Enaitz gara ekimena

Jakingo duzuen bezala, Berako Ikastolako 4 urteko gelan ENAITZ GARA guraso taldea sortu dute. Ekintza pila bat egiten ari dira, Enaitzeri laguntzeko. Gu ere laguntzen ari gara. Zuen seme-alabek elkartzen dituzten tapoiak Enaitzendako dira. Datorren asteazkenean azkeneko tapoiak biltzera etorriko dira. Azpian duzue guraso talde horrek igorritakoa. Irakurri eta zure laguntza ematera animatu!!!

 

  ENAITZ GARA ELKARTASUN MARATOIA


Enaitz, lau urteko beratarra da. Haurdunaldian izandako zailtasunek, oxigenoa behar bezala ez iristea eragin zioten eta  garuneko zati bat kaltetu. Geroztik, garun paralisia du. Ondorioz, garuna ez da gorputzekohainbat atali aginduak behar bezala emateko gai. Honek, ikusmen urritasuna eragiten dio,ez da solas egiteko gai ez eta zutik egoteko ere.

Garunean kaltetutako neuronek erantzungo dute baldin eta jasoko duten tratamendua egokia baldin bada, beraz, hagitz garrantzitsua da estimulazio programa egokia bezain zorrotza bideratzea. Honek ordea,  gurasoendako gastu ekonomiko handia dakar bararekin. Gure haurren gelakidea da eta etorkizunean Enaitzek osasun bizitza hobea izan dezan lan egin nahi dugulakoz elkartu ginen. Eta elkartasun ekimena abian jarri. Zu ere, ekimen honetan partaide izatera gonbidatu nahi zaitugu!

 

10 SASKI EDERREN ZOZKETA

 ** Herriko merkatari eta zerbitzu ezberdinek emandako produktuekin 10 saski eder osatu ditugu. Goia dendakoerakusleihoan daude ikusgai eta zozketa txartelak herriko denda eta zerbitzu anitzetan  1€ren truke aurkituko dituzu salgai.

  

KAMISETAK

 ** Enaitzen  gelakideek  egindako marrazkiarekin apaindu dugun kamiseta jada salgai dago.

**Salneurria: Haurrak 10€ / Helduak 12€

**Salmenta guneak:

-Martxoak 29an Saharaztanen

-Martxoak 29an Ziburuko ikastolan

-Apirilak 5ean Arantzan

-Apirilaren 6an Berako kultur etxean

Egunerokoan, Berako Purienea prentsa dendan. Altzate karrika

 

BIDEO GRABAKETA

 **Enaitz bezala,  urritasun fisiko- psikikoren bat  dutenak aintzat hartu ditzagun kontzientziatzeko asmoz, bideo-muntaia egiten ari gara. Bertzeak bertze, Berako zenbait aurpegi ezagun agertuko dira bertan.  Enaitzen egoera plazaratzeaz gain, bideoaren oinarria elkartasuna izanen da.

EKAINAK 7

**Ekainaren 7an, haurrendako besta antolatuko dugu; bertzeak bertze, puzgarriak, Skate eta haur ezinduentzat jolasekin.

 HELBURUAK

 **Abian dugun ekimenak, elkartasunaren balorea lantzea eta helburu ekonomikoa ditu oinarri.Urte erditsuan , lorturiko diru kopurua zehaztu eta honi esker Enaitzek eginen dituen terapien berri emanen dugu.

ENAITZ GARA Guraso taldea.

 

Posted on martxoa 25, 2014, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: