Monthly Archives: ekaina 2013

Ikastxokoa

Dakizuen bezala aurten ere Elizondoko bestetan “ikastxokoa” jarriko dugu.

Txandak osatzeko oharra bidali genuen baina oraindik jende gehiago behar dugu.

Txanda bakoitzeko 10-12 lagun behar ditugu. Astezkeneko, lehenengo txanda eta ortzireleko bigarren txanda osatuak daude, baina besteak ez.

Animatu! Apuntatu! Zuen izenak eman laguntzeko! Gure seme-alaben ikastola hornitzeko, hobetzeko da!!

Hurrengo irudian libre gelditzen diren txandak ikus dezakezue:

Txandak_txozna'13

Izena emateko, Ainhoa Zubieta (620 953 403) edo Josune Ballarenari (636 441 554) erran edo guraso elkarteko bertze edozein juntakideeri.

Milesker!

Advertisements

Sari Berezia Euskal Herriko Haur eta Gaztetxoen Kantu Txapelketan

Baztan Ikastolako KALAKA taldeak sari berezia jaso zuen Euskal Herriko Haur eta Gaztetxoen Kantu Txapelketan.

‘Baztandarren Biltzarrak 50 urte bete’ kanta abestu zuten eta adierazkortasuna eta alaitasunaren sari berezia beraiendako izan zen.

ZORIONAK gure neska-mutil, musikari eta irakasleei!!

kantuzalebaztan

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako haur eta gaztetxo ordezkariak Burlatako auditorioan elkartu ziren ekainak 16an, Euskal Herriko Haur eta Gaztetxoen Kantu Txapelketako finalaren harira. Guztira 103 partaide aritu ziren oholtza gainean eta 28 abesti aurkeztu zituzten, eta tartean, eskualdekoak ere lanean aritu ziren.

Sarietako bat Baztanera etorri zen. Adierazkortasunaren eta alaitasunaren sari berezia Baztan Ikastolako taldeak eskuratu zuen, Baztandarren Biltzarra 50 urte kantuagatik. Baztan Ikastolakoak ez ziren eskualdeko partaide bakarrak izan finalean. Horiekin batera, Lesaka eta Leitzako taldean, Leire eta Naroa Erbiti Leitzako ahizpak eta Ane Iragorri lesakarrak Hiri hartan izan zen abestia kantatu zuten, eta Leire Onsalo Elizondarrak Denona da garaipen da abestia taularatu zuen.

ZORIONAK finalean parte hartu zenuten guztioei!

Zakarkeriak frontoian

Huntakoan zakarkeri baten berria dakargu….. Pasa den larunbatean auzolanera joan ziren aitatxoak, frontoiko zakarrontziak xiatuak eta iturria puskatuta topatu zuten.

IMG-20130622-WA0001

Ez da lehenengo aldia gauzak hautsita agertzen direla eta pena bat da!!

Herria eta ikastolaren artean frontoia erabiltzeko, hilabetero alkiler bat ordaintzen zaie Benito Mennikoei denen gozamenerako. Eta bertan jartzen diren gauzak zaindu beharrean, batzuk hausten eta zikintzen disfrutatzen dutela dirudi.

Zergatik hautsi?? Hobe dago horrela??

Orain ez dugu zakarra non botatzerik eta ura nondik edaterik!!

Auzolana: Komunak Berritzen eta Argia Sartzen

Kaixo lagunak!

Pasa den larunbatean, ikastolako aitatxo batzuk goitiko ikastolako komunetan jo eta ke lanean aritu ziren.

DSC03330

DSC03325

Komuna zaharrak bota eta hurrengo larunbatean berriak egiten hasiko dira.

DSC03336Leihotik zaborra ateratzen

Frontoi inguruan argia sartzeko bidea ere ireki zuten.

DSC03332

Denetara 18 aitatxo bildu ziren.

Batzuk beheko pisuko komunetan aritu ziren; bertze batzuk goitiko komunetan eta hirugarren talde batek frontoiako lanetan.

DSC03323

Hemen merexitako deskantsoan….

DSC03322

Guraso kuadrilla ederra bildu zen. Eskerrak!! eta HURRENGO LARUNBATA ARTE!!

Klikatu hemen argazki gehiago ikusteko.

Ikastolako Besta’13

Dakizuen bezala ekainak 9an ikastolako besta ospatu genuen. Gero eta lagun gehiago. Huntekoan 265 elkartu ginen.

Nahiz eta eguraldi nahiko ilun  izan primeran pasatu genuen.

Goizetik gure haurrak dantzan ikusteko aukera izan genuen. A ze dantzari kuadrilla daukagun! Arras ongi aritu zineten denak; gogotsu eta arin!

DSC03269

kDSC_5698

kDSC_5707

Bazkaria?? Goxo-goxoa.

DSC03282

Eta bazkalondoa?? Giro ederrean, kantatzen, dantzatzen, jolasten…

kDSC_5791

DSC03287

Batzarrea

Kurtsoa akitzeko batzarre bat antolatu dugu.

  • Data: ekainak 14, ortziralea.
  • Ordua: 20:00etan.
  • Non: goitiko ikastolako ikusentzun gelan.

