Monthly Archives: apirila 2014

Mendi ibilaldiko argazkiak

Joan den asteburuan bertze mendi irteera bat egin genuen. Oraingoan Almandozko inguruak ezagutu genituen. Hontakoan ere eguzkia izan genuen lagun eta talde ederra elkartu ginen.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

 

Ttantton gelako gurasoak parkean auzolanean

Ttantton gelako guraso batzuk parkea apaintzen egon ziren larunbatean, auzolanean.

Sumideroak garbitu zituzten

Ikusten duzuen bezala lanean gogotsu aritu ziren!!

 

 

Legartokia ere garbitu eta legar berriz bete zuten…

 

 

IMG_0007

Eta teilatua eta kanaloiak  garbitu zituzten baita ere.

Esker mile langileak, zuen lan bikainari denok onura aterako diogu!!

Arnas bideak ikasten

DINOSAURIO GELAKOEK  arnas-bidea landu dute gelan eta ikasitakoa hurbiletik ezagutzeko,JOSU SAROBE aitatxoak, bihotza eta birikak ekarri zituen beraien gelara.

Trakea,bronkoioak,bronkioloak ikusi eta ukitzeko aukera ederki aprobetxatu zuten. Baita bihotza ukitu eta odola nondik sartu eta nondik ateratzen den .

Gero 1. eta 2. mailetako ikasleei konbitea luzetu eta andereño Maitek dena azaldu ondotik eskuxorroak jantzi eta experimentatzeraaaa!!!

Holaxe bai ikasten direla gauzak-erran zuen batek.

Hori bihotza da ? ze itxusia den! -erraten zuen bertzeak

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

Nafarroa Oinezari buruzko batzarrea

Atzo, apirilak 4, Nafarroa Oinezari buruzko batzarre bat egin ginuen ikastolan.  Bertan, orain arte ze pausu eman ditugun eta hemendik aurrera egin beharreko lana azaldu genizuen. Esan beharra dugu jendearen erantzuna oso ona izan dela orain arte, atzo ere ikus entzun gela bete genuen, ikusten da interes haundia badela eta espero dugu laneko gogoa ere horrelakoa izatea.

Astelehenean haurrek bi paper eramanen dituzte etxera, alde batetik batzordeen zerrenda eta batzorde bakoitzeko zeregina eta bestetik  zuek ze batzordetan izen eman nahi duzuen betetzeko beste paper bat. Famili bakoitzetik kide bat apuntatzea beharrezkoa da, denak lan egin behar dugu eta biek apuntatzeko aukera baldin baduzue hobe!!

Lanean hasteko ordua iritsi da, gogotsu egon behar gara, denen artean aurrera aterako dugu besta, aupa!!

 

Haur kantarien jaialdia

Joan den larunbatian, martxoaren 29an, “HAUR ETA GAZTETXOEN KANTARI JAIALDIAren” lehenego hitzordua Berako Kultur Etxean ospatu zen. Azken urte hauetan ohitura den bezala gure ikastolako 6.mailakoak “Barztango Izarrak ” izeneko taldearekin parte hartu zuten.  “Izarrak” Vendeta taldearen ‘Udarako gau luzeak’ kanta Rober (baxua), Jaime Viguria (bateria) , Zaira Latasa (gitarra) eta andereño Maria (teklatuetara)  lagunduta abestu zuten.
Jaso Ikastolakoak hasi zuten ekitaldia 2 abestiekin. Ondotik ikastolako “izarrak”, Oltza gainean arras ongi aritu  ziren, eszenatokian seguru eta fin fine ikusi zizaien eta harat hurbildutakoak txaloka, txistuka eta aupaka hartu zintuzten.
Baztan ikastolako “izarrak” aparte, Beran,  Jaso ikastolako bi talde ta bakarlari bat, Berako Jesusen bihotzako bertze bi talde eta Iturengo herri eskolako hiru talde aritu ziren. Baita ere aipatu, ekitaldiko aurkezlea ikastolako Nerea gurasoa izan zela.
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

Mendi ibilaldia

Kaixo denoi!!

Datorren igandean mendi ibilaldia izanen dugu berriro, hemen duzue informazio guztia:

EGUNA: APIRILAK 06, IGANDEA

ORDUA: 09:30

TOKIA: IKASTOLAKO PARKEA

IBILBIDEA: ALMANDOZ-SAN BLAS-LOIBELTZ-ALMANDOZ

LUZERA: 6,7 KM

DESNIBELA: 270 metro

MAILA: Errexa

 

 

 

Anima zaitezte!!