Monthly Archives: urria 2012

1332 zenbakia saritua (pottokaren zozketa).

Boleto guziek salduta, eguerdiko ordu batetan puntu punttuan ferietako Baztan Ikastolako pottokaren zozketa egin zen eta  zozketaren zenbaki saritua
honako hau izan da… 1332.

Saritua segidan atra zen eta Ikastolako Xabier Lopez ikaslea sortatu zen. Zorionak Xabi ta pottokaz gozatu!!
Eskermile merkatuzelaira urbildu, boletoak erosi eta 6.mailakoen “euskal polboronak” erosi zenuten guztioi!!

Eguneko argazkiak.

Advertisements

Mendi ibilaldia

Sakana eta Baxe Nafarroako ikastolen artean mendi irteera antolatu dute gure zonaldean Urriak 28an (igandea). Baigorri, Ortzaize, Oztibar, Amikuze, Arberoa, Etxarri Aranatz eta Altsasuko ikastolek parte hartzera gonbidatzen digute. Hauxe da prestatu duten egitaraua:

  •  10:30-11:00etan Erratzuko plazan elkartu eta hamarretakoa egin.
  • 11:30ean Erratzu-Xorroxin-Erratzu 14:30ean bazkaria. Bakoitzak eramanen eta parteka!
  • Arratsaldean haurrentzako joku batzuk prestatuta daude Erratzuko frontoian.
  • Sakanako Mendi taldekoek ibilbidea kotrolatzeaz arduratuko dira.


Anima zaitezte.

Pottoka 2012

Elizondoko ferietan, urriak 26an (ortzirala) urtero bezala  eguerdiko 13:00tan Baztan Ikastolako pottokaren zozketa izanen da.

Egun hauetan ikastolako ikasleak txartelak saltzen aritu dira eta ortziralean ere aukera izanen da zozketarako boletuak erosteko. Beraz, norbait urbiltzen bazaizu boletoak eskaintzen,… eskuzabala izan, diru hori ikastolako hainbat jarduera ordaintzeko erabiltzen bait da.

Pottoka, goiz goizetik Merkatukozelaiko plazan egonen da feriako bertze aberekin batera eta argazkian ikusten den bezalaxe, aurten  pottoka polita, ederra eta xuria daukagu.

Pottoka,  Urruxka inguruko larretan eta belardietan goxo-goxo egon arren, pozik utziko ditu, ortziraleko zozketaren saridunarekin joateko…zuk izango ahal zara?

Zorte on denei eta ferie egun eder pasa ezazue!!!

Oinizen lanian.

Kolore & Hitz zen leloa baiña igandean grisa (zeruan) izan zen nagusi  Zizur Txikin, denbora kaxkarra izan arren euria ez zen izan arazoa, giro ona  zen nagusi eta baita ere laguntzeko asmoa. Urtero bezala, laguntzen ibili ziren  guraso batzuk eta beti bezala gutti ta ia ia “betikoak”, eskerrak hor zeudela irakasleak kopurua haunditzeko eta jende gehiagoen artean lana banatzeko. Ondarrian 18 bildu giñen ( 7 guraso, ze lotsa!!) eta goiz guztia egon beharrean 3 horduko bi txandak itea lortu genuen.

Lana garbiketa zen eta area, “gogorrena” 4. area, gazteriarena!. Hasmentan jende gutxi zela eta, lehenengo txanda arin joan zen, baña bigarrena… ordu batak aldera atertu zuela, bazkal ordua zela eta “obrint pas” katalandarrrak jotzen zutela!! gaztez betez zen eta lana pilatu zen!.

Lokatzetan ibili arren, erran behar arras ongi pastu genula eta espero dugu, hurrengoan (Tuteran) gure laguntza eskatzerakoan guraso gehio apuntatzia, zeren gero eta gehiago… lan guttiago!!! eta berriz ere eskermilak eman irakasleei bere inplikazioagatik eta hartzen duten kompromisioagatik (ez da erraten ahal berdin gurasotaz).

Kamiseta transpirableak.

Soinketarako, mendi martxetarako, Krosarako. futbolean eta eskubaloian aritzeko… ze hobe kamiseta transpirable bat baino eta gainera Baztan Ikastolakoa!!!

Kamiseta eder eta merke hauek nahi baldin baduzue, aste huntako astelehena 22 eta asteartea 23 behitiko ikastolan aukera izanen duzue probatzeko eta enkargatzeko. Goitiko ikastolan kamisetak Ortzegun 25an izanen dira (hurrengo asteetan ere aukera izanen da).

Animatu eta ZURE kamiseta enkargatu!!

Prezioak:

HAURRAK 10€

HELDUEK 15 €

Hurrengo astean hasiko diren orduz kanpoko ekintzak

  • ANTZERKIA: asteartea, 17:00-18:00. LH 1,2,3,4,5,6. Ekintza hau aste honetan hasi zen.
  • POLIKIROLA: astelehena, 17:30-18:30. LH 1,2,3,4,5,6. Polikiroldegian aritzeko bertze zapatila pare bat eraman behar da.
  • YOGA:
    • Urriak 15an hasiko da: astelehena, 16:30-17:30. LH 1 eta 2.
    • Urriak 16an hasiko da: asteartea, 16:30-17:30. LH 3,4,5,6.
    • ESTERILLA eta MANTA TXIKI bat eraman behar da.
  • IDAZMAKINA: urriak 15an hasiko da, astelehena 16-30-17:15. LH 4
  • INFORMATIKA:
    • Urriak 16an hasiko da, asteartea, 16:30-17:15. LH 5.
    • LH 6 mailakoen ordutegia aldatu beharra dago, emaileak eta ikasle batzu ordu horretan ezin dutelako. Denen artean ordua adosteko urriak 16an, 16:30etan elkartuko gara.
  • EUSKAL DANTZAK: azaroan hasiko dira.

Oinezeko autobusa.

Urriak 21an (igandea) Nafarroa Oinez Irunean ospatuko da eta bertara erosoago joateko Guraso Elkarteak autobusa antolatu du.
Apuntatzeko izen deiturak, telefono zenbakia eta 5 euro/pertsonako (3 urte azpitik haurrek ez dute ordaintzen) ikastolan utzi edota Miriam Lazaro (649.419161) edo Irantzu Irisarriri (699.133870) deitu
Irteera: Goizeko 09:00etan Parkeko Ikastolan
Itzulera: 19:00 Irunea
Apuntatzeko azken egune: Ortzeguna 18 .

OHARRA:

Nafarroa Oinezeko Antolakuntzatik igandean bertan 09:30etatik 15:30etara garbitze lanetako 20 pertsonen laguntza eskatu digute. Animatu eta izena eman Ikastolan.


El Domingo 21 de Octubre se celebrara en Pamplona el Nafarroa Oinez . Para poder asistir con mayor comodidad la Guraso Elkartea ha organizado el desplazamiento en autobús.
Para apuntarse basta con dejar nombre, apellidos y número de teléfono junto con 5 euros por persona (niños de hasta 3 años gratis) en la Ikastola o llamando a Miriam Lazaro (649.419161) o Irantzu Irisarri (699.133870).
Salida: 09:00 en la Ikastola del Parque.
Regreso: 19:00 de Pamplona
Ultimo día para apuntarse: Jueves 18.

AVISO:

Desde la organización del Nafarroa Oinez nos han solicitado la colaboración de 20 personas para realizar labores de limpieza el mismo día del Oinez de 09.30 a 15:30. Animaros y apuntaros en la ikastola.

Pailazoak Ikastolaren lagunak!

Ondarreko urtiak bezala, ikasturtearen hasmentan Baztan Ikastolako guraso elkartearen eskutik, berriz izan dira Elizondon Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Ia ia Lur aretoa bete zen eta arras gustora pastu genun igande arratsaldea, ikastolaren lagunak diren pailazo hirukotearekin.

Pensatzen dugunez, bailarakoh aurretzat  halako ikuskizuna egotea beharrezkoa denez,  zihur gaude, urrengo urtian ere Elizondora etorriko direla!!

Guraso Elkarteko txoko hontatik eskermile haundiak eta txokolatezko mile muxu eman nahi genizkizuen hurbildu zineten guztioi, baitere Franzis-eri aretoa uzteagatik eta amaitzeko ikuskizunaren argazki batzuk uzten ditugu (Argazki sorta guzie picasaweb.google.com/ZazpikoloroIkasturtearenHasmenta2012 albunan ikus daiteke).

Joanden urteko ikuskizunaren argazkiak (PirritEtaPorrotxBaztanIkastola2011)