Monthly Archives: Iraila 2013

PIRRITX,PORROTX eta MARIMOTOTS

Igandean, PIRRITX,PORROTX eta MARIMOTOTS bere lagunekin ,arratsaldea alaitu ziguten.

Ensaioetan, Porrotxek ikasle batzu beraiekin eszenatokira igo eta dantzatzeko proposamena egin zigun.

Bertan aurkitzen ziren 3.mailako neskatxa batzuk arin eta gogoz aritu ziren: “Eskuetan” bikain dantzatuz.

Argazki sorta guzie ikusteko klikatu “hemen“.

Advertisements

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Baztanen.

Azken urte hauetan bezala (laugarrena hau), Ikastolaren eskutik berriz ere izango dire Euskal Herriko pailazo maitagarrienak Baztanen, eta Baztango haur guztiak  “sentitu, pensatu, ekin” ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dute.

Hitzordua, Baztango frontoian ( Elizondo) Irailako 29an (Igandea) 1800etan.

Nafarroa Oinezerako Bolondresak

Aizue, hurrengo hilabetean Oinez ospatzen dela!! Hitz ordua urbil, urbil daukagu  eta gure laguntza behar dute!!

Laguntzeko prest??oinez lagundu

Huntakoan, 9 lagun behar dituzte hostalaritzan aritzeko (9.30tatik-15.30ra) eta urriaren 8  apuntatzeko hondar egune da.

Gurasoak apunta zaitezte!!! Egun ederra pastuko dugu ,goizean lan pixket ta arratsaldean oinezaren ibilbideaz gozatuko dugu.

PREST BALDIN BAZAUDE (9 IZAN BEHAR GARA) guraso elkarteko juntakide bati edo goitiko ikastolan izena eman!!!

Orduz Kanpoko Ekintzak’13

Urtero bezala, gure seme-alabentzako ekintza batzuk antolatu ditugu .

Euskal Dantzak:

  • H.H.2 – H.H.3: Astelehena, 16:30-17:00
  • L.H.1 – L.H.2: Asteartea, 16:30-17:00
  • L.H.3 – L.H.4 – L.H.5 – L.H.6: Astelehena, 17:15-17:45

Yoga:

  • L.H.1 – L.H.2: Astelehena, 16:30-17:30
  • L.H.3 – L.H.4: Asteartea, 16:30-17:30

Polikirola:

  • Lehen Hezkuntza: Astelehena, 17:30-18:30

Idazmakina:

  • L.H.4: Astelehena, 16:30-17:15

Informatika:

  • L.H.5: Asteartea, 16:30-17:15
  • L.H.6: Asteartea, 17:15:18:00

Antzerki Tailerra:

  • Lehen Hezkuntza: Asteartea, 17:00-18:00

Txistua:

  • H.H.3: Asteartea, 16:30-17:15
  • L.H.1 – L.H.2: Asteartea, 17:30-18:15
  • L.H.3 – L.H.4: Asteartea, 18:15-19:00
  • L.H.5 – L.H.6: Astelehena, 16:30-17:15

Bertsolaritza:

  • L.H. 4, 5, 6: Ordutegia emailea eta ikasleen artean adostuko da.

Euskal dantzak AZAROAN hasiko dira.

Beste ekintzak URRIAN hasiko dira.

Apuntatzeko epea: irailak 20.

Ekintza guzti hauen informazio gehiago zuen seme-alaben bitartez etxera iritsiko zaizue.

Komunetako ateak!!

Kaixo!

Gaurkoan, berritzen ari garen komunetako ateen argazkiak erakutsiko dizkizuegu. Joan den ostirala eta larunbatean ateak margotu ziren.

IMG-20130914-WA0002

IMG-20130914-WA0005

Dakizuen bezala, lehenengo eta bigarren solairuetako ezker aldeko komunak, auzolanean berritzen ari gara. Arras guti falta da akitzeko.