Monthly Archives: martxoa 2014

Aitaren eguneko opariak prestatzen

Martxoaren 19an AITATXOak kontent egoteko beraien umetxoak opari politak prestatu dituzte ikastolan.

Haurrek berek egidakoa baloratzen eta oparitu daitezkeen gauzak beti erosiak izan behar ez direla erakusteko asmoarekin egin ditugun lantxoak kontent eraman dituzte etxera. EA zuen gustukoak diren!!

Hemen 1go eta 2.mailetan egindakoak ikusten ahal dituzue baina bertzeak ere saiatu ziren

Argazki gehiago HEMEN

Goitiko ikastolako komunek

Guraso batzuen artean goitiko ikastolako komunak konpontzen ari dira. Denbora pila bat daramatzate lanean eta poliki poliki itxura ederra hartzen ari dira komunak.

Benetan eskertu nahi dizuegu egiten ari zareten lanagatik,

ESKER MILE!!

HAU BAI DELA SAGARDOTEGI EDERRA!!

Ohitura zaharren artian
Batzuk badituk politak,
Sagardotegi batian
Biltzea bai kuadrila,
Txuleta,bakailu eta bakailu tortila.

Aurtengo sagar onetik
Sagardo benetan fine.

Ailegatu bezain fite
Agertu zaigu nagusia:
Aupa JOXAN torri jaiz
ta hire *ikastolako* jendia!
Hor esperuan daukazue
Betiko zuen mahaia!

Bertze urte batez  ere  SAGARDOTEGIko irteera izan ginuen larunbatean.

Argazki gehiago ikusi nahi badituze klikatu HEMEN

2015eko Nafarroa Oineza

NIEko juntak, Oinez Batzordean aurkeztutako txostena babestu eta beraz 2015. urteko Nafarroa Oinez jaiaren antolatzailea Baztan Ikastola izan dadin erabaki du.

Baztan Ikastolak Nafarroa Oinez bakarra antolatu du, hau 1982. urtean izan zen eta egiten zen bigarren Nafarroa Oineza  zen. 33 urte ondoren berriz izango dugu besta hau ospatzeko aukera eta ondorioz ikastola hobetu ahal izango dugu.

Hemendik aurrera ikastolako gurasoei lana egitea tokatuko zaigu eta gogo eta ilusio handia izan beharra dugu besta eder bat antolatu ahal izateko.

AUPA BAZTAN IKASTOLA!!

Martxoak 22ko manifestaldia

Jakingo duzuenez datorren larunbatean, martxoak 22, Iruñan Nafarroko Euskalzaleak manifestazio batera deituak gara.

Azken aldian Eskuara ixilarazteko pausuak gelditu gabe ematen ari dire. Eta gu bizirik gaudela jakinarazi behar diegu.

Hementxe daukazue deialdiaren kartela eta bertan atxikimendua emateko posta agertzen da. animatu eta atxikimendua eman.

 GOAZEN DENAK IRUÑARA!!!!

 

Positivies Schools proiektua

Gure Ikastola, bertze Ikastola batzuekin batera, ikasturte honetan Europa mailan lantzen ari den Positivities Schools proiektuan parte hartzen ari da. 

Positivities proiektuko bi kideek Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastolako kideei bisita egin diete proiektuaren egoera azaltzeko.
Gure ikastolan RAQUEL ALBERTIN eta IRENE LOPEZ (N.I.E. ko pedagogi arduraduna) egon ziren joan den astean. Irakasleekin egon ondotik Aintzanerekin bildu ziren orain artekoaz eta hemendik antzinera egin beharrekotaz solasteko.

 

Sagardotegia

Noiz: Martxoak 15 Launbeta.

Aurten ere helduendako Astigarragako Lizeaga sagardotegian afarie  antolatu dugu. Autobusa 10 euro ordainduko ditu bakoitzak eta afaria bakoitzak berea.

Irteera: 19:00etan Elizondoko plazatik eta buelta 03:00etan.

Izena emateko Miren (627045508) edo Elenari (676522048) deitu. martxoak 10a baino lehen.

Animatu zaitezte!!

TXOTXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX!!

Mendi ibilaldia

Datorren iganderako mendi ibilaldia prest dago.

EGUNA: MARTXOAK 9, IGANDEA

ORDUA: 09:30etan

TOKIA: PARKEKO IKASTOLA

IBILBIDEA: URRASUN-ZUAZTOI-AZPILKUETA-APAIOA-URRASUN

LUZERA: 5,6 KM

DESNIBELA: 100 METRO

MAILA: ERREXA

Anima zaitezte, denbora ederra izanen dugu igandean!