Monthly Archives: abuztua 2013

Kixki Kaxka.

1116173_494819543942948_1226842494_o

Dakizuen bezala uda honta (asteburutan)  guraso batzuk ikastolako bi pisuko bi komun moldatzen ari dira. Pasa den asteburuan komunakin liatuak egon aparte, bertze guraso batzuk “kixki kaxka” ibili ziren soinketa-dantza aretoko igeltsuko murala pikatzen. Murala, pixkanaka pixkana erortzen hasia zen, ia egunero “kaskote puskak” lurrean agertzen ziren,  eta erabaki zen murala zaharra ordez, ispilu luze bat patzea. Tokia aproposa da ispilu bateko eta ispilua, han egiten diren ekintzarako (dantza, yoga, soinketa…) eta bere ariketarako arras lagungarria izanen da.

Ispilua iritsia zenez, goiz batean guraso batzuk piketa hartuta “listo” utzi zuten, bertze guraso batzuk ispilu erraldoia patzeko eta Iraila hasieran pres egon dezan.

859510_494819223942980_301126506_o

1146844_494818937276342_1644646662_o

1167550_494819627276273_1929488370_o

560496_494819397276296_455838357_n

Advertisements

Elkartruke Azoka 2013.

Udaletxeko gizarte zerbitzuetatik berri hau gurasoen artean zabaltzeko eskatu digute.

3. TRUKE AZOKA:

1. Azokarat ekarritako produktu bakoitzeko txartel bat emanen da. Zuk etxeko edozein elementu ekar dezakezu, ikasturte hasiera hurbil denez interesgarri izango litzake eskola materiala ekartzea: kuaderno, estutxe, karpeta, apaigarri pertsonalak, dekorazioa, etxe-tresnak, mahai jolasak…eta txartel bat emanen dizugu ekarritako produktu bakoitzeko!!Abuztuaren 5etik 22ra goizeko 11.00etik 14.00ak arte Gizarte Zerbitzuetan (Udaletxeko beheitiko solairuan).
2. Ondoren, Udaletxe pareko eraikinean abuztuaren 23an goizeko 11.00etik 14:00era txartel horien truke azokako edozein produktu eraman ahal izanen duzu. 
3. Produktu guztiek txartel bat balioko dute. Trukea txartelaren bidez eginen da. Produktua eramateko txartela eman beharko da
4. Utzitako produktu oro egoera onean egotea eskatzen da: garbi, osorik…etab.

Ikastolako “etxekoandria”.

999391_483726505052252_1467292097_n

Jakiña da Ikastolako “erraldoia” (hasiera batean Errekamari lamia zuen izena, ta gaur egun “etxekoandrea” bezala zauzten dena) parranda gustatzen zaiola, eta ez dela ezta jai bat galtzen (baztandarren, iñauteak, ikastolako besta…) !!!eta festa-egun guztietan (gehienetan) bere arropa hoberena patuta dantza itera atratzenzaigula.

Elizondoko bestetan ez zen ezberdin izan behar eta izan zen “erraldoikadan” bertze erraldoi guztiekin Elizondoko karrika barna ibili zen alai ta dantzari (nahiz eta ilea galdu gixajoa).

Aipatu behar erraldoia urtean zehar “trote” hori eramateko, gibelean gurasoen (mantenimendua), amatxi eta andereño (arropa) batzuen  lana dagola.

1010407_483726561718913_99729357_n

1013186_10201176537486992_1168351149_n

Ikastxokoa

Lerro hauek esker milak emateko dira. Ikastxokoa aurrera ateratzeko parte hartu duzuen guztioei, ikastolako irakasleak, gurasoak, ikasle ohiak, bertara hurbildu zaretenei, Elizondoko herriari eta Baztandarren Biltzarrakoei eskerrik asko.

2013-07-25 20.07.28

Argazki gehiago

Baztandarren Biltzarran parte hartzen

Dakizuen bezala pasa den uztailak 21ean Baztandarren Biltzarra ospatu zen.

Besta honetan modu desberdinetan parte hartu genuen: batzuk bazkarirako mahaiak jartzen, bertze batzuk ostatuan laguntzen, bokatak egiten eta bertze batzuk karroza egiten eta desfilean ateratzen.

1976ko Baztandarren Biltzarrako bestan, Baztan Ikastolak lehen aldiz bere ostatua paratu zuen. Esperientzia berri hau arras baikorra izan zen batik bat jende andanak parte hartu baitzuen bertan: antolakuntzan, zerbizatzeko txandetan…Afera hauetan esperientzia guti  zuten, baina…gogoa animelekoa!

Azkenean, sos andana lortu zen ( ia ia garaiko 500.000 pzta). Geroztik, Ikastolako “barra” ohikoa bihurtu zen Baztandarren Biltzarra egunean urte anitzez.

1976ko Baztandarren Biltzarran, Ikastolako ostatuan, gertakizun bitxi bat eman zen (gaur antzezten duguna): bikote elizondar-kaliforniar batek, eskuararen alde eta Ikastolaren alde, laguntza gisa 100 dolar ordaindu zuen baxoerdi bat. Aipatzekoa da urte batzuz jarraitu zutela laguntza ematen.

DSC03415

DSC03416

DSC03421


DSC03424

Argazki gehiago!

Gaur egun berriz, Ikastolak sos pixkat lortzeko asmoz Elizondoko Santiotan IKAS-TXOKOA paratzen du. Lagun eta familia artean afaldu eta Zintzurra frexkatu nahi?