Korrika ttikia eta Korrikaklipa.

Igandean korrika heldu dela ta, itxarotze hontaN ortziral goizean “aperiritifa” izan dugu. Ikastolako haurrak KORRIKA TTIKIAN parte hartu dute. Goizeko 11:00etan plazan hasi eta behitiko karriketik barna, Txokototik eta gaztetxetik pasatuz, plazara itzuli dira korrika eta kantaka.

Ikastolako ikasleak azken aste hauetan egindako petoak, kartelak…kalera atera dute eta gero gurasoei, korrikako kantarekin (esne beltza-rena) egindako dantza eskeini diete. Kanta ta dantza honekin Korrikaklipan parte hartu dute.

Korrika ttikiko argazki sorta guztia ikusteko, ezkerreko zutabean dagon korrika ttikiko argazkian klikatu.

Korrika 18k bideoklip lehiaketa bat jarri zun abian eta Euskal Herriko eta munduko euskaldunei euskararen aldeko lasterketa herrikoiari buruzko bideoak bidaltzeko gonbitea luzatu zien. Bi baldintza nagusi ziren: gehienez bortzt minutuko iraupena izan behar dute bideoek eta Esne Beltza taldeak 18. edizio honetarako egin duen abestia erabili behar da (osorik, zati bat…). Baztan ikastolakoek animatu dira eta hemen gure korrikaklipa

Oroitarazten zaiuzuegu Igandean (Martxoaren 17an)  KORRIKA 18 heldu dela Baztanera  eta beti bezala ikastolak kilometroa erosi du. Aurten 661km-a izanen da gurea.

Lekarozko institutukoek Renault inguruan lekukoa emango digute goizeko 8:50etan, baina gu, goizeko 8:30etan ikastolako parkean elkartuko gara denak elkarrekin gure kilometrora joateko!

Anima zaitezte eskuara denen artean zabaltzera!!

Posted on martxoa 14, 2013, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: