Frigoliburutegi Ibiltaria

Baztango Udaleko hondakin sailak herrietako ikastetxe eta alkateekin elkarlanean “frigoliburutegi ibiltaria” egitasmoa martxan paratu du.

Egitasmoak ikasturte bateko iraupena izanen du, guti goiti-beheiti, eta helburu nagusia liburuen elkartrukearen bidez berrerabilpena bultzatzea da eta, halaber, gure liburuen biziraupena luzatuz hondakinak murriztea.

Horretarako, hondaturik dagoen hozkailu bat berreskuratu eta erabilpen berria ematea da asmoa, denboraldi batez liburuen elkartrukerako balioko duen liburutegi bihurtuz. Horrela denon artean irakurzaletasunari bultzada emateaz gain, etxean lekua betetzen eta hautsa hartzen ari diren liburuei bertze aukera bat emanen diegu. Guk gaurgero behar ez ditugun, irakurriak ditugun edota gustuko ez ditugun liburuak segur aski bertze norbaiten gustukoak izan daitezke eta berdin, bertze batenak gure gustukoak. Beraz, etxean zahartzen utzi edota zaborretara bota ordez, berrerabil ditzagun!

Joan den urtean, “frigoliburutegia” Baztango Udaletxeko atean eta Liburutegian egon zen eta aurten berriz kaleratzea pentsatu da liburuak elkartrukatzeko aukera Baztan osoko herritarrei zabalduz. Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun eta Elbetetik pasatu ondoren, eguberri hauetan berriz ere Udaletxeko atean egonen da frigoa eta oporraldiaren ondotik gure ikastolan izanen dugu.

Eskolan gaiari buruz solas egin dugu eta ohar honen bitartez ikasle bakoitzari etxean erabiltzen ez den eta egoera onean dagoen libururen bat ekartzeko gonbitea luzatzen diogu. “frigoliburutegi ibiltaria” gurean izanen dugu bi astez nahi duenak elkartrukearekin jarraitu ahal izateko aukera emanez.

Frigoliburutegia gurean urtarrilaren 8tik 20ra egonen da goitiko Ikastolan edonork erabiltzeko moduan. Animatu, parte hartu eta zabaldu mezua!!

ESKER MILA!!

Posted on urtarrila 10, 2014, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: