Monthly Archives: azaroa 2013

NIREKIN ESKUARA, EUSKALDUNAK BAIKARA!

Abenduaren 3ko bestako ekintzak

  •  Besta girotzeko GOIZEko 11etan Parkean TAILERRA,  atsaldian eskuetan, buruan… eramango ditugun gauzak egiteko. Bakoitzak (haur,heldu) makil bat  eta aixturrak ekarri behar ditu. Bertze materialaz Ikastola arduratuko da.
  • ATSALDIAN : Kalejira Baztan Berritik abiatuta. Hortxe Juanjok idatzitako bertsoa kantatu eta aterako gara. Plazan bertze gauzen tartean   BAZTANDARREN BILTZARREKO dantza dakigun (ongi edo altaxu) baztandar guziek dantzatuko dugu.

ANIMATU ETA ETORRI  ELIZONDOKO KARRIKAK ESKUARAZ BETETZERA!!

IKONOA

Advertisements

Elikagaien Bilketa

Dakizuen bezala, krisi garai hauetan gero eta jende gehiagok arazoak ditu bere familia elikatu ahal izateko. Hori dela eta, elikagaien bilketa kanpaina martxan jarri da.

recogida

Guraso elkartetik, gure seme alabak egoera honetaz jabetzea nahi dugu. Horretarako, haur bakoitzak ikastolara elikagai bat eramatea pentsatu dugu ( ez galkorra ), eta ikastolatik “ banco de alimentos “ delakora eramango ditugu.

Elikagaiak ikastolara eramateko aste osoa izanen dute, ostirala 29a azken eguna izanik.

Zuen laguntza eskertua izanen da.

Eskuararen eguna

Abenduaren 3a hurbiltzen ari da eta Ikastolak, noski,  ESKUARAREN EGUNEAN parte hartuko du.

Nirekin eskuara,

eskualdunak baikara!!

2013-2014ko Juntakideak eta Batzarre Orokorra

Ortziralean burutu ziren Guraso Elkarteko hauteskundeak. Gurasoen %48 parte hartuz, iaz baino %3 gutxiago. Urtetik urtera gero eta guraso gutxiago parte hartzen dute guraso elkarterako egiten diren bozketetan. Bozka gehien jaso zutenak hauek izan ziren :

  • Maria Plaza: 59
  • Saioa Garde: 57
  • Joxerra Calavia: 50
  • Asier Zabalza: 46
  • Jon Etxandi: 27

Ongi etorri bortzak Juntara!! Eta esker mile Juntatik ateratzen zaretenei, hiru urte hauetan egindako lanengatik:  Asier Maritorena, Iñaki Larrayoz, Mattari Plaza, Irantzu Irisarri, Josune Ballarena.  Baina gogoratu oraindik ere kontatzen dugula zuekin. Baita Ikastolako guraso guziekin ere, denok Guraso Elkartea baikara.

Eta, erran beharrik ez dago, Baztan ikastolako komunitate guziarekin ere kontatzen dugu: guraso eta ikasle ohiak, irakasleak, langileak, Patronatoko gainerako kideak… Gaur egungo garaiak ez dira xamurrak, baina aintzina goazi, eta gogoz beterik.

Azkenik, gogoratu Juntan segitzen dugunok, 5 kide berriez gain: Elena Zabaleta, Miren Iribarren, Andres Barberena, Ugutz Obregozo, David Alegre, Alberto Barberena, Ainara Aldaco, Ainhoa Zubieta, Iñaki Tellechea eta Jon Tellechea.  Edozer galdera, kexa, ideia, proposamen… baldin baduzue,  saiatuko gara erantzuna ematen.

