Herri Urrats – Hogeita abar urte

HERRI URRATS

Larunbatean, maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats 2013, Senperen egiten den euskararen aldeko festa handia. Herri Urratsek 30.urte beteko ditu aurten, ez da marka makala! Bidea, ordea, luzea eta gogorra izan da, eta hemendik aurrerakoa ere ez da errazagoa izango. Izan ere, euskararen egoera kezkagarria da Ipar Euskal Herrian, eta erakunde publikoen aldetik ere ez da laguntza handirik izan azken urteotan. Aurtengo edizioa festa erabakigarria izango da ikastolentzat. Horregatik, euskaltzaleon esku dago hemendik 30 urtera Senpereko jaiak bizirik irautea!!! 

hu2

Euskaldunok izugarri maite dugun jaia da Herri Urrats, baina ezin dugu ahaztu Ipar Euskal Herriko festaren helburua euskarazko irakaskuntza sustatzeko diru lortzea dela. Frantziako Gobernuko ordezkariek diote udalek ezin dituztela ikastolak finantzatu eta aurreko Eusko Jaurlaritzak ez zien agindutako 400.000 euroko laguntza eman. Jaia, beraz, kili-kolo dago. Orain inoiz baino gehiago euskaltzaleok batu eta Ipar Euskal Herriko jaiari bultzada eman behar diogu!:-)

Hogeita abar urte… lemapean,  3 zenbakiak sekula baino presentzia gehiago du aurtengo Herri Urratsen. 30 ikastola daude irekita egun Ipar Euskal Herrian, eta 3.000 baino gehiago dira ikastola horietan dauden ikasleak. Gainera, aurretik aipatu bezala, 30. edizioa izango da aurtengoa, eta hori gutxi balitz bezala, Xalbador Kolegioak, 30 urte betetzen ditu.

Euskararen etorkizuna beti egon da euskara maite dugunon aho, esku eta patriketan. Gure hizkuntza okerren dagoen tokian, han jarri behar dugu esfortzu eta indar gehien. Hori dela eta, aurten inoiz baino euskaltzale gehiagok egin behar dugu bat Senpereko aintziraren inguruan.

Kasualidadea izango da agian, baina 2013ko Korrika Baionan amaitu izanak, eta Korrikaren azken mezua Amets Arzallus bertsolari lapurtarrak irakurtzeak, izango du zerikusirik egun Iparraldean bizi den egoerarekin. Ama hizkuntzaz, eta euskararen balioaz mintzatu zen, eta argi utzi zuen ama hizkuntza ez dela lehenik ikasten den hura, pentsatzeko erabiltzen dugun hizkuntza baizik. Maite dezagun gure ama hizkuntza. GORA EUSKARA, GORA HERRI URRATS. Igandean denok Senperara!

Posted on maiatza 8, 2013, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: