Monthly Archives: martxoa 2013

Erakusketa ibiltaria.

735142_511955888867044_940018202_n

“Birzitza izazu” erakusketa ibiltaria  Arizkunenean dago eta Gure Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute eskulan polit bat eginez.
Ahal baldin baduzue hurbildu eta Ikusi zer eskulan interesgarria egin duten birziklatzeko materialekin.
DATA: 18 otsaila 5 apirila
LEKUA: Arizkunenea Kultur etxea
ORDU: 18:00 – 20:00 Astelehenetik ostiralera
Munstroak IG bisita ezazu– ikastolako ontziko monstrua ikusteko klikatu ondoko estekan http://monstruossnmonstruoakig.wordpress.com/2013/03/20/monstruo-de-envases-en-elizondo/
67048_511956775533622_1342014252_n
733860_511956678866965_202717785_n (2)

480638_511956885533611_1398118383_n

485949_511956982200268_707231593_n

Advertisements

Mendi martxa.

Sasoi berriari hasiera emateko Otsondo aldean ibiliko gara, Alkurruntz mendiari buelta osoa emanez eta Betarteko kaskora igoz. Ibilbidean hainbat zutarri ( Betartekoak, Artxubietako zutarriak…. eta Kaskoko bunkerra ikusi ahalko dira.

EGUNA: MARTXOAK 24, IGANDEA
ORDUA: 09:30
TOKIA: PARKEKO IKASTOLA
IBILBIDEA: ALTZOLA-AIZKOZKO LEPO-BETARTE-ALTZOLA
LUZERA: 6,2 KM
DESNIBELA: 250 metro
MAILA: Errexa

Gosaria motxilan eta ibili mendian!!!
Anima zaitezte.

Artxubietako zutarriak, bitxikeri bat bezala aipatu zutarri hauek “B” eta “M” bat zinzelatuta daukatela, garai batean badirudi Baztan eta “Maia” arteko muga markatzen zutela.

Inauguraremos la temporada de marchas mendigoizales en la zona de Otsondo, rodeando Alkurruntz y subiendo a Betarte.

DIA: DOMIGO 24 DE MARZO
HORA: 09:30
LUGAR: IKASTOLA DEL PARQUE
RECORRIDO: ALTZOLA-AIZKOZKO LEPO-BETARTE-ALTZOLA
LONGITUD: 6,2 KM
DESNIVEL: 250 metros
NIVEL: Fácil

Korrika (bideotan).

Goitiko bideoan Ikastolako km-aren azken metroak. Bigarrenean Korrika Elizondo barna eta

behitiko bideoa Frantzisko Xabier eskolako km da, bideoa hontan  nabaria da Elizondon batzen jendetza eta horietako aunitz  zuek ziñeten ( bideoan ikusten den bezala), Aupa zuek!!!

Korrika (Argazkitan).

Etorri zaigu korrika eta han giñen denak; ikasleak, irakasleak eta gurasoak gure km-an, korrikari Elizondon sartzerakoan ongi etorria emateko. Goizatik gauza prestatutu, pankarta, pegatinaz apaindu, ikasitakodantza dantzatu, bero ariketak egin…eta ttipi ttapa ttipi ttapa korrika iritsi zaigu!!!

Lekauzko ikastolako bi ikasle (ikastolako ikasle ohiak) Renaul parian lekukua emanez, hasi da gure km. Lekukoa 6. mailako Mailen eta 5. mailako Ainize hartu dute. Irakaslen partetik Jasone, ikastolako zuzendaria  eta gurasoak ordezkatzen, Guraso Elkarteko junta-kide den Iranzu, baitere eraman dute.

661. km Argazkitan. (argazki sorta guztia, eskuineko zutabean, klikatu irudian)

Argazki guztiak, itxarotzeko tenorekoak, korrikakoak, korrika ttikiarenak eta bideo baten bat, Baztan ikastolako facebook profilan ikusten ahal dezakezue.

Korrika ttikia eta Korrikaklipa.

Igandean korrika heldu dela ta, itxarotze hontaN ortziral goizean “aperiritifa” izan dugu. Ikastolako haurrak KORRIKA TTIKIAN parte hartu dute. Goizeko 11:00etan plazan hasi eta behitiko karriketik barna, Txokototik eta gaztetxetik pasatuz, plazara itzuli dira korrika eta kantaka.

Ikastolako ikasleak azken aste hauetan egindako petoak, kartelak…kalera atera dute eta gero gurasoei, korrikako kantarekin (esne beltza-rena) egindako dantza eskeini diete. Kanta ta dantza honekin Korrikaklipan parte hartu dute.

Korrika ttikiko argazki sorta guztia ikusteko, ezkerreko zutabean dagon korrika ttikiko argazkian klikatu.

Korrika 18k bideoklip lehiaketa bat jarri zun abian eta Euskal Herriko eta munduko euskaldunei euskararen aldeko lasterketa herrikoiari buruzko bideoak bidaltzeko gonbitea luzatu zien. Bi baldintza nagusi ziren: gehienez bortzt minutuko iraupena izan behar dute bideoek eta Esne Beltza taldeak 18. edizio honetarako egin duen abestia erabili behar da (osorik, zati bat…). Baztan ikastolakoek animatu dira eta hemen gure korrikaklipa

Oroitarazten zaiuzuegu Igandean (Martxoaren 17an)  KORRIKA 18 heldu dela Baztanera  eta beti bezala ikastolak kilometroa erosi du. Aurten 661km-a izanen da gurea.

Lekarozko institutukoek Renault inguruan lekukoa emango digute goizeko 8:50etan, baina gu, goizeko 8:30etan ikastolako parkean elkartuko gara denak elkarrekin gure kilometrora joateko!

Anima zaitezte eskuara denen artean zabaltzera!!

Familia euskaraz jolasean eta…heldu da Korrika!!!

579062_4505563993346_1131586500_n (1)


Larunbata 9an hainbat guraso ta haur bildu ziren Elizondoko polikiroldegian Korrika Kulturala Baztanen antoatutako “familian euskaraz jolasean” ekitaldian,
30 guraso eta 40 haur, adinen arabera hiru taldetan banatu ziren  eta  jolasa hizkuntzaren erabilera sustatzeko modu eraginkorra denez, gurasoak ta haurrak nahastuek eta batera, euskaraz jolas eta kantaka goiza pastu zuten.
Ttikienak porikirodegi barruan egon ziren korru korruan eta halako jolas-kantetan, eguna ederra atera zenez 4-6 urtekoak ta bere gurasoak eta 6 urtetik aintzinekoak kanpoan  zubi-zubiri, karabin karabanera, zapi zurira, perrexilera, dortoka eta dortokazainara…jolasetara jolastu zuten eta gurasoak arras inplikatu ziren.
Hauen hitzez (gurasoek), experienzia polita ta ederra izan zen, zeren jolasaren bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten bai da, bai haurrek ta baita gurasoek ere, jolasetan abestiak, esamoldeak, emozioen adierazpenak, oro har hiztegi zabala erabiltzen eta lantzen bai da.

Amaitzerakoan, landutako jolasen kantak ikasteko eta etxean jolasteko c.d bat oparitu zieten famili bakoitzari .

Hiru argazki hauetan ikusten den bezala, Ikastolako gurasoen parte hartzea haundia izan zen

482220_4505556313154_336283432_n

Aipa behar gehienetan bezala, haur ta guraso gehienak Baztan ikastolakoak zirela eta poztekoa da halako ekitaldietan beti parte hartzeko pres zaudetela! eta korrikari buruz eta parte hartzeaz ari garenez, oroitarazten zaizuegu Igandean(Martxoaren 17an)  KORRIKA 18 heldu dela Baztanera  eta beti bezala ikastolak kilometroa erosi du. Aurten 661km-a izanen da gurea.


Lekarozko institutukoek Renault inguruan lekukoa emango digute goizeko 8:50etan, baina gu, goizeko 8:30etan ikastolako parkean elkartuko gara denak elkarrekin gure kilometrora joateko!

Anima zaitezte eskuara denen artean zabaltzera!!

L.O.M.C.E. EZ!!

Hezkuntza zerbitzu publikoa murrizketekin jasaten ari den suntsitzearekin ez aski eta orain eraso berri bat: Wert Españako Hezkuntza Ministroak inposatu nahi duen LOMCE aurreproiektua. Dekretuaren aurka, Euskal Herriko gehiengo sindikatuek LAB – STEE-EILAS – ELA  manifestaldiak antolatu dituzte gure hiriburuetan larunbata hontarako.

Gurea, Iruñean, atsaldeko  5:30etan aterako da autobus geltokitik.

ANIMA ZAITEZTE !!!! GUZTIEN ARTEAN BADEZAKEGU !!!!

EUSKAL  HERRIAN  GURE  HEZKUNTZA!

 

L.O.M.C.E.     EZ !!!