Monthly Archives: urria 2013

Birziklapenaren Garrantzia

Guraso agurgarriak,

Mankomunitateak antolaturiko tailer bat burutu da Ikastolan, non 1.go eta 2. mailakoek parte hartu duten. Honetan, hondakinak ere egokian birziklatuak izateko jatorrian ongi bereiztearen garrantzia azaldu digute.

Hau garrantzitsua izanik, ahalik eta hondakin gutien sortzeko helburuarekin, gelara hamaiketakoak ekartzeko bilduki ikaragarri politak ekarri dizkigute, honela gutiago kutsatu, dirua aurreztu eta ikastetxea garbiago mantentzeko asmoz.

Zeren, ba al zenekien…

  • Egunero 1,3 kilo hondakin sortzen ditugula pertsona bakoitzeko eta urtean zehar ia 500 kilo direla?
  • Nafarroako ikastetxeetan ikasturteko 43.500kg aluminio paper (hondakin) sortzen direla?

Eta…

  • Kilo 1 aluminio egiteko 8kg bauxita behar direla eta fabrikazio prozesuan 2000ºC baino tenperatura altuagoak hartzen direla?

Guzti honengatik, zuen seme alabek etxera eramaten duten bokata bildukia erabiltzera animatzen zaituztegu, honela denen artean ingurugiroari mesede eginen diogularik.

Bestalde jakin, Guraso Elkarteak “Boc&Roll”-ak dituela salgai 4€tan.

Bertzerik gabe, mila esker eta jaso agur bero bat.