Hauteskundeen ondoren Batzarre Orokorra egin zen, eta azken ikasturteko jarduerei eta kontuei errepaso egin ondoren, ikasturte honetako planaz solas egin genuen: Frontoia martxan dela baina oraindik gauza batzuk egitea falta direla (argia sartzea, haurrak jolasteko egiturak…),  egindako lanak eta komunetako auzolana, egin beharreko egokitzapenak…  Eta antolatzen diren ekintza batzuk nolabait gelaka banatzea; denen artean lana aurrera errazago eta hobe ateratzen bai da. Horretarako urtean behin egiten den Batzarre Orokorrara etortzea komeni dela uste dugu. Arras guraso gutxi etorri ziren: 27; horietatik 9 juntakoak. Ikastolan 220 guraso gaude!! Badakigu denak oso lanpetuta gabiltzala…baina urtean behin esfortzu txiki bat egitea asko kostatzen ez dela uste dugu.

Hemen daukazue ere bilera akitzean, bota zen bideoa. Urtean zehar egindako hainbat ekitaldi eta ekintzak kontutan hartuz  egindako bideoa da.

Bideoa: Pello San Millan.

A, bai! Blog honetaz ere solas egin genuen. Oraindik ez duzue harpidetza egin? Sakatu E-mail HARPIDETZA botoia (eskuin aldean, beheitiko partean) eta sartu zure POSTA ELEKTRONIKOA. Mezu bat jasoko duzu, HARPIDETZA KONFIRMATZEKO. Hori eginda, Blogan zerbait berri sartzen dugun aldiro, mezu bat ailegatuko zaizu, automatikoki.

Hauteskundeak eta Batzarre Orokorra

Guraso agurgarriok:

 Urtero bezala, Junta berritzeko tenorea ailegatuta, heldu den ortziralean, azaroaren 15an, arratsaldeko 4’30-etatik 6-etara, Parkeko Ikastolako soinketa-gelan hauteskundeak eginen dira. Gurasoen zerrendatik 5 juntakide berri aukeratuko dira.

Beraz, guraso bakoitzari 5 izen aukeratzea dagokio. Gogoratu:  norbait ezin bada etorri, botoa eman dezake bikotearen bidez.

Batzar Orokorra ere egun horretan eginen da, 19:30tan lehenbiziko deialdian, 20:00etan bigarrenean goitiko Ikastolako Ikus-entzunetarako aretoan. Gai hauek tratatuko ditugu, bertzeak bertze:

  • Hauteskundeen emaitzak
  • Antolatutako jarduerak errepasatu
  • Diru kontuak azaldu
  • Bertzeak

Etorriko zaretela esperoan, agur bat igortzen dizuegu ********************************************************************************************************************* Estimad@s padres y madres:

Como cada año, llegado el momento de renovar la Junta, el próximo viernes 15 de noviembre, de 4’30 a 6 de la tarde, se celebrarán las elecciones en el aula de gimnasia de la Ikastola del parque.  

Se elegirán 5 nuev@s junter@s, por lo que corresponde elegir 5 nombresa cada un@, dentro de la lista de padres y madres.   Si alguien no puede venir, puede entregar su voto por medio de su pareja.

Asamblea General. Se celebrará ese mismo día, a las 19:30 en primera convocatoria y a las 20:00 en segunda convocatoria , en el aula da audiovisuales de la Ikastola de arriba. Trataremos, entre otros temas:

  • Resultados de las elecciones
  • Repaso de las actividades organizadas
  • Estado de las cuentas
  • Ruegos y preguntas

Esperando que acudáis, os enviamos un saludo

Mendi irteera

Hurrengo igandean ikasturte honetako lehenengo mendi ibilaldia eginen dugu.

activ29

  • EGUNA: AZAROAK 1O, IGANDEA
  • ORDUA: 09:30
  • TOKIA: PARKEKO IKASTOLA
  • IBILBIDEA: BELTZURI-PAUSUTXAR-ESKIZ-LARRONDO-BELTZURI
  • LUZERA: 5,8 KM
  • DESNIBELA: 234 metro
  • MAILA: Errexa

 Udazkenari agur egiteko goazen mendira!!!!!!!