Olentzero eta Mari Domingi.

Urtero bezala gabon gauan, ikazkiña eta bere laguntzailea den Mari Domingi opariz betetako lerarekin menditik jaitsi ziren. Elizondon, beren presentzia Aurtizko joaldunen joaren hotsez sentitu zen, Elizondarrek kriston harrera eta ongi etorria zaharretxean,  eman zieten. Aitetxi-amatxi bisitatu ondoren Elizondoko Jaime Urrutia kalean barna, Ikastolako parkera abiatu ziren, bidean;  gaztetxeko txalapartariak, txokolate beroa, ikastolako ikasleen eta Elizondar bertsolarien (Jon Barberena, Xabier Maia)  bertsoak,  pintxoak, kantak  eta ikaslen dantzak izan ziren.

Elizondoko herria 1969tik harrera ematen dio, eta Baztango Lehenego “Olentzero“ horren antolakuntzan, Mariano Izeta Elizalde euskaltzaleak, Pedro Ansorena eta Iñaki Gorostidi  parte hartu zuten. Elizondoko Santiagoko parrokiako elkarteak baimena eskatu zuen garai hartako gobernuari eta baimena baiezkoa izanez, Olentzero Angel Lizasoain izanez eta gazte batzuen laguntzakin atra zen, eta berriro, aspalditik!  baztandarrak, onentzaroa ospatu zuten. Olentzero hortan irabazi zen dirua, sortzekotan zegoen  Baztan Ikastolari eman zioten eta hortik aintzin urtero utero ikastolak, Olentzeroren ongi etorria (Elizondora) antolatu du.

Nahiz eta Baztan Ikastolak eta Ikastolako Guraso Elkarteak parte hatzen duten “Olentzeroren” antolakuntzan, hau ez zen posible izanen, herriko hainbertze talde edo pertsonen laguntza gabe! eta eskerrak ematen hasterakoan…Eskermilak Ikastolako andereñoei, hor egotegatik (denetarako prest bai zaudete), Ikasleak bertsoak botatzeko, zarretxeean kantatzeko,…baitere Ikastolako ikaslei  (hauek ere prest daude denetarako),  balkoi batetik hainbertze jende aurrean bertsotan aritzeko, zozketako zenbakiak saltzeko, dantzatzeko, antortxak eramateko…  baita ere eskermilak Marijoxe Iparraguirre eta bere dantzari taldeari (Ikastolako Dantza taldea). Milesker  Miren Izeta gurasoari eguneko protagonista makillatzeagatik,  Miriani boletuen ardurarengatik, Fernandori (txispa)  argiarengatik, Garbiñeri zarretxearekin bitartekari izateagatik, zarretxe berberari tokie uzteagatik,  Fernando Anbustegiri gure hitza izateagatik, Txuma Euguiri balkoia uzteagatik…

Esker haundiak gaztetxekoei txalapartagatik eta txokolate beroarengatik, milesker fanafarreari esperoa alaitzeagatik,  Baztango bertso eskolako bertsolariei, Elizondoko Falfarak kuadrillari pintxo goxoengatik, 1º eta 2º gelako gurasoei  zozketako saskiak osatzeko produktuak emateagatik.  Herriko etxeari bere kargu bai zeuden Aurtizko joaldunak, antortxak… eta Baztango Udalari hesiengatik… Eskermile guztioi parte hartzeagatik, eta barkatu norbaitez ahazten baldin bagera, ah!..eta doike “Yuja” Olentzero eta “Pintxi”  Maridomingiri!

DSC03040

DSC03044

Olentzerore eta Mari Domingiri muxuak emantean ari ziren biztartean 3 saski paregabeak zozketatu ziren eta…Saskien zozketako zenbaki saridunak

0611 – 2899 – 3852 zenbakiak izan ziren.

DSC03056

ZORIONAK eta URTE BERRI ON !

 

Posted on abendua 29, 2012, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: