Familia euskaraz jolasean eta…heldu da Korrika!!!

579062_4505563993346_1131586500_n (1)


Larunbata 9an hainbat guraso ta haur bildu ziren Elizondoko polikiroldegian Korrika Kulturala Baztanen antoatutako “familian euskaraz jolasean” ekitaldian,
30 guraso eta 40 haur, adinen arabera hiru taldetan banatu ziren  eta  jolasa hizkuntzaren erabilera sustatzeko modu eraginkorra denez, gurasoak ta haurrak nahastuek eta batera, euskaraz jolas eta kantaka goiza pastu zuten.
Ttikienak porikirodegi barruan egon ziren korru korruan eta halako jolas-kantetan, eguna ederra atera zenez 4-6 urtekoak ta bere gurasoak eta 6 urtetik aintzinekoak kanpoan  zubi-zubiri, karabin karabanera, zapi zurira, perrexilera, dortoka eta dortokazainara…jolasetara jolastu zuten eta gurasoak arras inplikatu ziren.
Hauen hitzez (gurasoek), experienzia polita ta ederra izan zen, zeren jolasaren bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten bai da, bai haurrek ta baita gurasoek ere, jolasetan abestiak, esamoldeak, emozioen adierazpenak, oro har hiztegi zabala erabiltzen eta lantzen bai da.

Amaitzerakoan, landutako jolasen kantak ikasteko eta etxean jolasteko c.d bat oparitu zieten famili bakoitzari .

Hiru argazki hauetan ikusten den bezala, Ikastolako gurasoen parte hartzea haundia izan zen

482220_4505556313154_336283432_n

Aipa behar gehienetan bezala, haur ta guraso gehienak Baztan ikastolakoak zirela eta poztekoa da halako ekitaldietan beti parte hartzeko pres zaudetela! eta korrikari buruz eta parte hartzeaz ari garenez, oroitarazten zaizuegu Igandean(Martxoaren 17an)  KORRIKA 18 heldu dela Baztanera  eta beti bezala ikastolak kilometroa erosi du. Aurten 661km-a izanen da gurea.


Lekarozko institutukoek Renault inguruan lekukoa emango digute goizeko 8:50etan, baina gu, goizeko 8:30etan ikastolako parkean elkartuko gara denak elkarrekin gure kilometrora joateko!

Anima zaitezte eskuara denen artean zabaltzera!!

Posted on martxoa 11, 2013, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: