Monthly Archives: otsaila 2013

Korrika Kulturala Baztanen.

18. korrika martxoaren 14ean Andoainen hasi eta martxoaren 24ean Baionan akituko da. Baztandik, martxoaren 17an, igandearekin, pasatuko da, eta bi urtero bezala, korrika kulturalak ekintza ezberdinak antolatu ditu. Batzuk helduendako dira; Bertso saioak, kontzertuak, helduendako ipuin kontalariak …(behitu afitxa), bertziak haurrekin familia giroan eukaraz jolastekoak dira (martxoa 9). Dena den, nahi duzuen ekitaldietan partehartzea animatzen dizuegu!!

Asteko, asteburu hontan KORRIKA BESTA Baztanen ospatuko da.

10.00etan Amaiurren gosaria.

11:00 BIZILETA MARTXA Amaiurtik Elizondora.

14:30etan BAZKARIA Elizondoko gaztetxean.

18:00etan FANFARREBERTSOPOTEOA.

22.30etan KONTZERTUA (Makulu ken+Kaskezur).

 

Advertisements

Web orri berria,

webkapimg_1989

Baztan Ikastolak, web orri berria berriki estreinatu du. Diseinu dotoreko web horri hortan Ikastolako informazio guzia aurkituko duzu; metodologia eta proiektuak, zerbitzuak, barne eta kanpoko jarduerak, argazkiak, bideoak etab.

Baitere, honekin batera Facebooken Baztan ikastolako profila (lagun bezala gehitu) eta Baztan Ikastola orrialdea sortu dira (“atsegin/me gusta” zapatu, garranzitsua bai da) .

Web horrian aurkitzen diren, bai fazebookeko profilaren eta guraso elkarteko blogaren esteken bidez, Ikastolako eta Guraso Elkarteko azkeneko oharren berri izateko edo segitzeko aukera duzue.

Orain, modu txukun batean den dena junto eta bildua aurkitzen ahal da; Ikastolako fazebooka, BIGE bloga (Baztan Ikastolako Guraso Elkartearen bloga), Guraso Elkarteko argazkiak, ikastolako argazki zaharrak, bideoak…

Orria bisitatu, salseatu eta gozatu!!!

Orriaren diseinua Eskiz Informatika-koarena izan da.

NIE-ren eskutik, Osasunara!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Joanden asteburuan, Baztan Ikastolako Izar gelako (5. maila) lau ikasle, NIEek (Nafarroako Ikastolen Elkartea) kudeatutako “Diario de Noticias” Ikastolako Orrialdean aste hortako galderak erantzuteagatik eta zoketa baten ondoren, Osasuna ikausteko sarrerarak irabazi zituzten.

Sarrera (zortzi denetara) horri horretan emandako erantzunen saria da, batzuetan, sarrerak oparitzen dituzte, bertze batzuetan Nafarroa Oinez dendetan jantziak erosteko bonoa, baloiak etab… NIEk banatzen ditu sari hauek, ikasleek orrialde horretan egindako galderei erantzuteagatik.

Erran behar, gau hotza izan arren experientzia polita izan zela, bai haurrentzat ta bai gurasoentzat eta gañera Osaunak 1-0 garaile atera zela Zaragozaren aurka.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Partidua hasi baño lehen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kike Solaren gola ospatzen

Ikastolako taldea, Osasunak Baztan Malarrekako sozioe patzen dien autobusan joan ziren eta ia ia autobusan igoo bezain pronto “hanbientea” eta giro ona sumatu zen, Baztango “gorriaz” beteta bai zegon!!!…oe osasuna oe oeoeoeo oe eoeoe!!!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Helduentzako “Lehen sorospenak” tailerra

Ikasturte honetan, eskolan edo etxean gerta daitezkeen edozein istripuei modu egokian erantzuteko, lehen sorospeneko oinarrizko formakuntza bat eskeintzea interesgarria iruditu zaigu.

27758_imagen_6 Eguna: otsailak 26, asteartea, 17:30etan.

 Iraupena: ordu eta erdi inguru.

 Lekua: goitiko ikastolako ikusentzun gelan.

 Emailea: Kristina Plaza, Amaia Iñarrea, Kristina Urrutia.

 

Zauriak, erredurak, gaixo kolpatua, odoljarioak, traumatismoak, BBB(bihotz-biriketako bizkortzea), zintzur kontrakoak.

Zuhaitz eguna (Bagordin).

IMG_0018 ret (3)

Egune eguzkitsua atra zela ta, jende pile (guraso, ikasle eta irakasle) bildu giñen Bagordin, gure plantazioaren inguruan eta igande goiza, giro ederrean pasa  izan genuen. Pixkanaka pixkanaka ta urtez urtez, izanen da garai bat, igandean eta azkeneko urte hauetan han landatutako zuhaixkak, hazi eta “baso” eder bat osatuko dutela, Baztan Ikastolako baso, dotorea!

Oinez joan zirenak ere, kuadrillan elegantea osatu zuten (66), hitzordua 9.30 eta zeukaten Kuartelekozelaiko Ikastolan (parkeko Ikastola) eta 11ak aldera ia kaxkoan kotxean joan zirenekin, bat egin eta denok batera zuhaitzak landatzeran joan giñen…ondoren ohikoa den gosaria espero zigun.

1

Aipatu behar Zuhaitz egunaren gibelean lan haundia badela (bertze ekitaldietan bezalaxe) eta kasu hontan, iganderako dena txukun eta pres egoteko, bezperan guraso batzuk (eskermilak haientzat) lan ta lan aritu ziren desbrozadora, traktorea eta halako segapotokin!!!

1

1

 

Zuhaitz eguneko argazki albuna ikusteko zapatu HEMEN.

Sagardotegia 2013

Aurten ere helduendako Astigarragako “Olaizola” sagardotegian afarie  antolatu dugu. Autobusa dohanik izanen da eta afarie  bakoitzak bere sakeletik ordaindu beharko du.

txotx

Noiz: Martxoak 9 Launbeta.

Irteera: 19:00etan Baztanesa autobus geltokitik.

Izena eman Josune (636 441 554) edo Ainhoa (620953403) Martxoak 1 (ortzirala)  baino lehenago deituz.

Animatu zaitezte.

ZUHAITZ EGUNA 2013

Iritsi da Zuhaitzak landatzeko eguna!. Haurten gure zelaira (Bagordin) bueltatzen gara eta Igande huntan (Otsailaren 17an) Baigordin bat eginen dugu.

Hitzordua oinez joan nahi dutenendako parkeko ikastolan goizeko 09:30tan izanen da. Gainerakoentzat goizeko 11:00tan Bagordin.

Urtero bezala gosaria eta giro alaia izanen da. Bakoitzak eraman behar duena, aitzurra eta zuhaitzak landatzeko gogoak dira.

Igandiartio!!

Argazkiak 2011ko Zuhaitz egunekoak dira (Bagordin). Urte hortako argazki sorta “hemen“.

Iñauteak 2013

Dagoeneko txatxoen isetsak, zapelak, zapiak, abarkak, mairuen, damen eta sagar dantzarien mozorroak gordeta ditugula parte hartu duzuen guziei eskerrak emateko momentua iritsi zaigu. Milesker mozorrotu zineten guztiei eta gure iñauteak aurrera ateratzeko lagundu zenuten guztiei,  bai umeei dantzak eta kantak erakusteagatik, bai generadoreak uzteagatik, bai kotxeak uzteagatik, bai kamionarekin gure erraldoia garraiatzeagatik….. milesker.

DSC03127

Iñauetako argazki sorta guztie ikusteko, gure pikasa albunetan ikus daiteke. Albuna oaindik osatu gabe dago eta zuen argazkiaren bat igo nahi baduzue baztangurasoelkatea@live.com elbidera bidaltzen ahal duzue.

Santa Ageda

Astelehenean goitiko ikastolakoak herriko kaleetatik koplak kantatzen aritu ziren. Eguraldi txarra zela eta txikiak ikastolan gelditu ziren.

Hona hemen “dinosaurio” gelakoen argazki bat. Gehiago ikusteko, eskuineko dinosaurioen linkan sartu.

la foto

Argazkia: Marijo Garmendia

Gure sukaldari txikiak opilak egiten

Dakizuen bezala pasa den ortziralean gure parkeko ikastolako sukaldari txikiak, bi elkarte desberdinetan San Blaseko opilak egiten aritu ziren. Hona hemen irudi batzuk:

DSC03094

DSC03095

 

DSC03099

 

DSC03101

 

DSC03096

Ummm, goxo, goxoak ……

DSC03109