Monthly Archives: azaroa 2012

Juntarako Hauteskundeak eta Batzarre Orokorra 2012-2013

Joan den ortziralean burutu ziren Guraso Elkarteko hauteskundeak. Gurasoen %51 parte hartuz, iaz baino %7 gutxiago. Bozka gehien jaso zutenak hauek izan ziren (gogoratu boto emaile bakoitzak 5 izen aukera ditzakeela):

  • Ainara Aldako: 56
  • Ainhoa Zubieta: 48
  • Alberto Barberena: 33
  • Jon Telletxea: 27
  • Iñaki Telletxea: 26

Ongi etorri bortzak Juntara!! Eta esker mile Juntatik ateratzen direnei, hiru urte hauetan egindako lanagatik:  Manolo Lizardi, Miriam Lazaro, Pello San Millan, “Garra”, Marta Aristu.  Baina gogoratu oraindik ere kontatzen dugula zuekin. Baita Ikastolako guraso guziekin ere, denok baikara Guraso Elkartea.

Eta, erran beharrik ez dago, Baztan ikastolako komunitate guziarekin ere kontatzen dugu: guraso eta ikasle ohiak, irakasleak, langileak, Patronatoko gainerako kideak… Gaur egungo garaiak ez dira xamurrak, baina aintzina goazi, eta gogoz beterik.

Azkenik, gogoratu Juntan segitzen dugunok, 5 kide berriez gain:  Irantzu Irisarri, Asier Maritorena, Mattari Plaza, Iñaki Larraiotz, Josune Ballarena, Elena Zabaleta, Miren Iribarren, Andres Barberena, Ugutz Obregozo eta David Alegre.  Edozer galdera, kexa, ideia, proposamen… baldin baduzue,  saiatuko gara erantzuna ematen.

Hauteskundeen ondoren Batzarre Orokorra egin zen, eta azken ikasturteko jarduerei eta kontuei errepaso egin ondoren, ikasturte honetako planaz solas egin genuen: Frontoia martxan dela baina oraindik gauza batzuk egitea falta direla (argia sartzea, haurrak jolasteko egiturak…),  egindako lanak, egin beharreko egokitzapenak…  Eta antolatzen diren ekintza batzuk nolabait gelaka banatzea; denen artean lana aurrera errazago eta hobe ateratzen bai da. Horretarako urtean behin egiten den Batzarre Orokorrara etortzea komeni dela uste dugu. Arras guraso gutxi etorri ziren: 25, horietatik 10 juntakoak. Badakigu denak oso lanpetuta gaudela…baina urtean behin esfortzu txiki bat egitea asko kostatzen ez dela uste dugu.

Erran bezala,  hemen gaude, nahi duzuenerako.

A, bai! Blog honetaz ere solas egin genuen. Oraindik ez duzue harpidetza egin? Sakatu E-mail HARPIDETZA botoia (eskuin aldean, beheitiko partean) eta sartu zure POSTA ELEKTRONIKOA. Mezu bat jasoko duzu, HARPIDETZA KONFIRMATZEKO. Hori eginda, Blogan zerbait berri sartzen deugun aldiro, mezu bat ailegatuko zaizu, automatikoki.

Advertisements

Bertso besta.

Larunbatean Elizondoko Lur dantzalekuan Ikastolaren aldeko bertso saio eder bat gozatzeko aukera izan genun, Ikastolako Guraso Elkartea antolatuta punta puntako bertsolariak aritu ziren, ahaztu gabe hasmentako agurra ikastolako zortzi haur eman zutela. Giro polita sortu zen eta holtza gainean zeuden bertsolariengatik eta  bildu zen jendeagatik (ia ia 400 bertsotzale) dantzalekua, Bertso Txapelketako final baten irudia zeukan.

Txoko hontatik eskerrak eman nahi genuke Fernando Anbustegi eta Jon Barberena ikasleohiei izan duten inplikazioagatik eta doike! urbildu zinetei guztioi ere!!.

Bertso saioaren kronika eta bideoak www.bertsoa.com webgunean ikus daiteke.

 

Juntarako hauteskundeak eta batzar orokorra (ortziralan).

Urtero bezala, Junta berritzeko tenorea ailegatuta, heldu den ortziralean, azaroaren 23an, arratsaldeko 4’30-etatik 6-etara,
Parkeko Ikastolako sikomotritzeko gelan hauteskundeak eginen dira.

HAUTESKUNDEAK.

Behitiko Ikastolan

16:30etatik 18:00etara

 

Gogoratu: norbait ezin bada etorri, botoa eman dezake bikotearen bidez eta baitere norbaitek Juntan sartu nahi badu, aski du Juntako bati erratea hauteskunde eguna baino lehen.

BATZARRE OROKORRA

Goitiko Ikastolan (Ikus-entzun gelan)

Ondoren Batzar Orokorra ere eginen da, 19:30tan lenbiziko deialdian, 20:00etan bigarrenean goitiko Ikastolako Ikus-entzunetarako aretoan.
Gai hauek tratatuko ditugu, bertzeak bertze:

Hauteskundeen emaitzak
Antolatutako jarduerak errepasatu
Diru kontuak azaldu
Lanen banaketarako eta inplikaziorako proposamenak
Bertzeak

Jarrantzitsua denez gure ikastolaren martxarako, etorriko zaretela esperoan, agur bat eta ortziralartio!

Bertso saioa.

Murrizketak direla ta Baztan ikastolak bertso saio ederra antolatu du.
Bertsolariek Maialen Lujanbioa, Amets Arzallus, Xabier Silveira, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Julio Soto izanen dira.

Baitere ta opari moduan Iñigo Beltzunegi ta Jon Barberena ikasle ohiak bertso musikatuetan arituko dira.

Azaroak 17 Elizondon
(Lur aretoan) 18:00 etan
Sarrera 10 €  (Txartelarekin garagardo bat dohain Lurreko garagardotegian).

Sarrerak Salgai: