Monthly Archives: abuztua 2012

Eskolako materialen 1º Truke azoka.

Gizarte zerbitzuetatik proposamena bat iritsi zaigu baztandar guztiendako.

“ Eskolako materialaren I. truke azoka”

Helburua: jendeak behar ez duen materiala udaletxera ekarzea eta ekarritako gauza bakoitzarengatik txartel bat emanen zaio, honekin beharrezkoa duen zerbait (antolatuko den azokan) trukatuko ahal du.

Jende guztiendako da, ez dago maila ekonomikoren ezberdintasunarik,…

Abuztuaren 20tik 27ra goizeko 9:30etik 13:30era eta abuztuaren 20an eta 23an arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Gizarte Zerbitzuetan (Udaletxeko beheitiko solairuan).

Ondoren, abuztuaren 30ean, goizeko 9:30etik 13:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, txartel horien truke azokako edozein produktu eraman ahal izanen duzu.

Produktu guztiek txartel bat balioko dute. Trukea txartelaren bidez eginen da. Produktua eramateko txartela eman beharko da.

Animatu eta parte hartu!!!

 

Advertisements

Milesker ikastxokotik…

Lerro hauek esker milak emateko dira. Ikastxokoa aurrera ateratzeko parte hartu duzuen guztioei, ikastolako irakasleak, gurasoak, bertara hurbildu zaretenei, Elizondoko herriari eta Baztandarren Biltzarrakoei eskerrik asko.