 Gai hauek tratatuko ditugu, bertzeak bertze:

  1. Rugby-koekin izandako afariaren balorapena.
  2. Ikastxokoa: Elizondoko bestetan jarriko dugun ostatuaren turnoak osatzen hasiko gara.
  3. Baztandarren Biltzarra: mahaiak muntatzeko kolaborazioa.
  4. Gela desberdinei lanen banaketa hurrengo ikasturterako.
  5. Hurrengo auzolana.
  6. NIE-ko ordezkaritza. Nafarroa Oinezerako eskaera.
  7. Norberak lekarkeena.

Bizikleta Martxa 2013.

Ekainak 12an , asteazkena, Bizikleta Martxa antolatu dugu.
Behitiko Ikastolako haurrak Pilarreko Frontoian antolatutako zirkuitoan ibiliko dira 16:30etan hasita. Goitiko Ikastolakoak ordu berean (16:30) Pilarreko frontoitik hasita zirkuito gidatu bat eginen dute.
Ez atzendu bizikleta, kaskoa (ezinbertzekoak) eta merendue. Ahal bada kolore biziko txalekoa edo arropa ekarri. Amaieran freskagarriak eskainiko dira.
Gurasoen laguntza beharrezkoa izanen da, batez ere goitiko ikastolako taldearekin joateko.

Anima zaitezte!!!

Bizikleta martxa ondoren,  Pilarreko Frontoian  FLASH MOB-eko entsaio orokorra eginen da. FLASH MOBen grabaketa ortziralan (ekainak 14), goizeko 10etan ELIZONDOKO PLAZAN izanen da.
Grabaketarako Baztandarren biltzarreko kamiseta jantzita ekarri edo ez baldin baduzue  Ikastolako kamiseta, baita ere zapi koadrokaria eta boneta.
Azken urteko bizikleta martxako argazkiak

Haur zainketa

Hurrengo ikasturteari begira, guraso batzuek proposatuta, goizez klaseak hasi aintzinetik Haur Zainketa zerbitzua eskaintzeko aukera aztertzen ari gara. Modu horretan haurrak goizeko  punttuan ikastolara etortzeko aukera izango lukete eta eskola hasi arte zainduta egongo lirateke.

Horretarako,  zerbitzua erabiltzeko asmoa nork duen jakin beharko genuke, haur kopuruaren arabera, aukera posible den eta zein kostutan aterako den zehazteko. Zerbitzuaren kostea erabiltzaileek bere gain hartu beharko zuten.

Interesatuek seme-alaben izena eman ekainak 14arako.

SERVICIO DE GUARDERIA

Para el curso que viene, a petición de padres/madres se ha estudiado ofrecer el servicio de guardería  para alumn@s antes de comenzar las clases por la mañana, de manera que estén atendid@s hasta la hora de comenzar las clases

El coste deberá ser asumido por los usuarios.

Los interesados deberán dar los nombres de sus hij@s antes del 14 de junio.

Ikastolaren Besta’13

Lagun agurgarriok, urtero bezala ikasturteari amaiera emateko  besta antolatu dugu.  Besta ekainaren 9an izanen da, igandez, Pilarreko frontoian.

Egitaraua hauxe izanen da:

12:00etan               Dantza Saioa

dantzariak

14:00etan               Bazkaria

Helduendako menua:  Zainzuriak, Otarraintxoa baratxuriekin, Arrain piper beteak, Txanpiñonak magrakin, Oilasko izter beteak , Goxua edo sorbetea, Ardoa, kafia eta kopa.

Haurrendako menua: Arroza oilasko puxketekin, Xolomoa patatekin, Petite suisse, Freskagarria.

bazkaria

Bazkalondoan      Ikasleen saioa

ikasleak

Puzgarriak (15:30etatik – 18:30etara)

puzgarriak

Dantzaldia

Haurrendako merendua

Bazkariko Txartelek 25 € (helduena) eta 10 € (haurrena) balio dute.

Txartelak erosteko,  Ikastolako parkean:

Maiatzak 31 (ortzirala)

  • Atsaldez, 16:15 – 17:00

 Ekainak 3 eta 4an (astelehena, asteartea)

  •   Eguerdian 13:15 – 13:45 , atsaldez 16:30 – 18:00

 Animatu, ederki pasako duzue eta!!

Oinez Basoa Tutera, Nafarroa Oinez’13

Nafarroa Oinez 2013an erabat murgildurik gaude eta, nola ez, aurten ere Oinez Basoa inoiz baino biziagoa egotea nahi dugu. Ikusirik aurreko urteetan nolako arrakasta izan duen ekimen honek, Tuteran ere aniztasun linguistiko eta ekologikoa ziurtatuko duen basoa nahi dugu. Euskararen taupadaz betetako basoa.

Oinez Basoa 2013 kanpainaren lehenengo urratsa maiatzaren 27tik ekainaren 4era luzatuko da, eta oraingoan ere zuen laguntza eta elkarlana izan nahi genuke.

Ikastolatik 10 euroko balioa duten 2 bono bidali dizkizuete etxera. Txartel bakoitza, sortu nahi dugun baso honen zuhaitz banari dagokio eta, harekin batera, hainbat sari eta hainbat deskontu lor ditzakezue. Helburua ahalik eta txartel gehien saltzea da, baso oparoa izateko.

oinez basoa

Aldez aurretik mila esker zuen taupadak, gureak eta guztionak egiteagatik

Badakizue, epea ekainak 4ean akitzen da!!