Monthly Archives: martxoa 2014

Txirritxen gelakoen zirkoa

Txirritxen gelakoak oihaneko animaliak lantzen ari dira. Gai honi loturik eta iñautek pasa direnez, ”  Luma ” zirkoaren protagonistak bihurtu dira. Antzerki polit bat egin dute eta bertan ez da ezer faltatu: lehoiak, tximinoak, elefanteak, indartsuak, dantzariak, domatzaileak, narratzaileak… denetarik  zegoen!!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

Advertisements

Yoga ikastolan

Dakizuen bezala, Baztan ikastola Europako “Positive Schools” proiektuan parte hartzen ari da. Proiektu horren barne, ikastolako irakasleek 2 ordutako Yoga saio  bat jaso zuten Mirentxuren eskutik. Mirentxuk yoga zer den eta harnasketa nola egin behar den erakusi zien eta badakigu irakasleak ikasitakoa beren ikasleekin praktikan jartzen ari direla

Beste aldetik, ikasle batzuk ere orduz kanpoko ekintzen barne yoga ematen dute asteartetan. Orai ikusiko duzue ze xauliek diren eta haur hauen malgutasuna…

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Tanttoren gelakoak dendari eta sukaldari

Ttanttoren gelako nexka muttikoak oraingoan ere lan eta lan aritu gara!!

Ttanttoren denda ereki genuen gure gelan. Gauza pila bat saldu eta erosi ditugu.

Etxetxoan mantala jantzita janari desberdinak prestatu ditugu.

Eizondoko dendetan erosketak egiten ibili gara: Robertoren harategien txorizoa erosi dugu, Eduardoren farmazian tiritak, Galarregin txokolatea eta gailetak eta akitzeko, okindegian ogia. Erosketak egin ondoren elizako parkera joan gara goxo-goxo gosaltzera.

Fruta brotxeta goxoak prestatu eta dastatu ditugu eta elikagai desberdinen txartelekin jostetan ibili gara.

Arras ongi pastu dugu eta pila bat ikasi dugu!!

Bertze bat arte agurrrrrrrrrrrrr!!

Argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN

 

Kantu jaialdia iritsi da!!

AZKENEAN…AILEGATU DA EGUNA!!!
 
Hainbat errekreo eta ortzilere arratsalde ensaiatzen aritu ondoren, jaialdiaren eguna ailegatu zaigu: larunbatean, martxoak 29, arratsaldeko 18:30etan Berako kultur etxean arituko dira gure artistak kantu eta dantzan!!!
Beraiek arras animatuak dauden arren, Berara hurbildu eta zuen oihu, animo eta txalo zartak gustora hartuko dituzte!!
AUPA BAZTANGO IZARRAK!!!
 
Sarrera dohainik izanen da
 
Ensaioetako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

 
 

 

Euskal piratak eta lehen gizakiak ikastolan!!

2.mailakoak beren denboraren makinan ”LEHOI MAKINA” bidaiatzen jarraitzen dute. Oraingoan Balearen –Ehiza ezagutu, Karibera joan eta Pirata eta Korsarioekin ibili ondotik BAZTAN IKASTOLAN ditugu berriz ere.

 

DENBORAREN MAKINAN ASPERTU GABE!!

1go mailakoak ere gure denboraren makina daukagu,BAZTAN –TXIMELET.

Makinan egunero sartu,palankari eman nora joan nahi dugun aukeratzeko eta botoia zapatuz

ZIHOOOOOOOOO!!! Joaten gara.

Dinosaurioen garaitik,lehen gizakietara joan ginen.Orain Aintzinako Grezian gabiltza eta gero…

Lehen gizakiekin egon ondotik gelara itzulitakoan “LABAR ARTEA” egin eta argazki batzuk atera genituen zuek ikusteko.

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN

 

 

Enaitz gara ekimena

Jakingo duzuen bezala, Berako Ikastolako 4 urteko gelan ENAITZ GARA guraso taldea sortu dute. Ekintza pila bat egiten ari dira, Enaitzeri laguntzeko. Gu ere laguntzen ari gara. Zuen seme-alabek elkartzen dituzten tapoiak Enaitzendako dira. Datorren asteazkenean azkeneko tapoiak biltzera etorriko dira. Azpian duzue guraso talde horrek igorritakoa. Irakurri eta zure laguntza ematera animatu!!!

 

  ENAITZ GARA ELKARTASUN MARATOIA


Enaitz, lau urteko beratarra da. Haurdunaldian izandako zailtasunek, oxigenoa behar bezala ez iristea eragin zioten eta  garuneko zati bat kaltetu. Geroztik, garun paralisia du. Ondorioz, garuna ez da gorputzekohainbat atali aginduak behar bezala emateko gai. Honek, ikusmen urritasuna eragiten dio,ez da solas egiteko gai ez eta zutik egoteko ere.

Garunean kaltetutako neuronek erantzungo dute baldin eta jasoko duten tratamendua egokia baldin bada, beraz, hagitz garrantzitsua da estimulazio programa egokia bezain zorrotza bideratzea. Honek ordea,  gurasoendako gastu ekonomiko handia dakar bararekin. Gure haurren gelakidea da eta etorkizunean Enaitzek osasun bizitza hobea izan dezan lan egin nahi dugulakoz elkartu ginen. Eta elkartasun ekimena abian jarri. Zu ere, ekimen honetan partaide izatera gonbidatu nahi zaitugu!

 

10 SASKI EDERREN ZOZKETA

 ** Herriko merkatari eta zerbitzu ezberdinek emandako produktuekin 10 saski eder osatu ditugu. Goia dendakoerakusleihoan daude ikusgai eta zozketa txartelak herriko denda eta zerbitzu anitzetan  1€ren truke aurkituko dituzu salgai.

  

KAMISETAK

 ** Enaitzen  gelakideek  egindako marrazkiarekin apaindu dugun kamiseta jada salgai dago.

**Salneurria: Haurrak 10€ / Helduak 12€

**Salmenta guneak:

-Martxoak 29an Saharaztanen

-Martxoak 29an Ziburuko ikastolan

-Apirilak 5ean Arantzan

-Apirilaren 6an Berako kultur etxean

Egunerokoan, Berako Purienea prentsa dendan. Altzate karrika

 

BIDEO GRABAKETA

 **Enaitz bezala,  urritasun fisiko- psikikoren bat  dutenak aintzat hartu ditzagun kontzientziatzeko asmoz, bideo-muntaia egiten ari gara. Bertzeak bertze, Berako zenbait aurpegi ezagun agertuko dira bertan.  Enaitzen egoera plazaratzeaz gain, bideoaren oinarria elkartasuna izanen da.

EKAINAK 7

**Ekainaren 7an, haurrendako besta antolatuko dugu; bertzeak bertze, puzgarriak, Skate eta haur ezinduentzat jolasekin.

 HELBURUAK

 **Abian dugun ekimenak, elkartasunaren balorea lantzea eta helburu ekonomikoa ditu oinarri.Urte erditsuan , lorturiko diru kopurua zehaztu eta honi esker Enaitzek eginen dituen terapien berri emanen dugu.

ENAITZ GARA Guraso taldea.

 

Enaitz lagundu

ENAITZ GARA ekimena, Enaitzen gelako gurasoek antolatu dute. Buru belarri dabiltza lanean Enaitzen alde, etorkizun hobe bat izan dezan. Ekintzez betetako elkartasun maratoi erraldoia antolatu dute (kamisetak, Berako komertzioen laguntzaz egindako zozketa, zinema, kontzertuak, ostatuetan bestak…), ahalik eta diru gehien lortzeko asmoz.

Guzti honekin lortzen duten diru guztia, Enaitzek behar dituen terapia, fisio edota gailu ortopedikoak erosteko erabiliko da.

Begira zein kamiseta politak egin dituzten Enaitzen gelakoek!!!Haur zein helduentzako neurriak badire salgai.

Txartelak euro 1en truke; Hamaiketako, Garbi cofee, Sarobe okindegia, Igone papertegia, Pagola harategia, Purienea, Amaleun arraindegia, Xuga ostatua, Beti Jai ostatua, Zubiondo jatetxea eta Errekalde ostatuan.

 

 

 

NIE-ren eskutik, Osasuna ikustera!!

Duela bi aste, Baztan ikastolako 6. mailako lau ikaslek, NIEk ( Nafarroako ikastolen Elkartea) kudeatutako “Diario de Noticias”en ikastolako orrialdean agertzen diren galderei erantzuteagatik, eta zozketa baten ondoren, Osasuna ikusteko txartelak irabazi zituzten.

Sarrerak orri horretan emandako erantzunen sariak dira, batzuetan, sarrerak oparitzen dituzte, bertze batzuetan Nafarroa Oinez dendetan jantziak erosteko bonoa, baloiak etab… NIEk banatzen ditu sari hauek, ikasleek orrialde horretan egindako galderei erantzuteagatik.

Partidua Malagaren aurka izan zen eta nahiz eta gure ikasleek asko animatu , 0-2 galdu zuten Naparrek.

Mugitu gorputza eta izan onsa!!

4. mailakoak, gelan, kirola eta ariketa fisikoa zein osasuntsua den gure gorputzarendako landu dute. Eta proiektuari akabaila emateko “kirol astea” ospatu:

Astelehenean: Frontenis txapelketa

Asteartean : Futbola

Ortzegunean: Pilota, eskuz edo palaz

Ortzilerian: Beisbola

Arras gustora ibili direla ematen du. Orai sari banaketa Juanjoren esku gelditzen da

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN

Kantu jaialdia

Bertze urte batez HAUR eta GAZTETXOEN KANTU JAIALDIA  antolatu da.
Eta ,nola ez, Gure Ikastolak  parte hartzeko  6.mailako ikasle- talde bat prest agertu zen. Maria ere prest zegoenez  entsaioekin hasi ziren.Errekreo mordoxka daramate saioekin eta Musikariak ere ortzileretan bildu izan dira dena ongi lotzeko. Joan den ortzilerian musikariak eta kantariak elkartu zituen MARIAK eta nahiko konten dagoela iduritu zaigu. Haurrak gogotsu eta bera ere!
Lan guzi hau egin ondotik BERAKO kanporaketan parte hartuko dute MARTXOAREN  29 an 18:30ean .KULTUR ETXEAN izango da eta Ikastola guziaren  babesa merezi dute.
Kartelan zehaztasun gexago.

Ensaioetako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN