Monthly Archives: maiatza 2013

Rugbykoekin afaria…

Dakizuen bezala pasa den ortziralean Baztan ikastolako gurasoak E.H. Rugby txapelketako jokalariekin batera egun polita antolatu genuen. Partidu bikainak jokatu ziren eta gurasoak antolatutako afaria bikain atera zen.

DSCF8082 (1)

DSCF8163

DSCF8257

DSCF8090

MILESKER LAGUNDU ZENUTEN GURASO ETA IRAKASLE GUZTIEI! Zuei esker dena ongi atera zen. Eskerrik asko ere Maria eta Txusi, afarirako horren flan goxo goxoak prestatu eta oparitzeagatik.

Rugbykoek ere eskerrak eman digute. Hona hemen bidalitako korreoa:

“Egun on,

Larunbat honetan egon ginen zuek antolatutako afarian Elizondon.US Nafarroako errugbi taldearen partetik idazten dizuet.

Eskertu nahi zaituztegu afari bikain horrentzat, benetan oso ongi pasa dugu eta horrelako ekitaldiak sustengatzeko plazer bat izan da guretzat.

Agian hurrengo bat arte.

 Peio HARLOUCHET

US Nafarroa.”

Advertisements

Euskal Herriko haur eta gaztetxoen txapelketarako sailkatuak.

Kaixo berriz ere!

Badakizue!! Euskal Herriko Haur eta Gaztetxoen txapelketarako Baztan Ikastolako taldeak eta Baztan Ikastolako ikasle ohi batek hautatuak izan direla!! ZORIONAK!!

hhjaialdiaBaztan Ikastola KALAKA taldea, 6.maila

Hementxe daude  EUSKAL HERRIKO HAUR ETA GAZTETXOEN TXAPELKETARAKO SAILKATU DIREN LAU KANTAK:

  • JASO Ikastola, “Txanpon baten truke” kantarekin (Gaztetxoen taldea)
  • LEITZA eta LESAKAKO musikariak, “Hiri hartan izan zen” kantarekin (Hirukotea)
  • BAZTANGO IKASTOLA,  “Baztandarren Biltzarra 50 urte” kantarekin (Taldea)
  • ELIZONDOKO bakarlaria, berak sortutako “Denona da garaipena da” kantarekin.  (Bakarlaria)

Euskal Herri osoko partaide sailkatuen artean arituko dira, gure lurraldea ordezkatuko dute, maila hoberena erakutsi dute lau kanta hauek.

ZORIONAK SAILKATUEI eta GUZTIEI!!!

Azken jaialdira “XALOA telebista”ko kideak agertu ziren eta beraiei esker saio osoaz goza dezakegu. Beraien web orrian sartuz ikusi ahalko duzue:  www.xaloatelebista.com

FINALA EKAINAREN 16AN IZANEN DA BURLATAN. ZATOZTE IKUSTERA eta ANIMATZERA!

Elkartu, dantzatu, mintzatu…bideoak.

Ikastolatik jakinarazi nahi digute, gaur (astelena 27)  eta bihar (asteartea 28), maiatzak 27 eta 28, ez dela Baztandarren Biltzarrako kantaren dantza entsaiorik izanen.
Dena den, youtuben daude Patrizia andereñeoak 6. mailakoekin prestatu duen koreografiaren bideoa. Ikastolako entsaioetara etorri ezin duzuen guztiendako eta baita ikasi nahi duen guztiendako!

aniatu!!! ta on-line ensaiatu edo ikasi

Bideo 1 (Benetako erritmoan)

Bideo 2 (Pausoak)

 KULTUR ASTEAN Flash- Mob egiteko, harremanetan jarriko dira eta entsaio gehiago antolatzen badira abisatuko dizuegu.

Flash movie-a.

Baztan Ikastolak atseginez gonbidatzen zaituzte

aurten ikasleek landu duten

Baztandarran Biltzarreko Kantaren koreografia ikastera!

Gurasoen laguntza behar dute!

Ekainean ospatuko den kultur astean,

denen artean “flash movie” bat egiteko asmoa dute ta.

Etorri, atsaldeko 4.30etan soinketako aretoan maiatzaren ,21,23, 27 eta 28

Anima zaitez !!

barnersound

Oharrak:

OHARRA GURASOENTZAT
Iganderako eguraldi txarra iragarri dutenez, antolatuta zegoen txangoa (Azpeitiako tren museora eta Loyolako basilikara) gibelatua izan da.

Bertze aldetik gogorarazi, maitzak 25ko afariarako, gurasoak behar direla, barrak montatzeko, zerbitzatzeko, barran egoteko, garbitzeko, biltzeko…

Afariatik lortzen den dirua gure Ikastolarako izanen da, eta lortutakoa IKASTOLAN DAUDEN BEHAR BATZUK ASETZEKO izanen da

Gure seme-alaben ikastola hornitzeko, hobetzeko da!!

LANERAKO APUNTATZEKO, DEITU :

  • Miren Iribarren (627 045 508)

  • Andres Barberena  (628 406 755)

 

Egitaraua: E.H.ko Rugby Txapelketa

EHRT2013_FB

Maiatzak 25, Larunbata

LEKAROZ:

  • 10:00-19:00 // Rugby Txapelketa // Puzgarriak…

ELIZONDO (Gaztetxe pareko Arkupetan)

  • 21:30 // Sari Banaketa // Zikiroa…

Zikiroko irabaziak Baztan Ikastolaren alde.
Txartelak salgai Txokoto eta Intzan. (20€)

TALDEAK
Gaztedi R.T. (Araba)
Durango R.T. (Bizkaia)
Hernani C.R.E. (Gipuzkoa)
Intersport Irabia Baztan R.T. (Nafarroa)
U.S. Nafarroa (Baxe Nafarroa)
Sarako Izarra (Lapurdi)
La Unica R.T. (Nafarroa)
Avenir de Barcus – Barkoxe (Xiberua)

Antolatzaileak:
BRT-Menditarrak R.T.
Baztan Ikastola

Laguntzaileak:
Baztandarren Biltzarra
Baztango Udala
Intersport Irabia
Nafar Rugby Federakuntza
Euskadi Rugby

Guraso batzuk bai apuntatu zaretela laguntzeko, bainan oraindik gehiago behar ditugu. Animatu, gure seme-alabentzako da eta!!

Baztan Ikastola eta E.H. Rugby Txapelketa

Kaixo!

Dakizuen bezala maiatzaren 25an, Elizondon, Euskal Herriko Rugby txapelketa ospatuko da. Rugby partidu on eta interesgarriak jokatuko dira eta gauerako afaria eta musika, ostatua ere, izanen da.

Baztan ikastolako gurasoak afari hori antolatzeaz, prestatzeaz, zerbitzatzeaz, biltzeaz eta garbitzeaz arduratuko gara. Baita ostatuan zerbitzatzeaz ere.

Zergatik, zertarako? DIRUA LORTZEKO. IKASTOLAN DAUDEN BEHAR BATZUK ASETZEKO INTENTZIOAREKIN.

Beraz, zuen laguntza behar dugu prestatzeko, zerbitzatzeko, garbitzeko, biltzeko… Apuntatu! Zuen izenak eman laguntzeko!

Gure seme-alaben ikastola hornitzeko, hobetzeko da!!

LANERAKO APUNTATZEKO, DEITU :

  • Miren Iribarren (627 045 508)

  • Andres Barberena  (628 406 755)

Jakin, norbaitek  afaltzera joan nahi badu, sarrerak salgai daudela Intza eta Txokoto ostatuetan, 20€ truke.

EHRT_2013_2

Como ya sabreis el día 25 de mayo en Elizondo se va a celebrar el campeonato de rugby de Euskal Herria. Se jugarán partidos muy buenos e interesantes y después por la noche habrá una cena, música y bar.

Los padres y madres de la ikastola Baztan seremos los organizadores de dicha velada. Nos encargaremos de organizar, preparar, servir, recoger y limpiar además de servir en la barra.

¿Por qué. Para qué? PARA CONSEGUIR DINERO. CON LA INTENCIÓN DE  CUBRIR ALGUNAS NECESIDADES DE LA IKASTOLA.

Por ello, necesitamos vuestra ayuda para preparar, servir, limpiar, recoger…. Apuntaos! Dar vuestros nombres para ayudar!

Se trata de dotar y mejorar la ikastola de nuestros hij@s!

También, está la opción de ir a cenar. Las txartelas para la cena se venden en el Intza y Txokoto por 20€.

PARA APUNTARSE A TRABAJAR LLAMAR:

  • Miren Iribarren (627 045 508)

  • Andres Barberena  (628 406 755)

Herri Urrats – Hogeita abar urte

HERRI URRATS

Larunbatean, maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats 2013, Senperen egiten den euskararen aldeko festa handia. Herri Urratsek 30.urte beteko ditu aurten, ez da marka makala! Bidea, ordea, luzea eta gogorra izan da, eta hemendik aurrerakoa ere ez da errazagoa izango. Izan ere, euskararen egoera kezkagarria da Ipar Euskal Herrian, eta erakunde publikoen aldetik ere ez da laguntza handirik izan azken urteotan. Aurtengo edizioa festa erabakigarria izango da ikastolentzat. Horregatik, euskaltzaleon esku dago hemendik 30 urtera Senpereko jaiak bizirik irautea!!! 

hu2

Euskaldunok izugarri maite dugun jaia da Herri Urrats, baina ezin dugu ahaztu Ipar Euskal Herriko festaren helburua euskarazko irakaskuntza sustatzeko diru lortzea dela. Frantziako Gobernuko ordezkariek diote udalek ezin dituztela ikastolak finantzatu eta aurreko Eusko Jaurlaritzak ez zien agindutako 400.000 euroko laguntza eman. Jaia, beraz, kili-kolo dago. Orain inoiz baino gehiago euskaltzaleok batu eta Ipar Euskal Herriko jaiari bultzada eman behar diogu!:-)

Hogeita abar urte… lemapean,  3 zenbakiak sekula baino presentzia gehiago du aurtengo Herri Urratsen. 30 ikastola daude irekita egun Ipar Euskal Herrian, eta 3.000 baino gehiago dira ikastola horietan dauden ikasleak. Gainera, aurretik aipatu bezala, 30. edizioa izango da aurtengoa, eta hori gutxi balitz bezala, Xalbador Kolegioak, 30 urte betetzen ditu.

Euskararen etorkizuna beti egon da euskara maite dugunon aho, esku eta patriketan. Gure hizkuntza okerren dagoen tokian, han jarri behar dugu esfortzu eta indar gehien. Hori dela eta, aurten inoiz baino euskaltzale gehiagok egin behar dugu bat Senpereko aintziraren inguruan.

Kasualidadea izango da agian, baina 2013ko Korrika Baionan amaitu izanak, eta Korrikaren azken mezua Amets Arzallus bertsolari lapurtarrak irakurtzeak, izango du zerikusirik egun Iparraldean bizi den egoerarekin. Ama hizkuntzaz, eta euskararen balioaz mintzatu zen, eta argi utzi zuen ama hizkuntza ez dela lehenik ikasten den hura, pentsatzeko erabiltzen dugun hizkuntza baizik. Maite dezagun gure ama hizkuntza. GORA EUSKARA, GORA HERRI URRATS. Igandean denok Senperara!

Auzolana: Ikastolako parkean.

Joan den larunbatean TTANTTO gelako gurasoak eta guraso elkarteko kide batzuk parkean hobekuntza batzuk egiten aritu ziren:

  1. Legartokiko legarra kendu eta berria ezarri.
  2. Hesian sarea jarri haurrak burua sartu ez dezaten.
  3. Sumideroak eta kañeriak garbitu.

legarra

Legarra ikasturtean 2 aldiz aldatzea erabaki zen guraso elkarteko junta batetan eta lanak zertxobait banatzeko TTANTTO gelako gurasoei laguntza eskatuko zela adostu zen. MILESKER TTANTTO GELAKO GURASOEI!!

sarea

Hesian sarea jartzen…

sumideroak

Sumideroak garbitzen…

ekipoa

Esker mile denei…!!

Txangoa: Azpeitiako Tren Museora eta Loiolako San Ignazio Basilika.

Aurten ere kurtso amaiera aldera txangoa antolatu dugu. Huntakoan Gipuzkoa aldera hurbiduko gara, Azpeitiako Tren museora joanen gara.

  •  Noiz: Maiatzak 19, Igandea.
  • Irteera: Goizeko 09:00etan Parkeko Ikastolan.
  • Egitaraua:
  1. Goizean, Tren museoa ikusi eta lurrunezko tren batetan ibiliko gara.

argazkia01_22-03-2013

2. Atsaldean, Loiolako San Ignazio basilika ikusi eta inguruak ezagutuko ditugu.

loyola

  • Prezioa (autobusa eta sarrerak):

– Helduak: 12€
– Haurrak: 10€ (hiru urtetik goiti)

              Autobusean bilduko dugu dirua.

  • Itzulera: atsaldeko 19:00etan.
  • Apuntatzeko : AINARA (685 891 274), IRANTZU (699 133 870).

Apuntatzeko epea: Maiatzak 10, ostirala.

***********************************************************************************************************

Como todos los años, a final de curso hemos organizado una excursión. Esta vez nos acercaremos a Guipúzcoa, visitaremos el museo del Tren de Azpeitia.

  • Fecha: Domingo 19 de Mayo.
  • Salida: 09:00h. desde la Ikastola del Parque.
  • Programa:
  1. Por la mañana visitaremos el museo del Tren y daremos un paseo en un tren a vapor.

azpe

2. Por  la tarde visitaremos la Basílica de San Ignacio de Loyola  y sus alrededores.

loyola2

  • Precio (incluído autobús y entradas):

– Adultos: 12€
– Niñ@s: 10€ (a partir de 3 años)

              El dinero lo recogeremos en el autobús.

  • Inscripción: Llamar a AINARA (685 891 274), IRANTZU (699 133 870)

Plazo de inscripción: 10 de Mayo, viernes.