San Ferminetannnn….

Atzo, astelehena,  San Ferminetan, oinezeko txoznan guraso talde batek edariak eta bokatak zerbitzatzen aritu ziren. Giro ederrean 6 orduak di-ta batean pasatu ziren.

IMG-20130708-WA0000

IMG-20130708-WA0001

IMG-20130708-WA0007

IMG-20130709-WA0000

San Ferminekoa ez da izanen hilabete huntan ikastolakoek  (gurasoek eta irakasleek) daukagun lan hitzordu bakarra!

Atzo, Baztandarreneko karroza ere egiten hasi ginen. Egunero 20:00ak aldera pilarreko frontoian.

IMG-20130708-WA0005

Urtero bezala, Baztandarren Biltzarrakoek laguntza eskatu  digute Igande goizan (Uztailak 21) bazkariako mahiak jartzeko,  goizeko 8:00 aldera agertu eta denen artean di-da batean eginen dugu eta gero egun guzie izanen dugu bestan parte hartzeko.

Honekin batera erran, gauerako ere jendea behar dela bokatak iteko, baño badirudi bertze urteetan aritu direnak gustora dauedala eta taldetxoa egiña dagola, baña norbaitek lagundu nahi baldin badu, aipa dezala.

Baztandarren pastu ta segidan Elizondoko bestak ditugu, eta aurtengo bestetan, IKAS-TXOKOA izanen da! Afaltzeko eta bokata batzuen inguruan biltzeko tokia izanen da, mahiakin lasai afaltzeko, bokata beroekin, edariekin…

Hontarako ere jendea beharko da, zerbitzatzeko, sukaldean aritzeko, barra ta mahiak patzeko, garbitzeko eta biltzeko. Hortarako Ikastolako guraso guztien laguntza beharko da eta seguru gaude txandak osatzeko arazorik ez dugula izanen.

Posted on uztaila 9, 2013, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: