2013-2014ko Juntakideak eta Batzarre Orokorra

Ortziralean burutu ziren Guraso Elkarteko hauteskundeak. Gurasoen %48 parte hartuz, iaz baino %3 gutxiago. Urtetik urtera gero eta guraso gutxiago parte hartzen dute guraso elkarterako egiten diren bozketetan. Bozka gehien jaso zutenak hauek izan ziren :

  • Maria Plaza: 59
  • Saioa Garde: 57
  • Joxerra Calavia: 50
  • Asier Zabalza: 46
  • Jon Etxandi: 27

Ongi etorri bortzak Juntara!! Eta esker mile Juntatik ateratzen zaretenei, hiru urte hauetan egindako lanengatik:  Asier Maritorena, Iñaki Larrayoz, Mattari Plaza, Irantzu Irisarri, Josune Ballarena.  Baina gogoratu oraindik ere kontatzen dugula zuekin. Baita Ikastolako guraso guziekin ere, denok Guraso Elkartea baikara.

Eta, erran beharrik ez dago, Baztan ikastolako komunitate guziarekin ere kontatzen dugu: guraso eta ikasle ohiak, irakasleak, langileak, Patronatoko gainerako kideak… Gaur egungo garaiak ez dira xamurrak, baina aintzina goazi, eta gogoz beterik.

Azkenik, gogoratu Juntan segitzen dugunok, 5 kide berriez gain: Elena Zabaleta, Miren Iribarren, Andres Barberena, Ugutz Obregozo, David Alegre, Alberto Barberena, Ainara Aldaco, Ainhoa Zubieta, Iñaki Tellechea eta Jon Tellechea.  Edozer galdera, kexa, ideia, proposamen… baldin baduzue,  saiatuko gara erantzuna ematen.

Hauteskundeen ondoren Batzarre Orokorra egin zen, eta azken ikasturteko jarduerei eta kontuei errepaso egin ondoren, ikasturte honetako planaz solas egin genuen: Frontoia martxan dela baina oraindik gauza batzuk egitea falta direla (argia sartzea, haurrak jolasteko egiturak…),  egindako lanak eta komunetako auzolana, egin beharreko egokitzapenak…  Eta antolatzen diren ekintza batzuk nolabait gelaka banatzea; denen artean lana aurrera errazago eta hobe ateratzen bai da. Horretarako urtean behin egiten den Batzarre Orokorrara etortzea komeni dela uste dugu. Arras guraso gutxi etorri ziren: 27; horietatik 9 juntakoak. Ikastolan 220 guraso gaude!! Badakigu denak oso lanpetuta gabiltzala…baina urtean behin esfortzu txiki bat egitea asko kostatzen ez dela uste dugu.

Hemen daukazue ere bilera akitzean, bota zen bideoa. Urtean zehar egindako hainbat ekitaldi eta ekintzak kontutan hartuz  egindako bideoa da.

Bideoa: Pello San Millan.

A, bai! Blog honetaz ere solas egin genuen. Oraindik ez duzue harpidetza egin? Sakatu E-mail HARPIDETZA botoia (eskuin aldean, beheitiko partean) eta sartu zure POSTA ELEKTRONIKOA. Mezu bat jasoko duzu, HARPIDETZA KONFIRMATZEKO. Hori eginda, Blogan zerbait berri sartzen dugun aldiro, mezu bat ailegatuko zaizu, automatikoki.

Posted on azaroa 17, 2013, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: