Monthly Archives: urria 2013

Elkarretaratzea: LOMCE EZ!!

Guraso horiek:

Jakinarazi nahi datzuegu, gaur ortzeguna, urriak 31, arratsaldez zuen seme/alabek LOMCEren kontrako tailer batean parte hartuko dutela.

  • Atsaldeko 2:30 etatik 3:30etara(goitiko ikastolakoek) kartelak margotuko dituzte, soketan zintzilikatu eta parkera joanen dira. Parkean, egindakoa zintzilikatu eta goitiko ikastolakoak gure egoitzara igoko dira.

Bakoitzak bere ikastolan elkarretaratzea eginen du atsaldeko 4:15ak aldera.

Nahi duzuen guziak 4:15etan etorri!!   

GURE HEZKUNTZA BAI!!

STOP LOMCE!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Mila arrazoi ditugu LOMCEri ezetz esateko
LOMCE legeak ekarriko dituen aldaketa nagusiak

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE, gaztelaniaz) ildo nagusiak plazaratu zirenetik, erreformak kritikak baino ez ditu jaso hezkuntza komunitatearen eta Alderdi Popularrak zuzentzen ez dituen erkidegoen aldetik.

Gurean, guraso elkarteek, sindikatu eta alderdi politiko gehienek eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute ‘Wert legea’ izenaz ere ezagutu denaren kontra egiteko. Batzuek zein besteek salatu dutenez, EAEren eskuduntzak urratzen ditu eta hezkuntzaren kalitatean galera ekarriko du.

Hauek dira erreforma honen  aldaketa nagusiak:

1.   Gaztelania nagusi: murgiltze linguistikorik ez

Espainiako Gobernuak ezarriko ditu Gaztelania irakasgaiaren eduki eta ordu kopuruak. Aurrerantzean, irakasgai ardatz izango da. Euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean.

Euskadin 30 urtez indarrean egon den murgiltze linguistikoa ezerezean geratuko da, gaztelaniaz eta euskaraz eman beharreko irakasgai kopuru parekatua zehaztuko delako.

2.   Zentralizazioa: Ministerioaren kontrol handiagoa

Autonomia erkidegoek espezialitate ikasgaien (Euskara, Heziketa Fisikoa…) eduki eta ordutegiak bakarrik zehaztu ahalko dituzte. Espainiako Gobernuari dagokio, beraz, ikasgai ardatzen ingurukoa ezartzea (Gaztelania, Matematika, Zientziak eta atzerriko hizkuntzak). Bestela esanda, edukien % 65 kontrolatuko du Espainiak (% 75, bigarren hizkuntza ofizialik ez duten erkidegoetan).

Wert ministroak berak goraipatutako euskal hezkuntza sistema ez dute aintzat hartu, Jaurlaritzak eta euskal hezkuntza komunitateak salatu dutenez.

Paradoxa bada ere, erreforma ezartzeko finantziazioa erkidegoen esku egongo da, hein handi batean. Izan ere, Espainiako Gobernuak araua ezartzeko behar den dirua ordainduko du, baina erkidegoek bere gain hartu beharko dute araua finkatzeko kostua.

3.   Erlijio katolikoa, indartuta

Erlijioa espezialitate irakasgaia izango da datorren ikasturtetik aurrera. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute. Eliza katolikoak aspaldi egindako eskaera bati men egin dio Rajoyren gobernuak, matrikulazio kopurua % 10 jaitsi zela-eta arduratuta baitzegoen.

Herritartasunerako Hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek Gizarte eta Kultura Balioak (Lehen Hezkuntza) eta Balio Etikoak (Bigarren Hezkuntza) izeneko ikasgaiak landuko dituzte.

4.   Errebalidak eta azterketak, noiznahi

Selektibitatea desagertu egingo da.

Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharrekoak bi dira: DBHkoa eta Batxilergokoa.

Unibertsitateek ere sarbide-probak egin ahalko dituzte.

5.   Lanbide Heziketa: Ikasleen zatiketa

Lanbide Heziketan hasteko adina aurreratuko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrera egiterik ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketan eman ahalko dute izena, 15 urterekin. Halere, aurreneko ziklo hau eginda, Bigarren Mailako Lanbide Heziketan jarraitu nahi dutenek beste azterketa bat egin beharko dute. Ikasle “txar eta onen artean” bereizte horrek haserrea piztu du hezkuntza komunitatearen baitan, eskola porrotari zorrotz jardunez egin nahi diotelako aurre, euren esanetan.

Eskola “onenen” zerrendak egitea ere egongo da. Orain arte, eskolen arteko lehia saihesteko, debekatuta zeuden zerrendok.

6.   Arlo ezberdinek eskolan duten garrantzia, txikiagoa

Eskola Kontseilua (hezkuntza komunitateko agente guztiek osatutakoa) aholku-emaile soila izango da aurrerantzean. Hala, ez du eskola erabakietan eta antolaketan zuzenean eragingo.

LOMCE legearekin, zuzendariak eta zuzendaritza taldeak izango dute boterea.

7.   Zuzendarien papera

Gobernuak izendatuko ditu eskoletako zuzendariak, izan ere, kargu hori izan nahi duten irakasleek formazio prozesu bat igaro eta ziurtagiri bat eskuratu beharko dute. Orain arte Eskola Kontseiluak izendatzen zuen zuzendaria.

Irakasleak zuzenean kontratatu ahalko dituzte zuzendariek, eta hauek ez dute zertan oposizioa gaindituta izan beharko.

8.   Funtzionarioen lan-baldintzak

Irakasleen lan-baldintzak ere aldatuko dituzte. Funtzionarioek zein ikastegitan eta zer-nolako lanetan jardun beharko duten moldatu dezake Administrazioak. Lanorduak ere handituko dizkiete.

Horrez gain, ikasgela bakoitzean egon daitekeen ikasle kopurua % 10 igoko dute.

9.   Eztabaidarik eta akordiorik gabeko erreforma

Hezkuntza komunitatea osatzen duten agente guztiek ezezko biribila esan diote erreformari. Sindikatuek, guraso elkarteek, ikasleek, sare publikoko zentroek, itunpeko eskolek, ikastolek… denek bat egin dute lege horren kontra agertzeko. Horiek salatu dutenez, erreforma ez da hezkuntza komunitatearekin.

image_mini

 

Advertisements

Murala berritu behar dugu.

Larunbata honetan, azaroak 2, parkeko ikastolan dagoen murala (Mendinueta kalera ematen duen pareta) berritu behar da, “Euskaraz bizi nahi dut” logoa marraztuz . Honetaz, guraso batzuk arduratuko dira baina denak handik pasatzera animatzen zaituztegu, festa giroa izanen bai da eta nahi izanez gero brotxazo batzuk ematera edo zein polita gelditzen ari den errateko ere konbidatuta zaudete.

Animo eta egunan zehar beheko ikastolatik pastu eta…brotxa hartu!!!! (ikasle, guraso,irakasle, ikasleohia….)

larunbata hontetako ginuen hitzordua gibelatzen da, abenduaren 3an Baztanen egindo den bestarn leloa jakin artio. Larunbatan ez da murala egingo.

Pottoka zozketa.

IMG-20131028-WA0000

  Elizondoko ferietan, urriak 25an (ortzirala) urtero bezala  eguerdiko 13:00tan Baztan Ikastolako pottokaren zozketa egin zen  eta  zozketaren zenbaki saritua 2.860a izan zen (ferie egune berean saldute). Eskermile merkatuzelaira urbildu, boletoak erosi eta 6.mailakoen “euskal polboronak” eta bonboiak erosi zenuten guztioi!!

Eguneko argazki batzukin utzen dizuegu.

DSC_6434

DSC_6417

DSC_6416

Positive Schools (Eskola Positiboak)

1382125_610243785706622_1514130153_n

 

Gure zonaldeko hiru ikastolak (Labiaga, Tantirumairu eta Baztan Ikastola) parte hartzen ari dira Europako proiektu batean: Eskola Positiboak (Positive Schools).

Proiektua hobeto ezagutu dezazuen gonbidatzen zaituztegu Fluir fundazioak eskainiko duen hitzaldi batera.

Eguna: azaroak 7, osteguna

Ordua: 17:00 – 18:30

Non: Berako Kultur Aretoa

Emailea: Raquel Albertin (Fluir Fundazioa)

Espazioa egoki antola dezagun zure etxetik zenbat lagun joanen zareten adierazi behar diozue zure gelako tutoreari urriak 31 baina lehenago.

“Euskaraz bizi nahi dut” II. herri lasterketa.

Pasaden larunbatan (iurria19) Baztanen ospatu zen “euskaraz bizi nahi dut” aldarrikatzen zuen II. herri lasterketa. Baztango laisterketa hau, Baztango euskalgintzak antolatu zun, Baztan ikastola “euskalgintza” barnean dagoenez, antolamenduan lagundu zun eta Ikastolatik, zabaldu ta animatu zen laisterketan parte hartzea  (bai ikasleak eta gurasoak ere), eta poztekoa da ikustea ikastola inguruko hainbat jendea hurbildu zela, bai korrika itera ta baita ere ikustera.

Bitxikeri bezala aipatu, herri laisterketan, gizonezkoetan lehenegoa iritsi zena Alberto Barberena Ikastolako gurasoa (eta Guraso Elkarteko juntakidea) izan zen, eta irabatzitako txapela Ikastolarentzat eman zuen!!! Argazkitan Albertok Aintzaneri (Ikastolako zuzendariaria) txapela ematen ageri da. Detalle polita izan zuna Albertok eta eskertzekoa dena, milesker!!!

Argazki sorta guzie Baztan ikastolako facebookeko profilan ikus daiteke.

Gure pottoka, Bele.

a11

Gogoratzen dizuegu ortziralian gure pottoka Merkatuzelaian egongo dela denek ikus dezazuen.

Egun hauetan goxo goxo egonda Arizkunaldean eta agian biher nahiko urduri egongo ahal denez etor zaitezte zuen laguntza eta berotasuna emateko. Oroitu belarra gustokoa dula eta bere izena Bele dela!!!

Zorte on zozketan!!!…ta ikasle baten bat boletokin hurbiltzen bazaizue, ba… eskuzabal izan!!! ferietan gaudela!!!

 

 

Oinezen laguntzen

Dakizuenez pasa den igandean Tuteran, Nafarroa Oinez ospatu zen.

Tuterako Argia ikastolak jaiaren lau guneetan bizitako giro ‘bikaina’ eta istilurik egon ez izana nabarmendu du.

Tuterara ikastola babestera eta Nafarroako Erriberan euskara laguntzera joan ziren milaka eta milaka “euskaltzalek” eguraldia lagun izan zuten.

Ikastolak inaugurazio ekitaldi “hunkigarria” nabarmendu du. Bertan, Susana Suarez ikastolako presidenteak zentro horren proiektua babesten jarraitzeko deia egin zien kultura eta politika alorreko eta, oro har, gizarteko ordezkariei. Ikastola hori da, hain zuzen, Nafarroako biztanleriaren alde handi bati euskarazko hezkuntza eskaintzen dion bakarretakoa.

20131020125843

Bestetik, antolatzaileek boluntarioek egindako lana goraipatu dute, eta Argia ikastolak “Ebro hegoaldean euskarak bizirik jarrai dezan” lanean jarraituko duela ziurtatu dute.

Boluntario horien artean, Baztan ikastolatik 18 pertsona  lanean aritu ziren. Hona hemen argazki batzuk:

???????????????????????????????

???????????????????????????????

2013-10-20 12.25.10

2013-10-20 09.21.40

ta doike!!! eguna luzea denez lan ondoren festa egiteko denbora bada, zeren bertze guraso asko bere presentiziakin Ikastolari ere lagundu zuten (autobusa bete beta joan zen), hemen baita ere argazki sorta dexente giro ederran pastu zirela, bai lanian aritzen ta bai besta iten….eta, ea bertze urte baterako gero eta jende gehiago animatzen da, bai lanerako ta bai joateko.

2013-10-20 13.23.51

2013-10-20 14.04.59

2013-10-20 15.02.40

2013-10-20 15.02.24

DSCF1580

DSCF1614

Eskuaraz Bizi Nahi Dut

AUPA DENEI!!!

Larunbata honetan, urriak-19, Elizondoko karriketan “Eskuaraz bizi nahi dut” herri laixterketaren 2. edizioa ospatuko da.
Gure seme-alabek aintzinetik , Ikastolan, apuntatzeko aukera izan dute eta Elizondo girotzeko kartelak egiten ibili dira. 1. mailatik hasi eta 6.maila artekoak kartelak egin dituzte.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Orain Karriketan jarriak daude. Jendeak ikusten dituenean partehartzeko gogoa pizteko asmoarekin egin dituzte. Ea lortzen dugun!
Hementxe ikusgai argazkiak:
???????????????????????????????
Tyranosaurus rex gelakoa Fantxiken jarri dute.
???????????????????????????????

Lehoi gelakoena , Arizkunenea kultur etxeko balkoian.
???????????????????????????????
Dinosaurio gelakoak Udaletxearen aintzinean dagoen eraikuntza berrian.
Veloziraptor gelakoena plazako egoitzan.
???????????????????????????????
??????????????????????
ARIZKUNENEAKO terrazatxoan handiena jarri dute.
???????????????????????????????
5.mailakoena ikastolako balkoian jarri dute.

Espero dugu larunbatean Elizondoko karrikek korrikalari alaitsuz beteak ikustea!!

Nafarroa Oinezerako Autobusa

2

Aurten, Urriak 20an (igandez) Nafarroa Oinez Tuteran ospatuko da.

Bertara erosoago joateko Guraso Elkarteak autobusa antolatu du.

Apuntatzeko izen deiturak, telefono zenbakia eta 5 euro/pertsonako (3 urte azpitik haurrek ez dute ordaintzen; bakarrik eskolarizatuak) ikastolan utzi.

Irteera: Goizeko 08:30etan Parkeko Ikastolan

Itzulera: 18:00 Tutera

Apuntatzeko azken egune: Ortzirala 18 .

OHARRA: Nafarroa Oinezeko Antolakuntzatik igandean bertan  09:30etatik 15:30etara (bi txandetan) hostalaritza lanetako 18 pertsonen laguntza eskatu digute. Animatu eta  izena eman Ikastolan

autobusEste año el Nafarroa Oinez se celebrará el Domingo 20 de Octubre en Tudela. Para poder asistir con mayor comodidad la Guraso Elkartea ha organizado el desplazamiento en autobús.

Para apuntarse basta con dejar nombre, apellidos y número de teléfono junto con 5 euros por persona en la Ikastola; niños de hasta 3 años gratis, pagan los niñ@s escolarizados.

Salida: 08:30 en la Ikastola del Parque.

Regreso: 18:00 de Tudela

Ultimo día para apuntarse: Viernes 18.

AVISO: Desde la organización del Nafarroa Oinez nos han solicitado la colaboración de 18 personas para realizar labores de hosteleria el mismo día del Oinez de 09.30 a 15:30 (en dos turnos). Animaros y apuntaros en la ikastola.

ESKUARAZ BIZI NAHI DUT herri laisterketaren 2. edizioa.

1

URRIAREN 19an ESKUARAZ BIZI NAHI DUT LAISTERKETAren 2. edizioa izango da Elizondon.
Pirritx,Porrotx eta MARIMOTOTS Elizondotik pasatu ondotik kartelak egiten hasi dira Ikastolan.
Erran digutenez poliki-poliki akitzen ari dira eta laister Elizondoko karriketan ikusiko dituzue.
5, mailakoena parkeko balkoian jarriko dute eta ez digute erakutsiko jarri artio.

5

4

3

2