Baztandarren Biltzarran parte hartzen

Dakizuen bezala pasa den uztailak 21ean Baztandarren Biltzarra ospatu zen.

Besta honetan modu desberdinetan parte hartu genuen: batzuk bazkarirako mahaiak jartzen, bertze batzuk ostatuan laguntzen, bokatak egiten eta bertze batzuk karroza egiten eta desfilean ateratzen.

1976ko Baztandarren Biltzarrako bestan, Baztan Ikastolak lehen aldiz bere ostatua paratu zuen. Esperientzia berri hau arras baikorra izan zen batik bat jende andanak parte hartu baitzuen bertan: antolakuntzan, zerbizatzeko txandetan…Afera hauetan esperientzia guti  zuten, baina…gogoa animelekoa!

Azkenean, sos andana lortu zen ( ia ia garaiko 500.000 pzta). Geroztik, Ikastolako “barra” ohikoa bihurtu zen Baztandarren Biltzarra egunean urte anitzez.

1976ko Baztandarren Biltzarran, Ikastolako ostatuan, gertakizun bitxi bat eman zen (gaur antzezten duguna): bikote elizondar-kaliforniar batek, eskuararen alde eta Ikastolaren alde, laguntza gisa 100 dolar ordaindu zuen baxoerdi bat. Aipatzekoa da urte batzuz jarraitu zutela laguntza ematen.

DSC03415

DSC03416

DSC03421


DSC03424

Argazki gehiago!

Gaur egun berriz, Ikastolak sos pixkat lortzeko asmoz Elizondoko Santiotan IKAS-TXOKOA paratzen du. Lagun eta familia artean afaldu eta Zintzurra frexkatu nahi?

Posted on abuztua 3, 2013, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: