Monthly Archives: maiatza 2013

Auto tailerrak ezagutzen.

Parkeko Txirritxen gelako neska mutikoek lanbideen gaia landu dute oraingoan, hori dela eta guraso batzuk ta aitetxi bat mekanikariak direla (aitaxo Patxi, aitatxo Alberto eta aitetxi Pantxo) probextuz beraien tailerrak bisitatu dituzte.

Primeran pasatzeaz gainera, AUNITZ IKASI DUTE!! Eskermile Patxi, Alberto gurasoak eta Aitetxi Pantxo!!!

Gainera, 4 eta 5 urtekoek Jorge Oteiza museo etnografikoa bisitatu zuten, bertan aintzinako tresnak, herramintak, dendak…nolakoak ziren ikusi zuten.

Argaki sorta guzie Baztan Ikastolako facebook horrialdean ikus daiteke.

Advertisements

Gurasoak JUUL kanpainan.

Azken urte hauetan bezala, JUUL kanpaina barne ( haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jarduerak) guraso batzuk ipuinak modu eta forma ezberdiñetan kontatzen aritu ziren.

Miren, Nerea ta Irantzu guratsoak bai goitiko ikastolan ta bai behitioan, txontxongilo koloretsu batzuen bidez Aritzakunen kokatutako ipuina kontatu zuten.

.

Bertzealdetik, parkeko ikastolan Nereak “hiru txerrikueak” ipuina kontatzen zuen biztartean ,Pellok ordenagailuaren bidez, paretan proiektatzen ziren marrazkiak margotzen zitun. Hau dena posible izan zen Ales gurasoari esker, teknikaren aldetik dena lenagotik pres bai zuen (proiektorea, kableak, soinua…). Ipuina kontatu ondoren gelako “paretan” marrazkia atratzen segitzen ziren.