Monthly Archives: uztaila 2012

“Ikastxokoa”: Txandak

Hemen dituzue ikastxokoan aritzeko antolatu diren txandak.

Ikusten duzuenez ortziraleko bigarren txanda eta larunbatakoa flojo xamar daude; beraz abisatu jendeari. Badakigu denei ez garela iritsi, denekin ez garela kontaktuan jarri, bainan zaila egin zaigu klaseak akituta denekin kontaktatzea. Horregatik, norbaiti ez badiogu ezer erran ez gaizki hartu eta animatu ikastxokoan lan egitera; juntako edozeini erran eta apuntatu.

Advertisements

Festetan “Ikastxokoa”.

Jakinen duzuenez bezala, Elizondoko besta hauetan “ikastxokoa” izanen da. Baztan Ikastolako txoko hau “Baztandarren Biltzarrako gorapetan” egongo da eta afaltzeko toki lasai eta familiarra izateko pentsatuta dago, hortarako gorapean zehar  mahaiak izanen dira, gurasoak eta haurrak gustora afaltzeko.

Ikastxokoa bestetako egun guztiak irekiko du eta bere hordutegia 6tik 24:oora izanen da. Gela bakoitzako arduradunak mugituta, txandak betetzea lortu da (akaso 28an eskas gaude, eskerrak irakasleak 2. txanda in behar dutela) baño norbaitek ez baldin bada enteratu (posible dela) eta apuntatu nahi baldin badu, aski du Guraso Elkarteko juntakide batekin solastea; Josune Ballarena, Iranzu Irisarri, Mirian Lazaro…

Krisis garaian diru iturriak murrizten eta “idortzen” bai dira, sosa lortzeko, bokataz gain zapi (ia ia mantelak) kuadrokariak atera dugu. Ikastolako dantzariek baztandarren Biltzarrako orgen desfilean arituko direnez, “ikastolako” zapi batzuk dantzariei (mutikoei, neska badute ia) banatuko zaie ,bertze batzuk, salgai patuko dira eta 3´50 €tan Kasinon, Futbolinen, Intzan eta Txokoton (Pirrinen) erosteko aukera izanen da.

Ah! kontuan izan zapiak ez soilik “Baztandarrean” erabiltzen ahal direla! baita ere Santioetan, Olentzeroan, Santa Agedan…erabilitzen ahal duzue.!!!

Uztailan…lan ta lan!

Urtero bezala,  San Ferminetako oinezaren txoznan ibili zen guraso talde bat. Bestetako lehenengoan, Irunberri, Zangotza eta San Fermin ikastolako gurasoekin batera edariak eta bokatak zerbitzatzen aritu ziren. Giro ederrean 6 orduak di-ta batean pasatu ziren.

San Ferminekoa ez da izanen hilabete huntan ikastolakoek  (gurasoek eta irakasleek) daukagun lan hitzordu bakarra! zeren urtero bezala ere, Baztandarren Biltzarrakoek laguntza eskatu  digute Igande goizan (Uztailak 22) bazkariako mahiak jartzeko (bertze eskolako gurasoekin batera), faborez, animatu eta goizeko 8:00 aldera agertu eta denen artean di-da batean eginen dugu eta gero egun guzie izanen dugu bestan parte hartzeko.

Honekin batera erran, gauerako ere jendea behar dela bokatak iteko, baño badirudi bertze urteetan aritu direnak gustora dauedala eta taldetxoa egiña dagola, baña norbaitek lagundu nahi baldin badu, aipa dezala.
Ongi izan,

Uztailak 6 ikastolako txozan beteta.

Baztandarrak pastu ta segidan Elizondoko bestak ditugu, eta aurtengo bestetan, IKAS-TXOKOA izanen da! Afaltzeko eta bokata batzuen inguruan biltzeko tokia izanen da, mahiakin lasai afaltzeko, bokata beroekin, edariekin…

Hontarako ere jendea beharko da, zerbitzatzeko, sukaldean aritzeko, barra ta mahiak patzeko, garbitzeko eta biltzeko. Hortarako Ikastolako guraso guztien laguntza beharko da eta seguru gaude txandak osatzeko arazorik ez dugula izanen.

San Ferminetan Oinez txokoa.

Urtero bezala San Ferminetan Vistabellako OINEZ TXOKOAN egonen gara, aurten txupinazo egunean Baztan Ikastolakoek txanda izanen dugu. Azken urte hauetan  laguntzeko bortz persona eskatu digute eta Elkarteko juntakidekin bete dugu (hortaz ez dugu zabaldu). Bortz gurasoak 18:00tik aintzin Takonerako txosnan (Nafarroko bertze ikastoletako lagunekin batera) bokadilloak iten eta edariak atratzen egonen dira.

San Fermin hauetan Iruñera joaterakoan posible baldin baduzue pasazazue Oinez txokotik, giro euskalduna, adin guztietako jendearentzat jardueraz betetako txokoa: musika, dantzak, kontzertuak, haur ikuskizunak, herri kirolak… afaltzeko eta suak ikusteko toki aproposa, beraz animatu, agertu eta egun polita igaroko duzue.

TXOSNAKO EGITARAUA eta DENDA.

Klikatu irudian egitaraua haundiago ikusteko.

Ikasturteko azken egune.

Ikasturtea amaituta, ekartzen dugu azken eguneko bestako argazkiak. Areto horian ikasleak eskeinita antzerkiak, dantzak eta halakoak izan ziren, bertze bazuen artean Haur hezkuntzakoak,  zirkoa ekarri ziguten; pailazoak, domazaileak eta lehoiak, indartsuak, dantzariak eta malabaristak ta guzti aritu ziren!!. Antzerki tailerrakoak urtean zehar ikasitakoa praktikan patu zuten,  koxkorrak larrañan dantzatu zuten eta 6. mailakoei agurra eta gelako argazki bat eman zizaien. Zuen falta botako dugu, heldu den ikasturtean etapa berri bat hasiko duzue Lekarotzen. Baina segi Ikastolako urteak bete dituzuen humore, gogo, martxa eta sormenarekin, uda aprobetxatu eta beti arte!!

Ikuskizunen ondoren “larrainean” gosaria izan zen eta ordu batak arte besta segitu zuen!!!

Behitiko ikastolakoen zirkoa

Behitiko ikastolakoen zirkoa

6.mailakoak heldu den ikasturtean etapa berri bat hasiko dute Lekautzen, animo!!

Bestako argazki guztiak gure pikasaweban ikus daiteke.