartzaileen kopurua, bai ikasleena ta bai gursasoena. Haundien ibilbidean 19 guraso parte hartu zuten!, guzira 74 “bizikletazale” bilduz.

Eguraldi ederra lagun, bizikleta besta jendetsu eta koloretsua izan genuen  asteazken arratsaldean. Erran beharra dago guraso ugari lagundu zutela haurrak bidean zehar, horrela beraien seguritatea bermatuz.

Haur hezkunzako ikasleak Pilarreko Frontoian antolatutako zirkuitoan pedalka gora pedalka behera aritu ziren. Bertziak goitiko Ikastolakoak, frontoitik atraz, Elizondo, Irurita ta Gartzain barna ibili ziren.

“ttikittioek” frontoian barna ibili ziren eta joanen urtean Txema eta Alberto gurasoak egindako “tunela” arrakasta haundie izan zun.

Bizikleta “martxa” edo arratsalde hau ez du bertze helbururik baizik ongi pasatzia eta ala izan zen, famili eta ikastola giroan arratsalde ederra pastuz gain, batzuk inguruko bazter berriak zautu genun ta guzti!!!…frontoian bueltatzerakoan merendatzerakoan zuku bat itxarotzen zien ziklista gaztei.

Haundien ibilbideko argazki sorta guzie, gure pikasawebeko albun hunten ikus daiteke, eta “ttikittoen” zirkuituko argazkiak ikusteko albun hunten.

Ikasturtea amaitzen.

Ekaina 3an ikasturteko azken “mendi martxa” izan genun, gure ideia Erdiz inguruan ibiltzea eta igandeko mendi ateraldi hauek Artesiagan zinger jate batekin amaitzea omen zen …baña eguna grixa, lainotsue eta langarrarekin… atera zenez, plana aldatu behar izan zen!

Parkean 22 “ausart” bildu ziren eta ikusita eguna nola zetorren (ez zela atertutuko) Elizondo inguruan buelta bat ematea adostu zuten. Bustitzea beldurrik gabeko adoretsu talde hau (bertz batzuntzat “azolagabe talde hau” ), xira ta guadasolaz hornituta, Bagordi eta Amezti mendi artean dagoen urjauzira abiatu ziren.

Elizondo estalita.

Gutti gora-behera ordu bat ibili ta “busti” ondoren, basoko zuhaitzen tartean, ageri zizaien harri gorrizko eta goroldioz betetako pareta, eta pareta hortan gohiti behera, ur xorrotak!…bide bukaeran ageri zizaiena, Elbeteko urjauzia zen!!!

Ur jauziko zokoa berde eta hezea da eta Elbete hurbil ego arren Tropikoko edozein basoan zaudela zirudien! Tokia zaututa Elizondora bueltatu ziren eta gutti zirenez, pensatutako zinger jatea ordez aperitifa ihartu zuten etxera joan baño lehen.

Zinger jatea akaso Igandeko bestarako utziko da eta haurrak dantzatzen duten bitartean prestatuko da!!.

Murrizketen kontrako protesta jendetsua, Lekarozen.

Lekarozko enpresen kanpuseko eraikin berria inauguratzera etortzekoa zen Yolanda Barcina. Nafarroako Gobernuko presidentea ekainaren 5ean, astearte arratsaldeaan. Hori baliatuz, Baztan Ikastolak  murrizketen kontra protesta egiteko Lekarozera joateko deia egin zuen. Azkenean, “agenda arazoak” medio, Barcina ez zen etorri, baina Lourdes Goicoechea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak ederki aditu eta ikusi behar izan zituen ikasle, irakasle eta gurasoen protestak.

Elizondoko Baztan Berri plazatik oinez elkarrekin Lekarozera joanak ziren ikasle, irakasle eta gurasoak, “murrizketen aintzinean gure desadostasuna azaltzeko, gure amorrua berari helaraziz, protesta zaratatsu baten bidez”. Honela, txilibitu, kazula, zartain eta bertze hainbat tresna eraman zituzten, beraien ezinegona azaltzeko.

Protesta ikusgarria eta entzungarria egin zen Lekarozen.

Instantziak (murrizketarik ez).

Nafarroako Gobernuak hezkuntzan aplikatu behar dituen murrizketen desadostasuna adierazteko (bertze gauz edo ekintzen artean) pasaden asteazkeneko bileran gelditu zen guraso bakoitzak Hezkuntzako kontseilaria den Jose Iribasi ortziralero gure desadostasuna adierazten duen instantzia bat bidaltzea.

Instantzia (euskeraz edo gazteleraz), gela bakoitzan aukeratu diren “ordezkariak” banatuko dute, baña gehiago bidali nahi baduzue edo erosoago izateko blog honetan instantziak zinzilikatu ditugu (Klikatu esteketan eta segi pautuak instantziak zure ordenagailuan izateko).

http://www.gamefront.com/files/21803560/INSTANTZIA.doc (Euskaraz)

http://www.gamefront.com/files/21803552/INSTACIA.doc (Gazteleraz)

Bi artxibo hauek gordetzen dituen “biltegia” inglesez egon arren artxibo horiek jaustea erreza da.

1. Klikatu esteka

2. Zapatu DOWNLOAD NOW. (behitiko irudian ez, baizik esteka bidaltzen dizun horrian)

2.Irudia ( hau adibidezko irudia da)

3. “DOWNLOAD NOW” zapatu ondoren itxaron bortz sgundu (bortz zenbaki agertzen dira) eta berriz ere zapatu “click here” edo “descargar ahora”.

Hiru pasu errex hauek segituz, bidali behar diren istantziak zure ordenagailuan izanen duzu, artxiboak “.doc” direnez “work-ekin” zuen datuak eta data betetzen ahal duzue… hori amaituta inprimitu eta korreo arruntaz bidali edo e-mailez instantzian agertzen den helbidera.

GOGORATU!!!.

Ostiralan bidaltzeko gelditu gara. Korreoa Elizondotik atsaldeko 3etan ateratzen da; beraz lehenago bota. Eskutitza ikastolako postontzian edo plazakoan botaezkero ordu batak baino lehenago izan behar du (13:00ordutan biltzen dituztelako eta 3tan denak bidali).
Emailak goizeko 10-11 ordu artean bidali…..kolapsoa sortzeko.

Egin behar duguna:
1) Instantzia bakoitzaren datuekin bete
2) Sobre batetan sartu + zigilua ezarri ( nori bidali behar diogun, azpiko aldean instantzian dago)
3) Korreora bota 3ak baino leheneago, OSTIRALAN.

– Ostiralan 10etatik-11etara emailak bidali.

Mobilizazioak (murrizketarik ez).

Nafarroako  gobernua hezkuntzan eta arlo sozialean mozketa basatiak egiten ari denaren aurka, Nafarroako hezkuntza komunitatea mugitzen ari da.  Pasaden larunbatan (ekainak 2) Iruñan manifestazio jendetsua izan zen eta doike! “haserre” adierazpen hortan Baztan ikastolako guraso, ikasle eta irakasleak parte hartu zuten ere.

Iruñan aparte Elizondon ere Baztan Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleak  mobilizatzen aritu dira. Aitzineko astean, goizean eskolak hasi aitzinean hamar minutuko elkarretaratzeak egin eta egiten segituko dute.

Larunbatako manifestazioaren argazkiak ikusteko beti bezala gure pikasaweb-ean aukera bada, ta… hartu arnasa ta ohikuatu MURRIZKETARIK EZZZZZZZZZZZZZZZZZ!!!

Iruñeko argazkiak (argazki gehiago picasaweb.google.com)

Elizondo, goizeko mobilizazioak.

Ura iturrian!.

Urik gabeko iturri ederra genuen frontoian…gaur artio! zeren Alberto eta Ales gurasoei esker, harri-gorri hortatik orain ur frexkua ateratzen da.

Eskermile lanagatik.

Bizikleta martxa

Ekainak 6an , asteazkena,  Bizikleta Martxa antolatu dugu.

Behitiko Ikastolako haurrak Pilarreko Frontoian antolatutako zirkuitoan ibiliko dira 16:30etan hasita. Goitiko Ikastolakoak ordu berean (16:30)  Pilarreko frontoitik hasita zirkuito gidatu bat eginen dute.

Ez atzendu bizikleta, kaskoa (ezinbertzekoak) eta merendue.  Ahal bada kolore biziko txalekoa edo arropa ekarri.  Amaieran freskagarriak eskainiko dira.

Gurasoen laguntza beharrezkoa izanen da, batez ere goitiko ikastolako taldearekin joateko.

Anima zaitezte!!!

Argazkiak joanden urtekoak dira eta 2011ko bizikleta martxako argazki sorta guzia “HEMEN klikatuz” ikus daiteke.