Monthly Archives: abendua 2012

Olentzero eta Mari Domingi.

Urtero bezala gabon gauan, ikazkiña eta bere laguntzailea den Mari Domingi opariz betetako lerarekin menditik jaitsi ziren. Elizondon, beren presentzia Aurtizko joaldunen joaren hotsez sentitu zen, Elizondarrek kriston harrera eta ongi etorria zaharretxean,  eman zieten. Aitetxi-amatxi bisitatu ondoren Elizondoko Jaime Urrutia kalean barna, Ikastolako parkera abiatu ziren, bidean;  gaztetxeko txalapartariak, txokolate beroa, ikastolako ikasleen eta Elizondar bertsolarien (Jon Barberena, Xabier Maia)  bertsoak,  pintxoak, kantak  eta ikaslen dantzak izan ziren.

Elizondoko herria 1969tik harrera ematen dio, eta Baztango Lehenego “Olentzero“ horren antolakuntzan, Mariano Izeta Elizalde euskaltzaleak, Pedro Ansorena eta Iñaki Gorostidi  parte hartu zuten. Elizondoko Santiagoko parrokiako elkarteak baimena eskatu zuen garai hartako gobernuari eta baimena baiezkoa izanez, Olentzero Angel Lizasoain izanez eta gazte batzuen laguntzakin atra zen, eta berriro, aspalditik!  baztandarrak, onentzaroa ospatu zuten. Olentzero hortan irabazi zen dirua, sortzekotan zegoen  Baztan Ikastolari eman zioten eta hortik aintzin urtero utero ikastolak, Olentzeroren ongi etorria (Elizondora) antolatu du.

Nahiz eta Baztan Ikastolak eta Ikastolako Guraso Elkarteak parte hatzen duten “Olentzeroren” antolakuntzan, hau ez zen posible izanen, herriko hainbertze talde edo pertsonen laguntza gabe! eta eskerrak ematen hasterakoan…Eskermilak Ikastolako andereñoei, hor egotegatik (denetarako prest bai zaudete), Ikasleak bertsoak botatzeko, zarretxeean kantatzeko,…baitere Ikastolako ikaslei  (hauek ere prest daude denetarako),  balkoi batetik hainbertze jende aurrean bertsotan aritzeko, zozketako zenbakiak saltzeko, dantzatzeko, antortxak eramateko…  baita ere eskermilak Marijoxe Iparraguirre eta bere dantzari taldeari (Ikastolako Dantza taldea). Milesker  Miren Izeta gurasoari eguneko protagonista makillatzeagatik,  Miriani boletuen ardurarengatik, Fernandori (txispa)  argiarengatik, Garbiñeri zarretxearekin bitartekari izateagatik, zarretxe berberari tokie uzteagatik,  Fernando Anbustegiri gure hitza izateagatik, Txuma Euguiri balkoia uzteagatik…

Esker haundiak gaztetxekoei txalapartagatik eta txokolate beroarengatik, milesker fanafarreari esperoa alaitzeagatik,  Baztango bertso eskolako bertsolariei, Elizondoko Falfarak kuadrillari pintxo goxoengatik, 1º eta 2º gelako gurasoei  zozketako saskiak osatzeko produktuak emateagatik.  Herriko etxeari bere kargu bai zeuden Aurtizko joaldunak, antortxak… eta Baztango Udalari hesiengatik… Eskermile guztioi parte hartzeagatik, eta barkatu norbaitez ahazten baldin bagera, ah!..eta doike “Yuja” Olentzero eta “Pintxi”  Maridomingiri!

DSC03040

DSC03044

Olentzerore eta Mari Domingiri muxuak emantean ari ziren biztartean 3 saski paregabeak zozketatu ziren eta…Saskien zozketako zenbaki saridunak

0611 – 2899 – 3852 zenbakiak izan ziren.

DSC03056

ZORIONAK eta URTE BERRI ON !

 

Advertisements

Olentzero!!

Olentzerori eta Mari Domingineri ongi etorria abenduaren 24an, atsaldeko 5ak aldera zahar etxean emanen diogu.

Olentzero ta bere laguntzailea Baztango aitetxi eta amatxiekin solasten duten bitartean, guk kanpoan giro ederran eta txokolate bero batekin itxarongo dugu. Handik atra eta Aurtizko joaldunen joaren hotsen gibeletik Jaime Urrutia kalea zeharkatuko dugu Ikastolaraino. Bidean, txalaparta, bertsoak, gabon kantak eta hainbat sorpresa izanen dira.

Ikastolako neska dantzariak, 4 terdietan zaharretxera joan behar dira burukoa jartzeko.
Dantzariak baserritarrez jantzita (besteak ere, noski) eta oinetan abarkak edo beste oinetakoak jantzi beharko dituzue.

PELIKULA EMANALDIAK
Oporretan ia sartute,  euskarazko “pelikula emanaldiak” egin behar ditugu. Eguberriko atsaldeak, giro ederrean eta goxo goxo pelikulak  eskuaraz ikusten  pasatzeko aukera izanen dugu.
Non? Goitiko ikastolako ikusentzun aretoan.
Noiz? Abenduak 27, 28 eta urtarrilak 3 eta 4.
Ordua? 17:00

Jostailu Bilketa

Aurreko urteetan bezalaxe, Gurutze Gorriarekin kontaktuan jarri  eta erabiltzen ez ditugun jostailu bilketa kanpainari hasiera eman behar diogu. Famili egitarauetan, Gurutze Gorriko Ludotekan eta Bideko Ama Birjinaren Ospitalean erabiliko dituzte.

BILKETA EGUNA:

  • Ortzeguna 13, 16:30etatik – 17:15ak arte.
  • Ortziralea 14,  16:30etatik – 17:15ak arte.

TOKIA: Parkeko ikastolan.

Oharra: Erabilgarriak diren jostailuak ekartzea eskatzen dizuegu, Pelutxeak ez faborez.

jostailuak2

Eguberriko Krossa

Urtero bezala, Eguberriko Krossaren hitzordua ailegatu zaigu.

Abenduaren 16an,igandez, goizeko 11:00etan izanen da Ikastolako Parkean eguraldiak laguntzen badu, bestela “gure Pilarreko frontoian” ospatuko dugu.

Oraindik izena eman ez baduzu….zure irakasleari erraiozu!!

P1019126

ANIMATU!!

Euskararen nazioarteko egune.

Abenduaren 3a, haurrek opor egune dutela, eguraldia, etxean egoteko modukoa denez, eta…  Euskararen Nazioarteko Eguna dela baliatuz, proposamen bat ekartzen dizuegu; famili giroan goxo goxo pelikula bat eskuaraz ikustea!.

Horretarako esteka interesgarri batzuk uzten dizuegu, esteka hauetan filmak eskuaraz,  jeitsi edo on-line ikus daiteke.

www.euskal-encodings.com. Foru eta zerrenda haundi bat, pelikulak, marrazki bizidunak, dokumentalak…den dena euskaraz. Encodings-en pelikulak jausten ahal dira.

www.eitb.tv/eu/ EITB ko pelikulak, saioak, marrazki bizidunak online ikusteko.

https://i1.wp.com/www.gaztezulo.com/noticias_foto/20121198153euskaraz.jpg

Urtearen laburpena.

Guraso Elkarteko junta berria bildu, kargoak banatu eta ia lanean (eguberriko krosa, olentzeroa..) hasi diren honetan, joande ikasturtean zehar antolatu ta ikastolako gurasoak parte hartu zuten ekitaldien bideo laburpena uzten dizuegu.

bideo